domingo, 20 de diciembre de 2015

TXORIZOAK EGITEN


TXORIZOEN MAKINA
TXORIZOAK LOTZEN
Igande goizean goiz, txorizoak egitera joan ginen Kortezubira. Nire amama, aitite eta nire aitaren izekorekin egon ginen Nahia, aita eta ni. Txorizoak egiteak bere lana du eta erropa zaharra eramatea gomendatzen dizuet. 

Txorizoa txerritik dator, lehen, zilindro moduko bat erabiltzen zen txorizoa egiteko baina orain, makina moduko bat erabiltzen da. Txorizoen osagaiak, gantza, heste mehak, txerri okela, koipe zatiak, berakatzak, gatza eta piper txorizeroen okela dira. Osagai guztien nahastea bukatu egin zenean txorizoak lotzea bakarrik falta zitzaigun, beraz, azkar bukatu genuen. Gero kordelekin lotu eta txorizo guztiak zinzilikatu genituen haizearekin lehortzeko. 


TXORIZOAK LEHORTZEN
Pixkat beranduago nire lehengusina txikiaren etxera joan ginen, oso txikia da, urte bat eta erdi dauka eta trasto samarra ere da. Etxera joan ginenean, deskantsatu eta ohera joan ginen irakurtzera.

OSO ONDO PASATU NUEN BETI BEZELA ETA ESPERIENTZIA BERRIA  IZAN DA.






No hay comentarios:

Publicar un comentario