jueves, 31 de diciembre de 2015

AITAREN URTEBETETZEAN

Abenduaren 27an nire aitaren urteak izan ziren.

26an gauean, etxeko egongelan oroigarriak jartzen aritu ginen: ama, anaiak eta laurok. Goizean opariak eman eta aitite, amama eta Jairekin Gernikara joan ginen pintxo bat jatera, Jai, nire aitaren txikitako txakurra da eta orain aitonek zaintzen dute.

14:30etan bazkaria geneukan JAUREGIBARRIAN eta ordu hori  heldu arte Gernikako Batzarretxean egon ginen. Kanpoaldean, zuhaitz berria eta zaharra ikusi genituen.

Barrura sartu ginen eta Leiarpeko Aretoan Leiarreko irudi pila bat ikusi genituen.
Galdakaoko eliza, Bilbokoa, Gernikakoa... ageri ziren.

Gero bazkaltzera joan ginen eta nik bakailoa pilpilean eskatu nuen eta oso gozo zegoen
Azkenik paperezko hegazkinak egin genituen eta urrunen heltzen zenak irabazten zuen eta hara nik irabazi egin nuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario