domingo, 27 de diciembre de 2015

DURANGOKO IZOTZ PISTAN


Atzo goizeko 9:00etan esnatu ginen Durangora joateko. Gozaldu bezain laster hortzak garbitu eta nire laguna Joneri deitu genion. Durangoko gabon pinera joango ginela esan genion eta gurekin etorri al zela ere. Berak baietz esan zuen eta 11:30etan Durangora abiatu ginen. 12:00etan heldu, izotz pistara joan eta 2 sarrera hartu genituen. Sarrera bakoitzak 5 euro balio zuen baina gareztia izan arren ordu bat eta erdirako zen. Patinak hartzera joan orduko, nire amak patinak uzten zituen gizonari ea patinak utzi al bazizkion nire nebari probatzeko esan zion. Nire neba izotz pistara sartu zen, baina ez zitzaion asko gustatu. Nire aita heldu zenean, nire neba berarekin joan zen koltxonetak eta abar zeuden lekura. Denbora bat pasatzerakoan, Joneren gurasoak eta bere ahizpa heldu ziren. Sarak (Joneren ahizpa) sarrera bat hartu zuen, patinak hartu eta gurekin patinatzera etorri zen. Joneren gurasoak ere patinatzera etorri ziren gurekin. Joneren gurasoak ez ziren gogoratzen nola ibiltzen zen izotz pistan. Sara, Jone eta ni Amparori (Joneren eta Sararen ama) lagundu genion baina Juancarri (Jone eta Sararen aita) ez. Juancar laster konturatu zen utzi zizkioten patinak profesioalentzat zirela, eta patinak aldatzera joan zen.Azkenean Juancarrek patinatzea lortu zuen eta oso ondo pasatu genuen guztiok batera. Jone eta ni izotz pistara bueltak ematen aritu ginen denbora batean eta gero trenarena egiten egon ginen bostak. Nire ama argazkiak ateratzen egon zen denbora guztian. 13:30etan izotz pistatik atera ginen eta nire neba eta aita bilatzen egon ginen.  Azkenean agertu ziren eta kontatu ziguten ez zirela pinera joan zeren eta arratzalderako antzerkia prestatzen ari ziren.
Zerbait jaten egon ginen (gauza gutxi) eta nora joango ginen jatera erabakitzen egon ginen. Azkenean nire gurasoak eta nire neba leku batera jatera joan ziren, eta ni Jonerekin, bere guraso eta ahizparekin LIDLera erosketak egitera joan nintzen. Azkenean parke batean elkartu ginen denok eta jolasten egon ginen. 16:30etan nire aita pelikula bat ikustera joan zen eta 20:00etan etxera bueltatu ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario