jueves, 31 de diciembre de 2015

AITAREN URTEBETETZEAN

Abenduaren 27an nire aitaren urteak izan ziren.

26an gauean, etxeko egongelan oroigarriak jartzen aritu ginen: ama, anaiak eta laurok. Goizean opariak eman eta aitite, amama eta Jairekin Gernikara joan ginen pintxo bat jatera, Jai, nire aitaren txikitako txakurra da eta orain aitonek zaintzen dute.

14:30etan bazkaria geneukan JAUREGIBARRIAN eta ordu hori  heldu arte Gernikako Batzarretxean egon ginen. Kanpoaldean, zuhaitz berria eta zaharra ikusi genituen.

Barrura sartu ginen eta Leiarpeko Aretoan Leiarreko irudi pila bat ikusi genituen.
Galdakaoko eliza, Bilbokoa, Gernikakoa... ageri ziren.

Gero bazkaltzera joan ginen eta nik bakailoa pilpilean eskatu nuen eta oso gozo zegoen
Azkenik paperezko hegazkinak egin genituen eta urrunen heltzen zenak irabazten zuen eta hara nik irabazi egin nuen.

SUTEAK

Gero eta sute gehiago gertatzen dira azken aldi honetan , gehienak apropos eginda daude . Euskadin sute alerta gorena dago, batzuk usteko duzue ez dela gertatuko Euskal Herritik hurbil baina, zoritxarrez horrela da, Berangon, adibidez . Sua oso arriskutsua da, suhiltzaileek oraindik ez dute kontrolpean hidro- hegazkinekin saiatzen ari dira. Sopelanan hobera doa, baina haizeak sua areagotzen du.
Batzuk usteko dute tontakeria bat dela baina ez, egia da  ,petardoak botatzen dituztenak sute bat egin ahal zuten material piroteknikoak sortzen baiditu, suteen %10 eta gainera ez egin tontoarena metxero eta bengalekin.

miércoles, 30 de diciembre de 2015

2015

2015. Urtea ia amaituta dago. Niretzat urte hau denetariko momentuak izan ditu, alaiak, tristeak, haserreak…Nire bizitzako hoberena ez da izan, baina bai hoberenetarikoa. Hainbat momentu alaiak izan ditu, adibidez, futboleko emaitzak eta eskolako notak, Jaunartzea. Baita tristeak, gelako aldaketak eta etxeko zigorrak adibidez. Nire momentu hoberena Barcelonan izan da, Camp Noun hain zuzen ere, Athleticek Supercopa nola irabazten zuen ikusten. Hain onak ere ez dira egon, baina txarrena bereziki, gelako aldaketetan izan zen, hainbat lagun beste gelatan ikusten. Ni bezala, munduan ere gora beherak  egon dira, noski, (alaia) hainbat aurkikuntza, (tristea) Siriako errefuxiatuak…

Espero dut hurrengo urtea hau baino hobea izatea

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!!!
 .

martes, 29 de diciembre de 2015

ESTEBANEN ZORIONIK BEROENA! (DESDE EL TERCER PLANETA)

En una ocasión, durante una sesión de planetario, un niño de unos 10 años me hizo una extraña pregunta: “¿Por qué estas estrellas no tienen puntas?”  Tuvo que repetírmelo, y cuando por fín conseguí entender lo que decía, me quedé sorprendido de que con esa edad nunca hubiera visto estrellas de verdad “sin puntas”.

Con puntas o sin puntas, estos días están por todos los sitios y el símbolo de la navidad son las estrellas, precisamente el objeto de estudio y observación de los aficionados a la astronomía.
Será porque ya los he disfrutado muchas veces, o por lo que suponen de exaltación del consumismo, que cada vez me gustan menos estos días de estrellas “con puntas”, pero hay que reconocer que sirven para encontrarnos con familiares y amigos, e intentar pasarlo bien.
Aunque se usen como reclamo publicitario y comercial, no es menos cierto que para algunos, sobre todo los niños, tienen un significado de fiesta y alegría, y todos hemos sido niños alguna vez.
Por eso, yo también quiero felicitaros en este día, y os deseo FELIZ NAVIDAD, o
si lo prefieres,“FELICES FIESTAS”, o “FELIZ SALIDA Y ENTRADA DE AÑO” o incluso, como últimamente se oye, “FELIZ SOLSTICIO” .
 
Estrellas con puntas, estrellas sin puntas y estrella de navidad
Pero la estrella de Navidad por excelencia es una estrella “diferente”, que parece ir dejando una estela tras de sí. Se dice que esa imagen fue utilizada por primera vez por el pintor italiano Giotto en su cuadro “Adoración de los Reyes”, y lo que pintó allí fue el cometa Halley que él mismo había visto en el cielo en 1301.
Parece ser que a partir de ese momento la estrella de navidad tuvo cola y también a esta estrella de Giotto le han crecido las puntas, pero en mi felicitación os la pongo cuando todavía no las tenía.
He intentado ponerlo en los idiomas que oís en la calle todos los que leéis este blog, (suponiendo que los chivatazos de Google sean correctos) y en otro que debería valer para todo el mundo.

GABON GAUA

 Olentzero etorri zenean, ni itzartu nintzen ilusino handiarekin  opariagaitik. Ni gehien atzegin dodana egun horretan familia guztia batera egotea da ere bai oso gustoko dut turroia, bonboiak, polboroiak...
Nik gehien atzegin dodana zuhaitza eta apaingarri guztiak ipintzea da.
Ez dudana gustuko da nire arreba itzartzen dotzunean  esaten  "Olentzero etorri da, Olentzero etorri da" errepikatzen denbora guztia. 9:05etan itzartu eustan opariak zabaltzeko.



NIRE BURURAPENAK


Pasadan ostiralean ni eta nire ama gonbidatu genITuen lagun batzuk etxera, lo egitera, egiteko jaipijama bat.  Lotarako orduan  itzali genuen argia eta hasi ginen beldurrezko ipuinak kontatzen , lehenegoa kontatzen izan nintzen ni, nire ipuina ez zen beldurgarria baina bai barregarria eta horrela egin genuen goizeko batera arte. Esnatu bezain laster guztiok joan ginen sukaldera gozaltzera, gozaldu eta gero arropa ipini ondoren parkera joan ginen patinetekin, pare bat patin. Niri bururatu zitzaidan lasterketak egitea, baina zeukanak patinak ezin zuen egin gurekin lasterketa orduan, beste bati bururatu zitzaion parkera joatea jolastera baina nik ez nuenez nahi hartu nituen patinak  eta hasi nintzen ibiltzen oso ondo geunden pasatzen baina zen jateko ordua, etxera berriro espagetiak boloinesara jateko, jan eta gero   joan ginen plaza gorrira bere gurasoak joateko bila eta horrela pasatu genuen eguna.

lunes, 28 de diciembre de 2015

PINEAN LAGUNEKIN

Atzo egon ginen PINean June.A, Leire, Nahia, Ohiane ,June.U, Maialen,eta Nahikari.
Gehienak Urreta eskolako neskak ziren baina ere ziren gure lagunak. Oso ondo egon ginen denak batera barraketan igotzen, oso dibertigarria zen. Igo ginen denak Barku erraldoi batean, gero atrakzio batera ez dakit nola deitzen da Autoetan, Ollan...
Gero ordu 1 eta 30 minutuetan zegoen Konpetizio bat, zunbakoak parte hartu zuten baina, geratu ziren, uste dut, azkenak baina zeuden grupo batzuk Mamamia egiten zuten ritmo batekin akrobazia batzuk..... Emoten dizu esateko "nondik atera dira grupo hauek, nondik".

OLENTZERO EGUNA


Atzo altzatu nintzenean opariak zabaldu nituen eta nik nahi nuen guztia gehi gauza batzuk ekarri zizkidan Olentzerok. Eguerdian nire osaba, aitite, lehengusu… etorri ziren eta ni nire lehengusu handiarekin( Pablo ) futbolera jolastu nuen eta irabazi egin nion. Gero bazkaltzera joan ginen eta bazkal ostean Pokerrera jolastu genuen, ni, Pablo eta nire lehengusu txikiarekin( David ). Pokerrean nik matxakatu nien biei ehun eta berrogeita hamaika fitxarekin bukatu nuelako. Gero futbolera jolastu genuen, lehenengo bat baten kontra (nik irabzi nien biei 6-1 eta 6-4) eta gero bikoteka jalastu genuen bi baten aurka eta 6-5, 6-1 eta 6-1 irabazi nituen partidu guztiak. Gero esan genuen nire portería handian gol bat sartzen zuenak irabazten zuela eta David nire gainean jausi zen eta negarrez hasi zen, gero etxera sartu ginen eta kotxe batzuekin jolastu genuen

OSO  ONDO PASATU NUEN!

domingo, 27 de diciembre de 2015

DURANGOKO IZOTZ PISTAN


Atzo goizeko 9:00etan esnatu ginen Durangora joateko. Gozaldu bezain laster hortzak garbitu eta nire laguna Joneri deitu genion. Durangoko gabon pinera joango ginela esan genion eta gurekin etorri al zela ere. Berak baietz esan zuen eta 11:30etan Durangora abiatu ginen. 12:00etan heldu, izotz pistara joan eta 2 sarrera hartu genituen. Sarrera bakoitzak 5 euro balio zuen baina gareztia izan arren ordu bat eta erdirako zen. Patinak hartzera joan orduko, nire amak patinak uzten zituen gizonari ea patinak utzi al bazizkion nire nebari probatzeko esan zion. Nire neba izotz pistara sartu zen, baina ez zitzaion asko gustatu. Nire aita heldu zenean, nire neba berarekin joan zen koltxonetak eta abar zeuden lekura. Denbora bat pasatzerakoan, Joneren gurasoak eta bere ahizpa heldu ziren. Sarak (Joneren ahizpa) sarrera bat hartu zuen, patinak hartu eta gurekin patinatzera etorri zen. Joneren gurasoak ere patinatzera etorri ziren gurekin. Joneren gurasoak ez ziren gogoratzen nola ibiltzen zen izotz pistan. Sara, Jone eta ni Amparori (Joneren eta Sararen ama) lagundu genion baina Juancarri (Jone eta Sararen aita) ez. Juancar laster konturatu zen utzi zizkioten patinak profesioalentzat zirela, eta patinak aldatzera joan zen.Azkenean Juancarrek patinatzea lortu zuen eta oso ondo pasatu genuen guztiok batera. Jone eta ni izotz pistara bueltak ematen aritu ginen denbora batean eta gero trenarena egiten egon ginen bostak. Nire ama argazkiak ateratzen egon zen denbora guztian. 13:30etan izotz pistatik atera ginen eta nire neba eta aita bilatzen egon ginen.  Azkenean agertu ziren eta kontatu ziguten ez zirela pinera joan zeren eta arratzalderako antzerkia prestatzen ari ziren.
Zerbait jaten egon ginen (gauza gutxi) eta nora joango ginen jatera erabakitzen egon ginen. Azkenean nire gurasoak eta nire neba leku batera jatera joan ziren, eta ni Jonerekin, bere guraso eta ahizparekin LIDLera erosketak egitera joan nintzen. Azkenean parke batean elkartu ginen denok eta jolasten egon ginen. 16:30etan nire aita pelikula bat ikustera joan zen eta 20:00etan etxera bueltatu ginen.

TAEKWONDOKO EXIBIZIOA


Larunbatean taekwondoko exibizio bat euki nuen. Oso ondo geratu zen, oso ondo egin genuen danok baina euki nuiten  nerbioak ba ze nik izan behar nintzen 4 ilaran eta taekwondoko andereñoak ipini zidan 1go ilaran. Urretako clubean ginen 86 gutxigora-behera baina exibizioan ginen
40 ume. Paule Hernando ere egin zuen exibizioa eta berak esaten du ba oso ondo atara dela nik ere esaten dut hori badela egia eta geroago amaitzerakoan gozoki pila bat emon ziguten.

miércoles, 23 de diciembre de 2015

VALDEREJO

Atzo 2015eko abenduaren 22an Valderejora joan nintzen nire familiarekin.

Valderejo "parke natural" bat da, Araban dagoena. Parke natural bat hau da : gizakiagaitik eraldaturik gabe edo gutxi eraldaturik dagoen lurraren lurralde zati bat.Terrmino honen erabilera legeek babesten duten naturako zonalde berezientzat zuzenduta dago.

Atzo ibilaldi bat egon zen Valderejon, eta mendi tontorrera heltzen zinenean parkeko basosainak laranjak eta ura ematen zuten.

Bestalde, fosilak bilatzen egon ginen, eta fosil batzuk aurkitu genituen, argazki honetan oso ondo ikusten da fosila.
Fosil bat hau da: zuk horaintze bertan barraskilo bat lurperatzen duzu eta pasatzen direnean 1000000 urte  beste batek desenterratzen du, eta barraskilo horrek harroka baten bihurtzen da. Guk topatu genuen fosila maskor bat da.

Niri asko gustatu zitzaidan Valderejoko txangoa, paisa oso polita zelako.















domingo, 20 de diciembre de 2015

TXORIZOAK EGITEN


TXORIZOEN MAKINA
TXORIZOAK LOTZEN
Igande goizean goiz, txorizoak egitera joan ginen Kortezubira. Nire amama, aitite eta nire aitaren izekorekin egon ginen Nahia, aita eta ni. Txorizoak egiteak bere lana du eta erropa zaharra eramatea gomendatzen dizuet. 

Txorizoa txerritik dator, lehen, zilindro moduko bat erabiltzen zen txorizoa egiteko baina orain, makina moduko bat erabiltzen da. Txorizoen osagaiak, gantza, heste mehak, txerri okela, koipe zatiak, berakatzak, gatza eta piper txorizeroen okela dira. Osagai guztien nahastea bukatu egin zenean txorizoak lotzea bakarrik falta zitzaigun, beraz, azkar bukatu genuen. Gero kordelekin lotu eta txorizo guztiak zinzilikatu genituen haizearekin lehortzeko. 


TXORIZOAK LEHORTZEN
Pixkat beranduago nire lehengusina txikiaren etxera joan ginen, oso txikia da, urte bat eta erdi dauka eta trasto samarra ere da. Etxera joan ginenean, deskantsatu eta ohera joan ginen irakurtzera.

OSO ONDO PASATU NUEN BETI BEZELA ETA ESPERIENTZIA BERRIA  IZAN DA.






AGUR KEPA

Kepa praktiketako maisu bat da, Heziketa  fisikokoa izateko ikasten dagoena baina gure gelan zegoen  hainbat arlotantan adibidez, matematikan, euskeran... guri laguntzeko baina gimanasia zuenean Gabirekin gimnasia ematera joaten zen. Azaroan etorri zen eta abenduaren 18an joan zen. Nik uste dut oso maisu ona izango dela. Nik sorte ona opa diot maisua izateko. Nik eskerrak ematen dizkiot hainbeste laguntzeagatik eta gurekin hain ona izateagatik. Azkenengo egunean pena handia eman zigun joatea denok esaten genion geratzea urte osoan eta berak bere maisuari esatea esan zigun brometan. Oso triste jarri ginen eta batzuk negar egiten hasi ziren. Espero dut ez ahaztea gutaz eta egindako opariak guztatzea. Mesedez Kepa, bisitatzera etorri !!!!


martes, 15 de diciembre de 2015

OLENTZERO HURBIL DAGO!!!!!

Bakarrik falta dira 9 egun olentzeroren eguna izateko. Eskolan 18an ospatzen dugu eta abestiak abestuko ditugu. Aurten Horra Maridomingiren abestia abestu behar dugu. Urte guztietan etortzen dira Olentzero eta Mari Domingi eskolara eta beraiekin bajatzen gara abestera beheko eskolara. Nik igeri egiteko betaurreko batzuk eskatu ditut. Gabonetan  zuhaitza jartzen da, nik pasadan astean jarri nuen. Nire familia guztiarekin ospatzen ditugu gabonak eta urte bakoitzean etxe batera goaz jatera. Nire lehengusinaren etxera joaten garenean karaoke lazterketa egiten dugu eta oso ondo pasatzen ditugu Gabonak.



GAURKO PINTXOAK

ATZOKO PINTXOAK

lunes, 14 de diciembre de 2015

KIWIEN MARMELADA


Orain dela hilabete bat, gurasoen lagun baten baserrira joan ginen kiwi batzuk batzera.
Aurtengo uzta biltzea ugaria izan da. Horregatik,  nire gurasoen koadrilako batzuk eta beraien seme-alabak joan ginen baserritar horri laguntzera.
Hilabetean zehar, oparitu zitzaizkigun kiwiak kutxa batean utzi ditugu heltzen.
Gaur arratsaldean, gurasoekin egon naiz kiwien marmelada prestatzen eta oso goxoa geratu zaigu.
Ikus ditzakezue argazkiak:

ERLEAK IKUSTEN

Atzo, 2015eko abenduaren 12an, nire aita eta biok bere lanera joan ginen erleak ikustera.

Erleak intseku mota bat dira, sei hanka, burua, toraxa eta bi hegoz osatuta daude eta zentrimetro bat neurtzen dute. erleak eztiz eta polenez elikatzen dira. Neguan janaria izateko udaberrian elikagaiak hartzen dituzte eta pilatzen dituzte. Argazki honetan ikusten da erle bat polenarekin gorputzean.


Erlakuntza guztietan hiru erle mota desberdin daude: erregina, erlamandoak eta langileak.

Erregina: gorputz luzea du eta ez dauka eztenik, erreginaren eginbeharra arrautzak ipintzea da, erle erregina handiena da, eta erlauntz bakoitzean erle erregin bat dago.

Erlamandoak:ez dauka eztenik, erlamandoaren egin beharra erreginari ernaltzea da, erlamandoaren tamaina handia da, eta erlauntza bakoitzean 20.000 erlamando daude.

Langileak: hauek eztena daukate. Langilehen eginbeharra erlauntza saintzea da. Eztia eta polena hartzea, eta larbak (umeak) zaintzea da.Erlamandoak baino txikiagoak dira, eta erlauntza batean milaka daude.

Erlaeak sapore desberdineko estia ematen digute, eta niri estia isugarri gstatzen zait..

Oso ondo pasatu nuen, niri animaliak asko gustatzen zaizkidalako batez ere erleak.


domingo, 13 de diciembre de 2015

GABONAK PRESTATZEN


Larunbata goizean, futbol partidua jolastu nuen liga-txapelketaren lehenengoen kontra eta irabazi genuen, beraz, orain geu gara lehenengoak.
Arratsaldean, hain nekatuta negoenez, amari esan nion Gabonak prestatzeko.
Ganbaratik Gabonetako apaingarri guztiak jaitsi genituen eta gure Gabonetako jaiotza eta zuhaitza ipintzen hasi ginen.
Nire ustez, orain politagoa dago gure egongela.
Ikus ditzakezue nire argazkiak.

LAU EGUNEKO ASTEBURUA


                                                            Oso ondo pasatu nuen!!



Joan den asteburua lau egunekoa izan zenez, Fuentesera (nire izekoren herrira) joan nintzen asteburua pasatzera. Etxetik hamaiketan atera ginen eta seiretan (gutxigorabehera) heldu ginen. Heldu bezain laster nire osaba eta izeko agurtu nituen. Laster gaua heldu zen eta afaldu ostean pelikula bat ikusi genuen. Igandean nire neba Bharat lagun baten etxera joan zen, nire osaba eta izeko lagunekin askaldegi batera joan ziren jatera eta ama, aita eta ni saskibaloira  jolastera joan ginen. Hamabietan, nire ama mezatara joan zen apaiz berria nor zen ikustera. Ama joaterakoan aita eta biok padelera jolasten aritu ginen. Nekatu ginenean bazkaltzera joan ginen, eta arratzaldean futbolera jolastera abiatu ginen Bharaten lagunarekin. Zazpiretan nire osaba eta izeko  zeuden  askaldegira joan ginen kafe bat eta tarta zatitxo bat jatera.  Askaldegira heltzean nire neba tarta hartu eta partxisera jolasten aritu zen denbora guztian. Ni berriz, tarta hartu eta gurasoak zer esaten ari ziren entzuten egon nintzen. Baina ez nintzen gogoratzen Silbia izeneko neska bat han zegoela eta niri molestatzen egon zen denbora guztian. Aitari etxera joateko esan nion eta berak  ez zidan kasurik egin, baina azkenean etxera abiatu ginen. Astelehenean Palentziara eguna pasatzera joan ginen. Foster Hollywooden jan genuen  eta arratzaldean "El viaje de Arlo" pelikula ikustera joan ginen. Oso polita iruditu zitzaidan pelikula. Asteartean, Fuentesen jatera  geratu ginen eta bostetan Galdakaora bueltatu ginen.

ASTEBURUKO URTEBETETZEA



Asteburu honetan nire lagun baten urtebetetzea da, Arrigorriagan, Jon Ander deitzen da. Lehenengo jan gendun opilak, tortilla, olibak ... hogeita zazpi persona ginen Izei, Jon, Beñat, Martin, June, Gaizka, Ander, Gaizka...
Poliziak eta lapurretara jolastu gendun, oso dibertigarria izan zen, ni lapurra izan nintzan. Ikastola zabalik zegoen eta hor ostondu nintzen inork  ez eustan  harrapatu baina nahi neban libratu besteei eta harrapatu eustien gero, denei harrapatuz, ni polizia nintzen eta Markeli harrapatu neutzan. gero berriro ere lapurra, ez eustien arrapatu atzera joan nintzela.

EUSKADIKO RALLY TXAPELKETA

Azaroak 28, (duela egun batzuk) Formula Libre rally motalitateko kopiloto eta piloto Euskadiko txapelketa amaitu zen (Formula Librek arau batzuekin nahi den bezala egiten dela kotxea esan nahi du).
Nire osabak (Jabi Barroetak) txapelketa honetan parte hartu zuen kopiloto bezala bere pilotoarekin (pilotoak Jon Zalloetxebarria du izena).
Rally txapelketa honetan  lasterketa bat baino gehiago zeuden eta nire osabak eta Jon pilotoak ez zuten lasterketa bat ere  utzi, hau da, lasterketa guztiak bukatu egin zituzten eta horregatik erregularrenak izan ziren. Azkenean, nahiz eta beste batzuen kotxeak arinagoak eta hobeak izan, nire osabak eta Jonek Euskadiko txapelketa hau irabazi egin zuten.
Ni honen berri eman zidatenean nire gurasoek, oso pozik jarri nintzen nire familiako batek hain txapelketa garrantzitsu bat irabazi zuelako.

 Zuen ezkerrekoa nire osaba (Jabi Barroeta) da eta eskumakoa Jon Zalloetxebarria.

sábado, 12 de diciembre de 2015

OSTIRALEAN EGINDAKO PINTXOA

NAROAREN URTEBETETZEAN



Ostiralean, Naroaren urtebetetzera joan ginen, telepizzan ospatzen zuen eta guk postal bat, kolonia bat eta ipuin bat oparitu genion. Pizzak eskatu, pizzak jan eta Mugurura joan ginen jolastera. Lehenengo bote-bote-ra jolastu genuen gero, jada aspertzen hasita, futbolera jolasten ibili ginen eta Garazik eta nik apur bat dantzatu genuen. Geroago denok batera txirristan jolasten aritu ginen joku berri batera eta Itsasnek txiribuelta bat eman zuen atzerantz, zorionez, ondo zegoen. Oso ondo pasatu genuen eta geroago, futbolera jolastu genuen berriz.


URTEBETETZEA MUNDIALA IZAN ZEN, BADAKIZUE ZERGAITIK? DENOK BATERA IBILI GINELAKO.

PUBLIRREPORTAJES

PUBLIRREPORTAJES on PhotoPeach

jueves, 10 de diciembre de 2015

GABON KANTAK

JOLASTORDUKO PINTXOAK

JAUNAREN JAIOTZA PRESTATZEN

Asteburu honetan nire aitite eta amamaren etxean egon naiz eta han  zuhaitza eta  Jaunaren Jaiotza jarri dugu, nire etxean ere.
Igandean nire amamak inbitazio bat eman zigun eta zen bere etxera joatea  jatera  , oilaskoa eta sopa. Egon ginen nire anaia, nire aita, nire ama, nire aitite eta amama eta ni. Oso gosoa zegoen eta zelako itzura ona zeukan denak! Asteartean ere joan ginen bazkaltzera ere oso gosoa eta arratsaldean nire anaia ez zegoen ondo eta nire gurasoak ospitalera eraman zuten ,han egon ziren arratsalde osoa .
 Nik geratu nitzen nire aititerekin eta amaitu genuen antolatzen dena dena .Izan da asteburu bat familiarekin egoteko eta deskantsatzeko .

PINTXORIK GOZOENAK

Abenduaren 10ean pintxoen astea asten da, eta 17an bukatzen da. Gure klasetik pintxoak egiten hasi direnak ATHLETICZALEAK izan dira. Pintxoaren izena Gandatunak deitzen da, osagaiak:
 arrautza, ogia, maionesa, oliba eta zotzak dira, gehi
enak saldu dira!!!

Errezeta hau da:
Lehenik ogia txigortu, gero arrautz egosia erditik ebagi. Ondoren bonitoa arrautzaren barruan jarri, azkenik oliba pintxo gainean ipini eta zotza erditik sartu.

Patioan saldu dira,  irakasleak eta umeak erosi dituzte pintxoak. Pintxoak oso gosoak egon dira.

PINTXOAK SALTZEN


Orain dela aste bat, talde bakoitzak pintxo orekatu batzuen errezeta egon gara prestatzen. Atzo kartel batzuk prestatzen egon ginen pintxoetarako,eskolako 6.mailako ikasle eta irakasle enteratzeko. Talde bakoitzak egun bakoitzean salduko ditu pintxoak, eta euro batera salduko dugu. Gaur gure taldeari tokatu zaio. Lehengo irakasleen gelara joan gara pintxoak prestatzera eta bukatzean  gelara joan gara ingelesa egitera. Ingelesa bukatzean patiora pintxoak saltzera joan gara, jende askori gustatu zaizkie pintxoak. Talde bakoitzak bandeja batean zeuzkan bere pintxoak, lehenak saltzen pintxo guztiak ¨B¨ taldekoak izan dira eta uste dut izan dela kroketa eta pernile zeuzkatelako. Guk ere pintxo
asko saldu ditugu, eta irabazi dugun dirua Nepaleko umeei emango diegu.

Hau izan dira gure pintxoaren errezeta :
Ogi zigortua 
Atuna
15 Arrautz
Mayonesa
Olibak
 IRATI ETA ARIADNE
                                                                                  

ASTEBURUA JUNEREKIN

                                                                 LARUNBATEAN                                                                 Asteburu honetan Junerekin egon naiz. Arteara joatea gonbidatu zidan eta galdetu nien nire gurasoei eta  baietz esan zidaten .Orduan oso pozik ipini nintzen  ze izango zen nire lehenengo aldia Arteara joaten.
"SIN SAJO 2. parte" pelikula ikustera gonbidatu zidan. Pelikula 19:10 hasi behar zen baina hasi zen beranduago 19:35tan eta amaitu zen 21.35tan, bi ordu iraun zuen pelikula .

                                                                IGANDEAN

Igandean gonbidatu nion nire etxera Juneri 17:13tan  etorri zen, etortzean nirekin jolasten egon zen mahi jolas batera. Gero Wiira jolastu genuen eta gero faltazen zirenean 5minutu  dantza bat asmatu genuen batera. H
asi eta gero Bilbora joan ginen bere gurasoekin eta etorri ginen 22:40tan Galdakaora.

NIRE GABONAK

Gutxi barru Gabonak helduko dira, ni irrikitan nago familiarekin pasatzeko.  Olentzero ere etorriko da.
Ni patinete bat eskatuko diot trukoak egiteko. Lehenengo eskiatzera joango naiz nire aitarekin eta gero nire amamaren lehengusinarekin.
 5 izarreko hotel batera joango naiz. Hor Gabon zaharrak ospatuko ditut nire familiarekin.
Hor nire aitak saxofoia joko du.

OSO ONDO PASATUKO DUT!!!!!

BIGARREN GAIAREN AMAIERA



Duela gutxi txanelako bigarren gaia bukatu dugu. Janari, elikagaiak, gorputzeko aparatuak, dieta... agertu egin dira. Horregatik bi aste hauek nahiko nekatsuak izan dira azterketengatik, gainera notak laster datoz. Hainbat gauza ikasi dugu: Digestio aparatua eta bere funtzioa, dietak, elikagaien jatorria, motak, haien mantenugaiak...Hasi bezain laster gai hau, andereñoak esan zigun dena ondo joaten bazen, azkenengo astean pintxoak egingo genituela. Ideia ona izan da guretzat, noski. Pintxoa egin baino lehenago errezeta idatzi egin behar izan genuen. Gaia lehenengoa baino laburragoa izan da, baina apur bat gogorragoa ere. Gaztelanian lan asko egin dugunez, blogean sarrera hau egitea utzi egin digute. Buruan geratu zaiguna eta egin behar duguna, kirola egitea eta bere neurrian denetarik jatea dieta orekatua izateko izan da.

ETA ZUEI, ZER IRUDITU ZAIZUE BIGARREN GAIA??
   MIKEL C. ETA OIER.L

LAISTER OLENTZERO!!!!!!!!!!!!!!!

14 egun falta dira Olentzero etortzeko. Hoberena familia guztia batzen dela da, egun berezia da. Jesusen jaiotza ospatzen da.  Niri gehien gustatzen zaidana Gabon zuhaitz montatzea da. Egia esanda iluzino asko egiten dosta opariak zabaltzea da eta horretarako oso goiz esnatzen gara.

PINTXOEN ASTEA

Abenduaren 10etik 17ra  5.mailako geletako talde guztiak pintxoak egingo dituzte. Egun bakoitzean 5.mailako hiru taldek egunero pintxoak salduko dituzte euro baten truke. Gaur nik bi pintxo jan ditut eta Asierrek bere ogia nire kroketaren truke aldatu dit.
Nire taldeari 17an tokatu zaio egitea, azken egunean. Ni irrikitan nago gure eguna heltzeko, gure taldearen pintxoak egiteko eta saltzeko.Resultado de imagen de pintxos

GURE PINTXO OREKATUA

Gaur 2015eko abenduaren 10ean hasi gara pintxoak egiten euro baten truke. Gure taldekide batzuk pintxo orekatuak saldu dute, hau da, elikagai mota desberdinak dituzten pintxoak egin dituzte:
Ogi Bimboa azpian, arraultz egosia eta arraultz egosiaren barruan atuna, arrautz egiosiaren gainean maihonesa, gainean zotza, eta zotza eta gainean azeituna, oso - oso gozo zeuden.

GUTXI GERATZEN DA GABONETARAKO

Gutxi geratzen da Gabonetarako eta oso pozik gaude denok. Eskola bukatzeko ere oso gutxi geratzen da gainera, aste honetan hiru egun bakarrik izan ditugu eta euskeraz hitz egiten badugu ostiralean motxila eta behar barik joango gara etxera pozik eta kalakari, horretarako euskera  entzun behar du andereñoak. Lortzen badugu klasean saltoka eta ohiuka hasiko gara. Astelehenean ostiralean lanik eramaten ez baditugu astelehenean oso pozik joango gara eta asko ikasiko dugu.

GURASOEN BATZARRAK

Hilabete honetan gurasoak andereñoarekin batzarra izango dute. Gaur abenduaren 10an nire gurasoak etorriko dira andereñoarekin hitzegitera, espero dut gauza onak esatea. Baina nire lagun minetako batek arazo bat dauka bere ama oso lanpetua dagoenez ezin da etorri, zer egingo ote du? Nire amak esan dit andereñoak gauza on asko esaten badiola opari bat egingo didala. Nik bideojolas bat nahi dut baina hori gehiegi eskatzea da, espero dut zerbait ona ematea. Batzarra 4etan izango da orduan nire aitak lanetik ikastolara etorriko da zuzenean;  kotxez bestela ez da helduko ordura. Ni ere joango naiz baina patioan geldituko naiz jolasten, oso aspergarriak direlako gurasoen batzarrak. Agian ni ez naiz joango eta lagun batekin aterako naiz kalera horrela hobeto pasatuko dut eta ez naiz aspertuko. Baina apur bat urduri egongo naiz ez dudalako jakingo andereñoak zer esaten dien, gauza onak ala txarrak.

NIRE GABONAK

Nik Bilbon pasatuko ditut nire lehengusinarekin G
abonak eta nire familia osoarekin. Dantza egingo dugu       eta beti ospatzen dugu amonaren etxean, baina aurten aitonaren etxean elkartuko gara. Janari goxo - goxoa   egiten du amonak eta denok laguntzen diogu. Guk ez dugu oparirik ematen,  jai bat bezala ospatzen dugu.     Egun horretan dotore jartzen gara, ilea apaintzen dugu , ezpainak margozten ditugu eta jantzia eramaten dugu.

PINTXOEN ASTEA


2015eko abenduaren 10ean, pintxoak saltzen hasi ginen. Hiru gela daude egunean saltzen, 5.C, 5.B eta 5.A. 5.C gure gela da, baina oraingoan, ez da arrakasta handiena eukin duen gela, 5.B gelakoen pintxoak dira gehien saldu direnak. 5.B gelakoak, kroketak, tipula frijitua, urdaiazpikoa eta ogi txigortua jarri diote pintxoari.5.C gelakoek ( gure gelakoek ) "bimbo" ogia, atuna, arraultz egosia, olioa eta oliba bat jarri diote. 
5.A gelakoek berriz, arraultz egosia, txaka, oliba bat, piper gorria, jamon york eta atuna ipini diote. Oraingo honetan kroketaren pintxoa izan da gehien saldu dena. Pintxo kanpaina hurrengo ostegunean bukatzen da, eta lortu dugun diru guztia helburu on baterako izango da.




OIHANE ETA IONE

martes, 8 de diciembre de 2015

JONTXU

Larunbatean nire aitaren lagun baten etxera joan nintzen.
Hor saskibaloira jolastu nuen.
Lehenengo nire aitak irabazi zuen baina gero nik. 
Nire aitaren lagunak, oso txarra zenez, beti galtzen zuen.
Gero bere etxera joan ginen eta bere 2 hilabeteko semea 
ezagutu nuen. Oso polita zen eta ni pardela aldatu nion.
Jon zuen izena, gero nire aitaren lagunaren pianoa ikusi nuen
eta pizka bat jo nuen.
Azkenik nire aitaren lagunarekin jolastu nuen eta etxera joan nintzen.

ASTEBURU LUZEA


Ostiralean Gandasegin egon nintzen lagunekin; gero taberna batera joan ginen ahizpa, ama, eta Anderren ama eta aitarekin. Ondoren, pintxopotera joan ginen. Eta gero Mac Donaldsera joan nintzen nire ahizpa eta amarekin.
Larunbatean auzokidearekin egon nintzen eta bere lehengusinarekin. Nire auzokidea Jurdana deitzen da eta 9 urte ditu. Bere lehengusina Mirari deitzen da eta 2 urte ditu. Mirari bazkaltzera joan zenean ni Jurdanarekin patineteekin jolasten egon nintzen.
Igandean ere patineteekin jolasten egon ginen, baina Jurdana Barakaldora joan behar zen bere ama hurrengo egunean lan egin behar zuelako, zineman lan egiten du eta ez du jai egunik.
Astelehenean nire ahizpa eta ni bizikletekin zaldiei ogia ematera joan ginen. Gero futbol zelaira joan ginen eta arratsaldean gailetak egin genituen. Oso gozoak zeuden.
Asteartean nire lehengusinaren urtebetetzera joan nintzen, oso ondo pasatu nuen.

ASKO GUSTATU ZAIT ASTEBURU LUZE HAU, GAUZA PILA BAT EGITEKO DENBORA IZAN DUDALAKO.

ASTEBURU BEREZIA



Ostiralean, eskolatik atera ta jarraian, Badaguasera joan ginen. Badaguas Pirinioetan dago eta Jacaren alboko herri txiki bat da. Nire aititek eta amamak etxe bat dute Badaguasen eta orduan, gu ere joaten gara. Asteburu honetan Eibarreko lagun bat etorri da, Lorea du izena eta oso atsegina eta barregarria da..., ia,ia ahastu egin zait, Ermuakoak diren Ander eta Miren ere etorri ziren ( haiek ere oso atseginak ). Igande goizean, ibilaldi txiki bat egitera joan ginen eta Lorea  bere osaba eta bere aita ere gurekin etorri ziren.Oso toki polita zen, eta hura ere Pirineoetan zegoen. Bunker batzuk ikusi genituen eta haietako batean sartu ginen, baina, ezinezkoa zen galtzea, bide bat bakarrik zegoen!
Geroago, fortifikazio militar batera joan ginen, El fuerte de coll de los ladrones zuen izena. Beldur pixkat nuen, mendi mendi jauzia zegoelako. Asko gustatu zitzaidan, argazki batzuk egin eta bide bat hartu genuen. Nire amak beldur pixkat zuen kartel batean, EHIZA NAGUSIA ipintzen zuelako eta handik ehiztariak ehizan zeudelako. Oso ondo pasatu nuen, eta gainera, bi lagun egin ditut, Paula eta Ana dute izena eta Zaragozakoak dira, gainera, gu bezala 10 urte dute.
Ezin izan dugu eskiatu, baina, seguru hurrengoan elur gehiago egiten duela eta eskiatu egiten dugula.

Asteartean, Durangoko azokara joan ginen eta Bat-Pat-en bi liburu erosi ditugu. Kamara batzuk grabatzen aritu ziren eta agian telebistan ateratzen naiz, baina niri, lotsa ematen dit. Asko gustatu zait asteburu hau, horregaitik, asteburu berezia deitu diot.