domingo, 11 de septiembre de 2016

BLOG BERRIA!

Ikasturte honetan, 6. maila, Blog berri batekin hasi gara. Bere helbidea hau da:
GANDASEIC 16-17

Aurtengo jarraipena, iaz bezala, nahi baduzu egin, bisitatu gure blog berria.

sábado, 10 de septiembre de 2016

BENY

Beny nire txakur berria da, 2016ko Abuztuaren 20an eman ziguten. Oskar Rosaleseko ausoko bat da. Rosalesera joaten gara uda pasatxen, nire aitite hor jaio zelako. Txakur kumeak bi ilabete egon ziren Oskarrekin. Abuztoaren hogeian txertoak eta kartilak egiten egon ziren, txertoak eta kartilak egin eta gero Oskarrek txakur kumea eman zigun, eta horain txakurra gurekin bizitzen dago. Beny Tekel bat da, berre ankak txiki-txikiak dira, bere gorputza besala.

jueves, 8 de septiembre de 2016

OPORRAK BURGOSEN

Oso ondo  pasatu ditut oporrak nire lagunekin. Ez gara egon geldi opor guztietan. jolasten eta bizikletan ibiltzen.
Opor guztiak egon gara bizikletan. joan gara bizikletaz beste herri batzuetara. Ere jolastu dugu baloi erretzailera saskibaloira nire etxean eta futbol partida bat. Baina gehien gustuko zaidan gauza, mendira joatea izan da, joan naiz nire amamarekin bakarrik eta nire lagunekin eta amamarekin. Mendian usaintzen du asko behiara eta ostean behi bat ikusi gendun eta bere ondoan kaka asko lurrean eta lagun bat deitzen zela Aitor zapaldu zuen bat, nire lagunak eta ni barrezka egon ginen eta Aitor joan zen belarrera kentzera kaka.
Gero bajatu ginen menditik eta hartu gendun bizikleta eta herritik ibiltzen ari ginen, nik hartu nuen pipa pakete bat eta hasi ginen jaten. Gero ziren 9:00ak eta joan nintzen afaltzera. gauan irten ginen kalera eta hasi ginen hitzegiten eta gero jolastu gendun eskonditera eta ostean esan nuen "bihar jaiak dira". Jaiak ziren eta ipiñi zuten intxable batzuk eta ni eta lagun batzuk burrukatzera jolasten hasi ginen, ondoren, nire lehengusua etorri zen eguna pasatzera eta hasi ginen jolasten. Gauean berbenan bat egon zen eta banda deitzen zen orquesta Remix ondo jotzen zuten eta geratu nintzen lauretara eta nengoen super agotatuta eta joan nintzen etxera. Hurrengo egunean, Leirek, lagun bat, esan zuen egiteko pelikula bat eta deitu zion (CSI Rio) ondo geratu zen pelikula
ETA HORRELA PASATU DITUT OPORRAK!!!!!!




NIRE OPORRAK

2016 ko uztailaren 25etik 2016ko uztailaren 29ra arte Disneyland Parisera joan ginen. Bi parkeetara joan ginen. Disneyland-en atraksio pila bat zueden. Nik ia guztietan montatu nintzen. Kola handiak zeudenean guk fass pass izeneko txartelatxo bat geneukagun eta kolak saltatzen genituen. Oso ondo zebilen txartelatxoa. Guk goizeetan besteak baino ordu bat lehenago sartu ahal ginen fass pass txartela geneukagulako. janaria ez zegoen oso gozo baina restaurante batean buffet  zeukan eta buffeta oso gosoa zegoen baina ez zena buffet ia guztiak ez zegoen osos ona.Oso ondo pasatu genuen Disneyland parisen.
Disneyland eta gero beste bost egun abustuak 1 etik 5 era arte Chinchoneko hotelera joan ginen,  hara joan ginen igerileku  handia zegoelako. Piszina handia zeukala genekien beste urte batean egon ginelako eta niri asko gustatu zitzaidalako, hara bueltatu ginen 5 egun piszinan egoteko. Hango janaria super gozoa zegoen, han egindakoa zelako. Han lau lagun egin nituen baina 3 txikiak ziren eta bestea 8 urte zituen. Zortzi urtekoa Marina deitzen zen eta beste guztiak : Alberto, Paula eta Celia. Hango hotelekoak gure lagunak ziren eta nire amak valenciano bat nahi zuen eta han egin zioten. Valencianoa da bainilazko izozkia laranjazko zumoareekin. Nik ere probatu nuen eta oso gozo dago. Hurrengo urtean berriro bueltatuko gara Chinchonera.

BIHAR GALDAKAOKO FESTAK!!!

Bihar Galdakaoko festak hasten dira eta irrikitan nago barraketan montatzeko!!!
Beste urte batzuetan "Paellada" bat antolatzen zuten, baina aurten  ez dago. Gure koadrila urte guztietan parte hartzen zuen eta tomatearekin, tipularekin, azenarioarekin...egiten genituen  panpin moduzko figurak. Adibidez: Pasadan urtean tomate batekin, tipularekin eta olibarekin mozoilo bat egin genuen.
Aurten ni eta nire lagunak; Ione, Nahia, Amets, Garazi eta 20 gehiago gutxigorabehera, igoera egingo dugu.
Karroza eta pankarta prestatu dugu eta gure lehenengo aldia igoera egiten aurten izan dela kontatzen, nahiko ondo geratu da dana. Guk hau dana TOPALEKUEN egin dugu. 
Topalekuen ere joku batzuatara apuntatu gara eta gure koadrila jokuetan irabazten badu, dirua emango digute.
Aurten boxeoko lehieketa bat egongo da, 10-10 izango da 20.00retan!!!
Espero dut oso oso ondo pasatzea Galdakaoko festatan!!!
Resultado de imagen de fiestas de galdakao 2016

L´ESTARTITEN

Duela hilabete bat, gutxi gorabehera, Kanpinean nenbilela, goizeko 6:00 etan ohetik altxatu behar izan nintzen L´Estartit izeneko herri batera joateko. L´Estartit Girona alboan dagoen hondartzaz beteriko herri bat da. Bidaiak 6 ordu iraun zituen, hau da, 12:00 etan heldu ginen. Han nire lehengusina, izeko eta osabagaz topatu eta gero, Cal tet izeneko taberna baten bazkaldu genuen. Hurrengo egunean, hondartzara joan ginen, han egon ginen beste egun guztietan bezala, eta hango txiringitoan afaldu genuen gauean. Hurrengo egunean, Hondartzara joan ginenean, uretan zeuden puzkarri batzuetara joateko geratu ginen, baina ezin izan genuen, haize asko zegoelako. Baina penagaz ez geratzeko Gironako "Go Karts" era joan ginen (Go Karts leku bat da, non zuk "kotxe" bat gidatuz zirkuito bateri bueltak ematen dizkiozun) han oso-oso ondo pasatu nuen. Hurrengo egunean lortu genuen puzkarrietara joatea, oso ondo pasatu genuen, baina gauza txar bat pasatu zen: Nire aitak bizepseko tendoia apurtu zuen. Beste egun baten, hondartzan geundela, gure beste lehengusin batzuk etorri ziren guregana eta bananan igota buelta batera gonbidatu gintuzten, hau da, banana itxurako barra batera igo, eta lantxa motora batek eramaten dau. Oso arin doa, eta helburua jende guztia botatzea da. Asko gustatu zitzaidan, baina erorketa apur bat gogorra izan zen. Hurrengo egunean, nire osabaren lagun batek bere txalupan Irla Medetara eraman gintuen Snorkell egitera. Azkenengo astean gure hango lagun batzuen hotelera joan ginen, igerilekura, hain zuzen ere. Oso ondo pasatu nuen, gainera txirrista zeukan. Azkenengoz, karikatura bat egin genuen.




DOMIN BAT URRE BIHURTUTA

Pasadan asteko gau batean, telebistako albisteak ikusten genbilela, albiste batek, arrituta utzi zigun. Ia afari osoan albiste horreri buruz hitz egiten egon ginen. Orduan, sarrera bat egitea ideia ona iruditu zitzaidan. Nire iritziz, idatziko dudana ikasgarria eta pentsatzeko modukoa da. Ea zuei zer iruditzen zaizue:
Denok dakizuenez, pasadan asteetan olimpiar jokoak izan dira eta hainbat kirolarik sariak eta dominak jaso dituzte. Haien artean, Malachowsky. Piotr Malachowsky, diskoko jaurtiketako kirolari poloniera da. Kirolari honek munduko irabazlea da eta Rion bere ametsa lortu zuen, domin bat irabaztea, kasu honetan zilarrezkoa.
Baina, Malachowsky bihotz ona duenez, berak lortu zuen domina, enkate batean sartzea pentsatu zuen. Enkate horretan, lortuko zuen dirua, ume baten begiko minbiziari aurre egiteko izango zela oroituz.

Olek Szymansky, hiru urteko deitutako ume bat da. Olek-ek duela bi urtetatik, erretinako minbizi bat zuen eta sendatzeko aukera bakarrra, Nueva Yorken zen, David Abramson deitutako klinika batean. Arazoa zen, ebakuntza horrek, 126000 dolar kostatzen zuela. Kasu hau ikusita, Malachowskyk abuztuaren 26an amaitu zen enkatea egin zuen. Malachowskyk egindako dirua eta lehen hainbat taldek lortutako dirua batuz, dirua kantitate handi horretara heldu da!!
Malachowsky, enkatea amaitzean, facebooken hurrengoa ipini zuen: “Rion, urreagatik borrokatu nintzen. Gaur, mundu guztiari eskatzen diot balio gehiago duen gauza baterako borrokatzea. Ume baten osasunagatik. Denei gonbidatzen diet enkatera gehitzera. Laguntzen badidazue, Olekentzat domina askoz ere baliozkoa izango da urrea baino.”
Hitz hauekin Malachowskyk, Olek sendatzea lortu du. Nik zorionak ematen dizkiot pertson eta kirolari on bateri. Bere entrenamendu guztiak eta esfortzu guztiak utzita, Olek-eri laguntzea pentsatu duelako.

ZORIONAK MALACHOWSKY!!!