miércoles, 25 de noviembre de 2015

GAI BERRIAN PINTXOAK EGINGO DITUGU!


Duela aste bat edo bi, gai berriarekin hasi ginen: janariaren gaia. Hori dela eta, andereñok gaia hasi bezain laster, Gabonetako oporrak baino lehen pintxoak egingo genituela, taldeka, esan zigun. Baina pintxoak egin baino lehen, janari eraikitzaileak, energetikoak eta erregulatzaileak  zer ziren ikasi behar genituela.
Momentuz janari eraikitzaileak eta energetikoak ikasi ditugu, baina gaur erregulatzaileak ikasteko eskatu digu. Hurrengo astean ze pintxo eta ze osagai ekarri behar ditugun adostuko dugu taldeka.
Janariak ondo orekatzeko, piramide hau ikusi dugu gaztelaniako liburuan:
Piramidearen araberaz, zerealak oso osasuntsuak dira(ogia, gailetak, pasta, arroza...)
Frutak eta barazkiak ere osasuntsuak dira, esnekiak, fruitu lehorrak, lekeriak(laboreak), arraultzak eta arraina bezala.
Ikusten dugun bezala, haragia noizean behin jateko da. Hestebeteak eta txutxeriak bat edo bi aldiz astero jaten baditugu, ez da ezer gertatzen, baina sarritan jaten baditugu gure gorputzarentzat ez da oso aproposa.
Dieta orekatu bat izateko denerik jan behar dugu txutxeak izan ezik, eta zerbait ez bazaigu gustatzen, gutxienez probatu egin behar da.
Mineralak eta proteinak dituzten janariak ere behar ditugu.
Pintxoak salduko ditugu eta horretarako denbora bat izango dugu. Egun bakoitzean talde batek salduko ditu pintxoak eta pintxo bakoitzak euro bat kostatuko da . Irabazitako diruarekin, dirua behar duten herri batera bidaliko dugu.

                 PINTXOAK OSO ONDO GERATUKO DIRELA ESPERO DUT!

5 comentarios:

  1. oraindik ez dakit sereskoa egin pintzoa

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  3. Gogo asko ditut pinchoak egiteko, laizter egingo ditugu andereñoak pentsatzea ezan digulako

    ResponderEliminar