domingo, 29 de noviembre de 2015

URTEBETETZEEN ASTEBURUA



Ostiralean, Ander bere urtebetetzea ospatu zuen telepizzan. Ume pila bat geunden, baina, bakarrik hiru neska, Ariadne, Mariel eta hirurak, beste guztiak mutilak ziren. Asko tardatu zuten pizza ematen, beti bezala, ia ordu oso bat egon ginen itxaroten. Asko itxaron eta gero pizza eman ziguten denoi, Pizza jan eta gero Mugurura joan ginen baina euria egiten hasi zuen eta Dirdai tabernara joan ginen. Han mutilak polis eta kakosera jolasten hasi ziren, eta neskak gozokiak erostera joan ginen. Gozokiak erosi eta gero buelta bat ematera joan ginen Ariadne, Mariel eta hirurok. Buelta eman ondoren guk ere polis eta kakosera jolasten joan ginen. Aspertu ginenean pirrekuentora jolasten hasi ginen baina, ez zeuden hainbeste ume, bakarrik geunden Unai Menika, Ariadne, Mariel, Ander, Oier Landeta, Eric, Mikel , Jon Mikel eta nik. Silviak, Anderren amak, tarta oso gozoa egin zuen eta niri gozoen zegoen zatia eman zidan. Urtebetetzea bukatu zenean, batzuk, Urki tabernara joan ziren baina nire ahizpa eta biok etxera joan ginen, berandu zelako.Oso ondo pasatu nuen.

Larunbatean, Peioren urtebetetzera joan nintzen, zentro estremeñora, eta han lagun pila bat zeuden, baina, ez geunden bakarrik hiru neska, baizik eta hamar eta mutil asko. Txutxeak, ogitartekoak...jan eta gero kalera irten ginen, eta jolasten geunden bitartean konturatu ginen kotxe bat jarraitzen gintuela denbora guztian, eta guk geunden lekuan aparkatu zuen kotxea eta guk korriketan sartu ginen barrura, eta lehiotik begiratzen genion eta gure aldera begiratzen zuenean guk ezkutatzen ginen eta horrela ez gintuen ikusten. Gero kotxetik bajatu zenean, konturatu ginen zeozer ezkutatuta zeukala eta ez ikusteko gure gauzetaz jolasten hasi ginen.Oso ondo pasatu nuen Peioren urtebetetzean.

Igandean, nire lehengusinaren urtebetetzea ospatu genuen. Nire lehengusina Ane deitzen da eta 16 urte bete ditu. Han nire lehengusinak eta lehengusu guztiak egon ziren Aneren urtebetetzea ospatzera. Nik Alvaro, Aroa Nerea eta Anerekin jolastu nuen, hau da, guztiekin  . Nire adineko lehengusina Nerea deitzen da eta 9 urte ditu, eta abenduaren 8an 10 urte egingo ditu, eta hiru urte gehiago dituen  lehengusina, Aroa deitzen da 12 urte  ditu, eta abenduaren 10ean 13 urte beteko ditu. Anek txokolatea egin zuen eta oso gozoa zegoen.Oso ondo pasatu nuen urtebetetzean.

                               OSO ONDO PASATU NUEN HIRU URTEBETETZETAN
     ESKERRIK ASKO GUZTIOI GONBIDATZEAGATIK!!!!



3 comentarios:

  1. Zenbat urtebetetze, Anderrena, Peiorena eta zure lehengusinarena

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Bai egia da, hainbeste urtebetetzekin ez naiz azpertu

      Eliminar
  2. Hainbeste urtebetetze batera nik ez ditut izan inoiz!!

    ResponderEliminar