jueves, 29 de octubre de 2015

ROBOTIKA

GURE ROBOTA
Ni astehelenetan robotika daukat. Taldeka gaude eta niri Anderekin tokatu zait, momentuz bizpahiru egun daramatzat.Gure robota Legozkoa da, baina kableak, sentsoreak, microfonoa ... izango ditu.Robota aginte batetik kontrolatuko da, eta Ander eta ni dagoeneko probatu egin dugu. Hasieran robotarekin haserretu ginen apur bat zaila zelako montatzea baina orain oso pozik gaude. Guri laguntzeko maisu bat eta andereño bat dago. Lehenengo egunean zelan egingo genituen gauzak azaldu ziguten (arau basikoak). Bigarren egunean robota montatzen hasi ginen, instrukziozko liburu batekin eta kaxa batekin. Hirugarren egunean agintea eta kableak jarri genizkion gure robotari.Oso dibertigarria da robot bat muntatzea. Informatika gelan egiten dugu astehelen guztietan. batzuetan konplikatu zamarra izaten da piezak jartzea, baina maisuak oso ondo laguntzen digute. Gure ondoan daudenak oso aurreratuak doaz besteekin konparatuta (seigarren mailakoak direnez biak). Ander eta ni gure martxara goaz prisarik gabe. Robotikako maisuak oso jatorrak direnez oso ondo pasatzen dugu!

4 comentarios: