miércoles, 30 de septiembre de 2015

ILARGI GORRIA ALTAMIRATIK IKUSITA

Astelehen goizaldean aita eta amarekin ilargia ikusteko laurak inguruan altzatu ginen. Argazkiak atera genizkion merezi izan zuelako. Hemen dituzue zuek ni bezala ikusteko.

domingo, 27 de septiembre de 2015

ALBISTEA

Ilargi eklipsea dakar, estreinatu berri dugun udazkenak

                                                        Odol ilargia Vietnam-en

Udazkenean gara ofizialki. Asteazken goiz honetan, 10:21ean izan dugu urtaro aldaketa. Abenduaren 22ra arte luzatuko da udazkena; 89 egun eta 20 ordu ditugu negua heldu aurretik.
Ilargi eklipsea, igande gauean
Udazken hasiera honek urteko bigarren eklipsea dakar; oraingoan, “Superilargia”ren eklipsea. 1982. urtetik, duela 33 urtetik errepikatu ez den fenomeno berezia ikusteko moduan izango gara igande gauetik astelehen goizaldera bitartean.
Azken hiru hamarkadetan izan ez duen itxura hartuko du ilargiak. Ilargi eklipse osoa izango dugu. Ohikoa baino %30 distiratsuagoa eta %14 handiagoa agertuko zaigu ilargia. Ilargiak Lurraren inguruan duen orbita eliptikoa delako gertatzen omen da ‘superilargia’ren fenomenoa. Gainera beste fenomeno berezi bat agertuko da superilargiaz aparte, 'odol ilargia' hain zuzen ere. Horrela, ilargia handiagoa eta gorria ikusiko dugu eklipsearen ondorioz. 2033ra arte ez da errepikatuko ikusi ahalko duguna, beti ere, zerua oskarbi bada. Adituen aholkua; eklipsea egoki ikusteko, urrundu argiaren kutsaduratik, aldendu herri gunetik.
(noaua.eus -etik ateratako albistea)

Gehiago jakiteko:


lunes, 14 de septiembre de 2015

HERRIKO JAIAK

Galdakaoko jaiak irailaren 14an hasten dira eta  irrikan gaude lagunekin barraketara igotzeko.
Lehenengo, txurroak eta azukrezko algodoia jan nahi dugu eta gero kontzertuak entzun nahi ditugu.
Gustatzen zaigu dardoak botatzea eta puntuak irabazatea sariak lortzeko, bitartean gozokiak jaten ditugu.
Jaiak oso politak izando dira eta ni eta nire lagunak gainera denda bat jarriko dugu Mugurun.Espero dugu gende asko etortzea eta diru pixka bat irabaztea. Dendan jostailu asko jarriko ditugu : panpinak, liburuak, puzleak, pultzerak, playmobilak…
Gaur nire lagunekin barraketara joango naiz igoera ikusi ondoren.


DANI, IÑIGO, IKER ETA MARC

viernes, 11 de septiembre de 2015

TALDE BERRIA

Aurten laugarren mailan egondako hiru gela nahastu dituzte eta lagun berriak aurkitu gara gure gelan gehi beste ikastetxe batzuetatik etorri zaizkigun bi ikasle berri  eta andereño ere berria.
Gaur Irailaren 10ean maisu berri bat etorri da klasera , hilabete baterako ,Xabier izenekoa.
Klasean sei talde daude: bi neskena eta lau mutilena.
5.  mailako  liburuak  oraindik   ez  dira heldu eta orduan  ordenagailuekin gaude idazkera trebatzen.
Orain  arbela  digitala  daukagu.
Uste dugu aurten asko ikasiko dugula.
Andereñok esan digu nahi dugunean etxekolanak liburutegian egin ahal direla, baina ezin direla kopiatu eta gero etxean birpasatu behar direla.

Espero dugu kurtxoa gainditzea.

AKARI, PAULA, OIHANE ETA ALAZNE


GURE ORDENAGAILUAK

  • Ordenagailuetan idatzi egiten dugu.
  • Ordenagailura pasatu baino lehen borragailuan idazten dugu zikinean.
  • Etxerako lanak ordenagailuan egiten ditugu.
  • Ordenagailuetan egiten ditugun lanak blogean sartzen ditugu.
  • Bakoitzak ordenagailu bat erabiltzen dugu .
  • Ordenagailuak ia beti erabiltzen ditugu lanak egiteko.
  • 5. mailakoak ordenagailuak ditugu.
  • Ordenagailu bakoitza armairu batetako kasileruan gordetzen dugu.
  • Ordenagailu bakoitza zenbaki bat dauka eta ume bakoitzak bere zenbakia hartzen du.
  • Ordenagailuetan gure lan guztiak dauzkagu gordeta.
POZIK GAUDE ORDENAGAILUEKIN!!!

ELENA, IRATI, THALIA,IONE ETA ARIADNE

ZIKLO HONETAKO ANTOLAKETA

Aurten nagusiagoak   garenez beranduago sartzen gara jantokira.
5.mailan gaudenez patio gutxiago daukagu eta lan gehiago.
Gelako ordutegia banatu digute agerdan jartzeko, hori esan nahi du badakigula noiz tokatzen zaigun arlo bakoitza eta aurreko egunean prestatu ahal dugu txirula, kamiseta,….
Gure irakaslea Miren da eta irakasle barri bat etorri da Xabier izenekoa hilabete baterako.
Kurtso honetan kasileroak dauzkagu eta guretzat berriak dira.
Hirugarren zikloan gaudenez material gehiago daukagu eta haien artean ordenagailuak.
Kurtso guztietan bezala liburu berriak ditugu eta haien artean Txanela.
Gure agenda desberdina da ,eta handiagoa.
Aurten lan gehiago daukagu baina oso pozik gaude!

Ibai, Ander, Oier eta Aimar

ARBELA DIGITALA

3.Zikloa oso berezia  da,  arbela  digital bat dugulako klasean. Lehen  2. zikloan klase batek ere zeukan baina gehienentzat  berria da .
Bertan ikasgaiak hobeto azaltzeko eta ikasteko  balio du. Egiten dugun lana gordetzen da eta hurrengo egunean jarraitu ahal dugu lan berdinarekin. Baita musika entzun ahal  da.
 Gainera bertan bloga jarraitzen dugu, han: argazkiak, etxerako lanak, ordutegia, Jerry maskota,  gurasoentzako oharrak eta gure sarrerak jartzen ditugu.


ALVARO.U
MIKEL.P
MIKEL.C
JON.G


ORDUTEGI BERRIA

 Aurten, hirugarren zikloan  arlo berri gehiago jarri dituzte, adibidez: Gizarte, science eta natura (science, inguru ingelesez da).
Lehen 2 saio eta gero patioa geneukan 2.zikloan eta orain 3 saio eta gero jolastordua daukagu.
Ostiralean ingelesaren ordutegia matematikaren ordez aldatu dute.
Ingelesa ordu bateko saioak dira eta horrela gehiago ikasiko dugu. Erlijioa ere orain ordu betekoa da eta lehen 45 minutuko 2 saio ziren.
Jantokian lekuz aldatu digute.   
                                                                                   Ekain,  Ugaitz, Adrian, Asier