miércoles, 25 de noviembre de 2015

ITOGINAK GELAN!!!!!

Astelehenean gelara heldu ginenean itogin bat ikusi genuen sabaian. Gauza guztiak bustita zeuden eta asko ikaratu  ginen. Andereñoak Kepari eta Juan  Antoniori  abisatu zien.
kepak itoginari argazkia atera zion eta udaletzera  bidaliko du.

Juan Antoniok  ontzi bat jarri du lurrean ez bustitzeko eta mahaia mugitu dute. Klasera heldu garenean itogina handitzen ari zela konturatu gara.

Aurreko kurtsoan beste itogin bat egon zen eta udaletxekoak  esan zuten ezinezkoa zela beste itogin bat egotea oso ondo konpondu zutelako.
Arratsalderako sabaiko hezetasuna handitzen joanda eta itogin gehiago ditugu. Horrela jarraituz gero, EUSKARA KANPAINAKO trainera hartuta sartu beharko gara gelan!!!!!

5. B taldeko gelan ere hasi da ura jausten sabaitik baina hauei harbel digitalaren gainean, Ez badira arin etortzen konponketa egiten apurtuko zaie harbela eta gero zer egin?????

Espero dugu itoginak konpontzea eta ura jausteari uztea.

7 comentarios: