domingo, 11 de septiembre de 2016

BLOG BERRIA!

Ikasturte honetan, 6. maila, Blog berri batekin hasi gara. Bere helbidea hau da:
GANDASEIC 16-17

Aurtengo jarraipena, iaz bezala, nahi baduzu egin, bisitatu gure blog berria.

sábado, 10 de septiembre de 2016

BENY

Beny nire txakur berria da, 2016ko Abuztuaren 20an eman ziguten. Oskar Rosaleseko ausoko bat da. Rosalesera joaten gara uda pasatxen, nire aitite hor jaio zelako. Txakur kumeak bi ilabete egon ziren Oskarrekin. Abuztoaren hogeian txertoak eta kartilak egiten egon ziren, txertoak eta kartilak egin eta gero Oskarrek txakur kumea eman zigun, eta horain txakurra gurekin bizitzen dago. Beny Tekel bat da, berre ankak txiki-txikiak dira, bere gorputza besala.

jueves, 8 de septiembre de 2016

OPORRAK BURGOSEN

Oso ondo  pasatu ditut oporrak nire lagunekin. Ez gara egon geldi opor guztietan. jolasten eta bizikletan ibiltzen.
Opor guztiak egon gara bizikletan. joan gara bizikletaz beste herri batzuetara. Ere jolastu dugu baloi erretzailera saskibaloira nire etxean eta futbol partida bat. Baina gehien gustuko zaidan gauza, mendira joatea izan da, joan naiz nire amamarekin bakarrik eta nire lagunekin eta amamarekin. Mendian usaintzen du asko behiara eta ostean behi bat ikusi gendun eta bere ondoan kaka asko lurrean eta lagun bat deitzen zela Aitor zapaldu zuen bat, nire lagunak eta ni barrezka egon ginen eta Aitor joan zen belarrera kentzera kaka.
Gero bajatu ginen menditik eta hartu gendun bizikleta eta herritik ibiltzen ari ginen, nik hartu nuen pipa pakete bat eta hasi ginen jaten. Gero ziren 9:00ak eta joan nintzen afaltzera. gauan irten ginen kalera eta hasi ginen hitzegiten eta gero jolastu gendun eskonditera eta ostean esan nuen "bihar jaiak dira". Jaiak ziren eta ipiñi zuten intxable batzuk eta ni eta lagun batzuk burrukatzera jolasten hasi ginen, ondoren, nire lehengusua etorri zen eguna pasatzera eta hasi ginen jolasten. Gauean berbenan bat egon zen eta banda deitzen zen orquesta Remix ondo jotzen zuten eta geratu nintzen lauretara eta nengoen super agotatuta eta joan nintzen etxera. Hurrengo egunean, Leirek, lagun bat, esan zuen egiteko pelikula bat eta deitu zion (CSI Rio) ondo geratu zen pelikula
ETA HORRELA PASATU DITUT OPORRAK!!!!!!




NIRE OPORRAK

2016 ko uztailaren 25etik 2016ko uztailaren 29ra arte Disneyland Parisera joan ginen. Bi parkeetara joan ginen. Disneyland-en atraksio pila bat zueden. Nik ia guztietan montatu nintzen. Kola handiak zeudenean guk fass pass izeneko txartelatxo bat geneukagun eta kolak saltatzen genituen. Oso ondo zebilen txartelatxoa. Guk goizeetan besteak baino ordu bat lehenago sartu ahal ginen fass pass txartela geneukagulako. janaria ez zegoen oso gozo baina restaurante batean buffet  zeukan eta buffeta oso gosoa zegoen baina ez zena buffet ia guztiak ez zegoen osos ona.Oso ondo pasatu genuen Disneyland parisen.
Disneyland eta gero beste bost egun abustuak 1 etik 5 era arte Chinchoneko hotelera joan ginen,  hara joan ginen igerileku  handia zegoelako. Piszina handia zeukala genekien beste urte batean egon ginelako eta niri asko gustatu zitzaidalako, hara bueltatu ginen 5 egun piszinan egoteko. Hango janaria super gozoa zegoen, han egindakoa zelako. Han lau lagun egin nituen baina 3 txikiak ziren eta bestea 8 urte zituen. Zortzi urtekoa Marina deitzen zen eta beste guztiak : Alberto, Paula eta Celia. Hango hotelekoak gure lagunak ziren eta nire amak valenciano bat nahi zuen eta han egin zioten. Valencianoa da bainilazko izozkia laranjazko zumoareekin. Nik ere probatu nuen eta oso gozo dago. Hurrengo urtean berriro bueltatuko gara Chinchonera.

BIHAR GALDAKAOKO FESTAK!!!

Bihar Galdakaoko festak hasten dira eta irrikitan nago barraketan montatzeko!!!
Beste urte batzuetan "Paellada" bat antolatzen zuten, baina aurten  ez dago. Gure koadrila urte guztietan parte hartzen zuen eta tomatearekin, tipularekin, azenarioarekin...egiten genituen  panpin moduzko figurak. Adibidez: Pasadan urtean tomate batekin, tipularekin eta olibarekin mozoilo bat egin genuen.
Aurten ni eta nire lagunak; Ione, Nahia, Amets, Garazi eta 20 gehiago gutxigorabehera, igoera egingo dugu.
Karroza eta pankarta prestatu dugu eta gure lehenengo aldia igoera egiten aurten izan dela kontatzen, nahiko ondo geratu da dana. Guk hau dana TOPALEKUEN egin dugu. 
Topalekuen ere joku batzuatara apuntatu gara eta gure koadrila jokuetan irabazten badu, dirua emango digute.
Aurten boxeoko lehieketa bat egongo da, 10-10 izango da 20.00retan!!!
Espero dut oso oso ondo pasatzea Galdakaoko festatan!!!
Resultado de imagen de fiestas de galdakao 2016

L´ESTARTITEN

Duela hilabete bat, gutxi gorabehera, Kanpinean nenbilela, goizeko 6:00 etan ohetik altxatu behar izan nintzen L´Estartit izeneko herri batera joateko. L´Estartit Girona alboan dagoen hondartzaz beteriko herri bat da. Bidaiak 6 ordu iraun zituen, hau da, 12:00 etan heldu ginen. Han nire lehengusina, izeko eta osabagaz topatu eta gero, Cal tet izeneko taberna baten bazkaldu genuen. Hurrengo egunean, hondartzara joan ginen, han egon ginen beste egun guztietan bezala, eta hango txiringitoan afaldu genuen gauean. Hurrengo egunean, Hondartzara joan ginenean, uretan zeuden puzkarri batzuetara joateko geratu ginen, baina ezin izan genuen, haize asko zegoelako. Baina penagaz ez geratzeko Gironako "Go Karts" era joan ginen (Go Karts leku bat da, non zuk "kotxe" bat gidatuz zirkuito bateri bueltak ematen dizkiozun) han oso-oso ondo pasatu nuen. Hurrengo egunean lortu genuen puzkarrietara joatea, oso ondo pasatu genuen, baina gauza txar bat pasatu zen: Nire aitak bizepseko tendoia apurtu zuen. Beste egun baten, hondartzan geundela, gure beste lehengusin batzuk etorri ziren guregana eta bananan igota buelta batera gonbidatu gintuzten, hau da, banana itxurako barra batera igo, eta lantxa motora batek eramaten dau. Oso arin doa, eta helburua jende guztia botatzea da. Asko gustatu zitzaidan, baina erorketa apur bat gogorra izan zen. Hurrengo egunean, nire osabaren lagun batek bere txalupan Irla Medetara eraman gintuen Snorkell egitera. Azkenengo astean gure hango lagun batzuen hotelera joan ginen, igerilekura, hain zuzen ere. Oso ondo pasatu nuen, gainera txirrista zeukan. Azkenengoz, karikatura bat egin genuen.




DOMIN BAT URRE BIHURTUTA

Pasadan asteko gau batean, telebistako albisteak ikusten genbilela, albiste batek, arrituta utzi zigun. Ia afari osoan albiste horreri buruz hitz egiten egon ginen. Orduan, sarrera bat egitea ideia ona iruditu zitzaidan. Nire iritziz, idatziko dudana ikasgarria eta pentsatzeko modukoa da. Ea zuei zer iruditzen zaizue:
Denok dakizuenez, pasadan asteetan olimpiar jokoak izan dira eta hainbat kirolarik sariak eta dominak jaso dituzte. Haien artean, Malachowsky. Piotr Malachowsky, diskoko jaurtiketako kirolari poloniera da. Kirolari honek munduko irabazlea da eta Rion bere ametsa lortu zuen, domin bat irabaztea, kasu honetan zilarrezkoa.
Baina, Malachowsky bihotz ona duenez, berak lortu zuen domina, enkate batean sartzea pentsatu zuen. Enkate horretan, lortuko zuen dirua, ume baten begiko minbiziari aurre egiteko izango zela oroituz.

Olek Szymansky, hiru urteko deitutako ume bat da. Olek-ek duela bi urtetatik, erretinako minbizi bat zuen eta sendatzeko aukera bakarrra, Nueva Yorken zen, David Abramson deitutako klinika batean. Arazoa zen, ebakuntza horrek, 126000 dolar kostatzen zuela. Kasu hau ikusita, Malachowskyk abuztuaren 26an amaitu zen enkatea egin zuen. Malachowskyk egindako dirua eta lehen hainbat taldek lortutako dirua batuz, dirua kantitate handi horretara heldu da!!
Malachowsky, enkatea amaitzean, facebooken hurrengoa ipini zuen: “Rion, urreagatik borrokatu nintzen. Gaur, mundu guztiari eskatzen diot balio gehiago duen gauza baterako borrokatzea. Ume baten osasunagatik. Denei gonbidatzen diet enkatera gehitzera. Laguntzen badidazue, Olekentzat domina askoz ere baliozkoa izango da urrea baino.”
Hitz hauekin Malachowskyk, Olek sendatzea lortu du. Nik zorionak ematen dizkiot pertson eta kirolari on bateri. Bere entrenamendu guztiak eta esfortzu guztiak utzita, Olek-eri laguntzea pentsatu duelako.

ZORIONAK MALACHOWSKY!!!



NIRE OPORRAK


Nire oporretan 4 lekutan egon naiz: Galdakaon, Soncillon, Extremaduran eta La Mangan.

Galdakaon egon gara bi aste aita lanera joan behar zelako baina ere egon naiz nire lehengusuekin.

Soncillon lagun asko daukat eta beraiekin jolastera ateratzen naiz egun guztietan. Ere aste bat futbola egon da eta apuntatu naiz, ere pistinetara joan naiz eta oso ondo pasatu ditut oporrak Soncillon.

Extremaduran beste lehengusina egon da eta biok oso ondo pasatu dugu. Baina ere joan gara amak lehengusin bat oso gaixorik dagoelako baina azkenean nik ez diot ikusi.

La Mangan oso ondo pasatu dut lagun gutxi baina urte honetan lagun gehiago egin ditut
eta hondartzetan ere oso ondo pasatu dut bi egunetan Mini Golfera joan naiz "Cars"etara joan naiz.



                                   ZELAKO OPORRAK

NIRE AITAREN LAGUNEKIN


ZELAKO EGUNA! 


Resultado de imagen de loberas de orduñaResultado de imagen de loberas de orduñaAtzo 2016/8/4 nire aiten lagunekin joan nintzen, Nerbioiko jauzira. Nire aitaren lagunek alaba bat zeukaten Marina izenekoa. Han otsoak hiltzeko leku bat ikusi genuen, otsoak hiltzeko lurrean zulo bat egiten zuten eta otsoa izutuz zulora botatzen zuten. Behin zuloan zegoela otsoa harrikadaz hiltzen zuten edo suzko armez. Otsoa hiltzen zutenean disekatu egiten zuten eta ondoren subastan saldu. Erosten zuenak beste herri batzuetara joaten zen eta bertan janaria, ura, dirua eta lo egiteko lekua ematen zioten pertsona horreri otsoa hilda egoteagatik. Otsoarekin ateratzen zutena bi edo hiru hilabete zeukaten, janaria, ura, dirua... lortzen. Hori ikusi ostean, Nerbioiko jauzira joan ginen, jatera. Bokatak, patatak, gailetak... jan genituen. Horren ondoren Berberanako interpretazio zentrora joan ginen, hor gizon batek, leku horretako fauna eta florari buruzko gauzak azaldu zigun. Bisitaren bukaeran nire iritzia idatzi nuen liburuzka batean. Oroigarri moduan postal bat hartu nuen bertan otso bat agertzen zen bere kumeekin. Gero miradorera igo ginen. Beratik baso osoa ikusten zen, zekulako ikuspegia zegoen. Ondoren Nerbioiko jaiotzera joan ginen hortik hurbil antzira batera joan ginen, antzira igelez eta zapaburuz beteta zegoen. Nik eta Marinak harrapatzen saiatu ginen baina bizkorregiak ziren eta ez genituen bat erez harrapatu. Ni azpertuta nengoen, ziur nengoelako etxean askoz hobeto egongo nintzela. Gero meriendatu egin genuen patatak, KAS-ak eta bokatak. Nik eta Marinak izozki bat nahi genuenez eta gure aitak zerbait edan, herrira jaitzi ginen. Jaitzi ginenean hurbilen zegoen tabernan sartu ginen nik eta Marnak izozki bat hartu genuen eta mobilarekin jolasten hasi ginen. Ordu erdi egon ginen han eta nik dagoeneko azpertuta nengoen. Azkenean etxera joan nintzen eta bertan konpensatzeko pizza afaldu nuen.

domingo, 4 de septiembre de 2016

OPOR LUZEAK NIREAK!

Urte guztietan Cambrilsetik 3 kilometrotara dagoen camping batera noa nire guraso eta nebarekin. Beti bi hilabete egoten gara campinean, baina noizbait Reus, edo beste hiri batzuk bisitatzen ditugu. Batzuetan ere Reuseko zinemara goaz. 
Normalean lehenengo 15 egunak oso aspergarriak izaten dira lagunak ez ditugulako, baina aurten uztailaren 6-an nire lagun bat etorri zen. Denbora guztian oso txarto jausten zaidan neska batekin zegoen, orduan ez nintzen berarekin joaten. 
Uztailaren 14-an Aquopolisera (urezko parke akuatikora) joan ginen. Ez zitzaigun eguzki handirik egin, baina bai edo bai krema bota behar izan genuen. Ura pixkat hotza zegoen, baina ez hainbeste. Baina hori bai, uretatik ateratzen nintzenean hotza nuen haizea egiten zuelako. Ogitartekoak gerizpea zegoen leku batean jan genituen eta postrez krepe bat laurontzat. Arratsaldean beste irrista batzuetara joan ginen, baina gehieneta aita eta biok leku batetik joaten ginen eta ama eta neba beste batetik. Arratsaldeko sei terdietan parkea zazpiretan itxiko zela esaten hasi ziren, eta zazpiretan Aquopolisetik irten eta kampinera bueltatu ginen.
17-an edo, asko aspertzen nintzenez lagunarekin  jolastera joatea erabaki nuen txarto jausten zaidan laguna egon arren. Gau hartan, beste urtetan bezala, berarekin geratu nintzen eta berari ezker beste lagun berri batzuk ezagutu nituen. Hurrengo egunean denak jolastera joan eta piszinara abiatu ginen. Jan genuen, eta jan ostean berriro geratu ginen, eta horrela egun guztietan.
23-an Abadiñoko lagun bat etorri zen, eta bi neba dituenez, nire nebarekin jolasten zuten. Duela hiru edo lau urte ezagutu ginen eta egia esan, oso ondo eramaten gara. Abuztuaren 1-ean pasadan urtean kanpinean egon ziren lagun guztiak etorri ziren, baina zoritzarrez, uztailan egindako lagunak joanda zeuden Abadiñokoa izan ezik. Abuztuaren 15-etik aurrera ez genituen lagunak, bakarrik bat eta orduan 25-ean Port Aventura-ra joango ginela erabaki genuen.
Orain esan dudan bezala, abuztuaren 25-ean Port Aventura-ra joan ginen. Aquopolisen bezala aita eta biok alde batetik joan ginen eta ama eta neba beste batetik; aita eta ni Dragonkann eta horrelako atrakzio fuerteetan montatu nahi genuelako eta alderantziz nire ama ez eta nire neba ezin zuelako.
Dragonkann, eta montaña rusa batzuetan montatu ginen, baina jateko txikien aldera abiatu ginen. Jan ondoren 2 espektakulo ikusi genituen, beste 2 atrakzio batzuetan igo eta ia arratsalde osoa espektakuloak ikusten eman genituen. Zortzi terdietan edo nire nebarekin atrakzio batzuentan montatu ginen. Gero afaldu genuen eta afaldu ostean sushiriak ikusi genituen. Hamabiak inguruan bueltatu ginen eta segiduan lotara joan nintzen.
Resultado de imagen de port aventura
Abuztuaren 30-ean Galdakaora bualtatu ginen, baina nire neba, izeko eta osabarekin, Palentzian geratu zen. Ni berriz, hurrengo egunean lagun batekin Bakiora joan nintzen. Atzo bueltatu ginen, baina lagunaren etxean lo egiten geratu nintzen. Bakion bakarrik bi egun egon nintzen baina uste dut nahiko dela.



POKEMON GO



Orain dela Gutxi Joku berri bat atera da :POKEMON GO .
 Zertaz doa ? 
Resultado de imagen de pokemon go
Jende  askok jolasten dute eta dibertigarria ematen du baina, kontu handiz ibili behar da , jende batzuk hil dira jolastearren zeren eta pantailara begiratu behar duzu ibiltzen zauden bitartean. Jende multzo hori ez zuen begiratu bere  inguruan eta zubitik jausi, kotxearekin talka egin ...



                                                    

DOLMENAK BISITATZEN


HEMEN DOLMEN GUZTIAK DAUDE
Atzo Arabar Errioxako dolmenak bisitatzera joan nintzen.


HAU LA CHABOLA DE LA HECHICERA DA
Dolmen edo trikuharriak gorpuak ehorzteko eraturiko monumentu megalitikoak  dira. Dolmenak edo horien aztarnak, beste monumentu megalitikoekin batera, Europa mendebalde osoan, Eskandinaviatik Iberiar Penintsulara, baita Euskal Herrian ere, eta Mediterraneo  aldean kokatzen dira. Europako dolmen zaharrenak Neolitiko  eta Kalkolitiko  aroetan eraiki eta erabili ziren gehienbat, K. a. 4.500 urtearen inguruan hasita eta K.a. 2500 urtera arte gutxi gorabehera, egin ziren fenomeno horiek. Gure bizitan hauek ikusi genituen: El Sotillo, San Martin, Alto de la Huesera, La Chabola de Hechicera, El Encinal, Los Llanos.

Batzuk harri bat gainean zuten, baina gehienak ez zuten harririk. Ni dolmen guztietan sartu nintzen  (Hechicerakoan ezin zen sartu baina ni sartu nintzen argazki batzuk egitera).
 


HAU EL POBLADO DE LA HOYA DA

Gero  Laguardira joan ginen El Poblado de la Hoya ikustera. Han aztarnategi arkeologiko bat dago eta bertan jendea bizi izan baitzen mila urte baino gehiago, Brontze Aroaren bukaeratik (K.a. 1200) Burdin Aroaren bukaera arte (K.a. 250).

Lehenengo museoan bisitatu genuen eta  bi bideo ikusi ere. Gero Hoyako herria ikustera joan ginen eta harrigarria iruditu zitzaidan.
OSO INTERESGARRIA IZAN ZEN DENA

NIRE URTEBETETZEA


Orain aste batzuk, abuztuaren 1ean nire urtebetetzea izan zen eta zer egin nuen azalduko dizuet. Goizean oso azkar esnatu nintzen eta nire amari esnatu nion opariak zabaltzeko. Gero salara joan nintzen eta opari bi zabaldu nituen eta barruan selfi  palu bat eta brixie bat oparitu zidaten. Gero okindegira, gosaltzeko zerbait erostera joateko esan zidaten eta arropa ipiniko nintzenean beste opari bat zegoen ezkutatuta, zabaldu nuen eta tablet berri bat zen. Pixtu egin nuen eta futboleko jolas betekin jolasten egon nintzen, gero okindegira joan eta donuts batzuk  erosi nituen eta gosaldu ere. Gosaldu eta gero igerilekura joan nintzen eta han palan jolasten ibili nintzen. Palan jolastu eta gero nire lagun batzuk opari batzuk egin zizkidaten eta gero etxera bueltatu nintzen. Etxean urtebetetzea ospatzeko eraman behar nituen gauzak hartu eta igerilekura bueltatu ginen. Igerilekuan denbora pasatu zen eta askaria jateko ordua zenean nire lagun guztiei deitu eta askaldu genuen. Askaldu eta gero beste bi opari oparitu zizkidaten gero, etxera itzuli nintzenean brixiea egiten egon nintzen baina niri asko gustatzen zaidan serie bat zegoenez egiteari utzi nion.                                                                                                                                               
OSO ONDO PASATU NUENJJJ

viernes, 2 de septiembre de 2016

AGUR LAGUNAK

Hola a todos soy Marc y os tengo que decir algo...  Me vuelvo a vivir a Valencia y . Me habéis hecho pasar el mejor año de mi vida y Miren muchas gracias por haberme enseñado tanto,  muchísimas gracias por tu paciencia y tu cariño. Jamás os voy a olvidar,  gracias amigos . Espero tener contacto con vosotros . Os voy a contar una cosa, me he reagrupado con mis  antiguos amigos y les he hablado de vosotros. Ahora tengo un gatito. Un beso para todos ;).

jueves, 25 de agosto de 2016

GIRONA BISITATZEN

girona CALAS bilaketarekin bat datozen irudiakOrain dela egun batzuk Gironan egon ginen eta gure plana bi aste egotea izan zen. Lehenengo kanpina aurkitu behar genuen eta Camping Playa Brava deitzen zen batera joatea pentsatu genuen. Kanpina oso ondo zegoen eta gainera, hondartza ta guzti zuen. Tokiak bisitatzera joaten ginen baina noizbehinka ere, kanpinean zeuden jarduerak ere egiten genituen.

 Egun batean kalak bisitatzera joan ginen eta oso politak ziren denak, baina, egia jakin nahi baduzue, ez zeuden postaletan bezala hutsik, baizik eta bete-beteta.

Aste bat ondoren, kanpina aldatzea erabaki genuen Girona beheragotik ikusteko eta Camping Salata deitzen zen  batera joan ginen. Egun horietako batean, Daliren museoa ikustera joan ginen baina ez zenez sarrerarik geratzen Daliren lorategia ikusi behar izan genuen. Kanpina Roses-en zegoen eta hondartza oso hurbil genuenez, noizean behin joaten ginen. Azkenean bi egun lehenago joan ginen Gironatik, horrek apur bat "fastidiatu" zidan, baina egia esan,

PILO BAT GUSTATU ZITZAIDAN GIRONA!!!

miércoles, 24 de agosto de 2016

OPORRETAN IKASTEN

Aurten oporretan, Malagara joan gara. Hainbat egun egon garenez, egun gehienetan leku desberdinetara joan gara, gauza eta herri desberdinak ikustera.  Egun baten adibidez, Granadara joan ginen eguna pasatzera. Granadan, Alhambra ikusi genuen eta asko ikasi genuen. Baina askoz gehiago ulertzeko, nire amak liburu bat umeentzako erosi zuen denda batean, eta niri behintzat asko lagundu dit. Ez bazarete inoiz joan  azalpenetxo bat emango dizuet.
Alhambra hiri jauregia, Granadan dago, Sabika mendiaren gainean. Granadan, hainbat izaki bizi izan dira: iberiartarrak, erromatarrak, juduak kristauak… baina garrantzitsuenak arabiarrak izan dira.
Alhambra, Alhamar I sultanaren eskutik eraiki zen. Sultana arabieren erregea da, dena agintzen duena. Sultan horrek dinastia bat sortzen du, kasu honetan Nazarien dinastia, 260 urte Alhambran bizi izan zena. Nazarien dinastiak, asko mentu zuen Andaluzian, gaur egungo Malaga, Granada , Almeria eta Cadizeko zati bat gobernatuz.   Alhambar I- ak, 1238.urtean Sabika mendiaren gainean Alhambra eraiki zuen. Alhambra leku altu batean eraiki zuen, dena kontrolatzeko eta inor ez sartzeko. Antzinan, Alhambra zuria zen urrunetik denek ikus zezaten, baina urteak zehar marroixka kolorera aldatu da, eraikitzeko material marroiak erabili zituztelako. Antzinako Granadan, Alhambrari esker, pertson garrantzitsuak eta famatuak  zeuden, olerkariak, merkatariak, jakintsuak…
Alhambra hiru esparruetan bereizten da: Los Palacios Nazaries, El Generalife, eta La Alcazaba.


Alhambrak, dorre asko ditu, baina bakoitzak gauza desberdinetarako erabiltzen zen, adibidez, jendea aurkezteko edo edozein gauzak jauregietara sartzeko. Antzinetan, sultanari hartzeko,  gonbidatuak perfumatuta egon behar ziren. Musulmanentzat, ura oso-oso garrantzitsua izaten zen, baina Sabika mendian ez zegoen urik. Ura egon behar zenez, inguruetako jakintsu hobereak, kanalez osatutako sistema bat sortu zuten Alhambra guztia urez egon zezan. Musulmanentzat ere, barruko itzura askoz ere garrantzitsuagoa zen kanpoko itzura baino. Horregatik, Alhambra kanpotik ikusita ez da hain berezia. Esan dudanez, Alhambra hiru esparruetan bereizten da, eta orain esparru hoietako ezaugarriak agertuko dira.
LA ALCAZABA: Lehenengo zatia eraikitzen hasi zena izan zen. Hainbat dorre ditu, altuela 30 metrokoa. Hau, Granadako biztanleentzat berezia izan zen, bere kanpaiak ekitalde berezi bat iragartzen zuelako. Horren ondorioz, Granadako ezkutuan dorre hau agertzen da. Eremu honetan ere gauza asko egoten eta gordetzen ziren, esate baterako: Siloak (lurrean egindako zulo bat  janaria gordetzeko), armak…
PALACIOS NAZARIES: Esparru honetan, izena esaten duen bezala, sultana eta bere familia bizi zen. Lorategi eta patio ederrak egoten ziren eta horma guztietan hainbat olerki eta arabiarrez idatziko idazkiak egoten ziren ere. Hoietako olerki batzuk, gaur egun oraindik ikusi edo irakurri ahal dira. Jendea Alhambra guztitik  gehien ezagutzen duen gauza, eremu honetan dagoen “ El Patio De Los Leones” da, bere eureka txikiarekin.
EL GENERALIFE: Hemen, sultanaren eta bere familiaren deskantzatzeko eremua zen. Bere inguruan solo eta lorategiak dira nabarmenak.

Ez dizuet ezer ezango egun batean joaten bazarete, eta joango ez bazarete ni gomendatzen dizuet.


ALHAMBRARA SAIATU JOATEN, ONDO PASATUKO DUZUE ETA. 

martes, 23 de agosto de 2016

TORRE EIFFELEN IA GALDUTA



Parisen  Torre Eiffelera joan ginen. Lehenengo, hirugarren pisura joan  ginen, telekopio batetik bergiratu nuen eta Louvre museoa, bi noria, Sagrado Corazón, arco del triunfo... ikusi nituen. Gero, bigarren pisura joan ginen, oso polita izan zen dena. Azkenean nire aitak nahi zuen jaitsi eskaileretatik eta ni berarekin jaitsi nintzen. Nire aita eta ni Dorre Eiffeletik urten ginen  eta nire ama eta nire arreba lehenego pisuan  egon ziren. Nire aita eta ni ordu bat bueltak ematen egon ginen baina azkenean, aurkitu ginen.

miércoles, 17 de agosto de 2016

KAZAFANTASMAS IKUSTEN

Cazafantasmas_Nuevo_Poster_Latino_JPosters.jpgAtzo "Cazafantasmas" pelikula berria ikusi nuen.  Zaharraren antzekoa zen baina protagonistak mutilak ziren eta oraingoan neskak.


Pelikula etxe batean hasten da eta sorgindua dagoela, eta orduan neska talde batek, zientzialariak direnak, haien mamuak ehizatzeko armekin sartu egiten dira.
Bat-batean trastelekuko atea zabaldu egiten da eta argi urdin bat ikusten da, eta mamu bat agertzen da. Neska batek berarekin hitz egitera joaten da eta mamuak botaka egiten dio aurpegian.
Mamuak alde egiten du lehio batetik. Egun bat geroago mutil bat, Kevin izenekoa, haien taldean sartzen da. Pixka bat inozoa da. Metroan neska beltzaran batek gizon bateri jarraitzen dio trenbidera sartzen delako eta beste mamu bat azaltzen da.

Kontzertu batean herensuge bat zebilen eta bat-batean zinema itzali egin zen. Hasieran pentsatzen nuen efektu espezialengatik zela baina 10 minutuz itxaroten esan ziguten ekaitz bat zegoela eta argia joan zela. Denbora asko egon ginen itxaroten baina azkenean argia itzuli egin zen.


OSO POLITA IRUDITU ZITZAIDAN ETA BERRIRO IKUSTEKO GOGOA DUT.

ARMEN MUSEOA

Parisen armen museo baten egon nintzen, oso handia zen. Sarreran armadurak egon ziren, batzuk oso handiak eta aldean beste batzuk ni baino txikiagoak. Ere espata gutxi batzuk ikusi genduzan. Gero, piratak dauzkaten pistola eta eskopetak egon ziran, bi pistola hiru kainorekin. Ahateak ehizatzeko eskopetak ere ikusi genduzan, oso luzeak. Azkenean, kanoi, mortero eta tanke bat ikusi gendun. Baina, sartzen bazinen ate batetik samuraien traje eta katanak ikusi genduzan eta urten ginen.

jueves, 11 de agosto de 2016

OLINPIAR JOKOAK

Olinpiar jokoak hasi egin  dira. Rion egingo dira aurten, espero dugu Espainiako selekzioak urrezko domina bat irabaztea, oraindik ez dute ezer irabazi bakarrik 8 proba egon dira eta ez da sorterik egon, pena bat da baina oraindik piraguismoa falta da. Piraguismoko ekipoa 5 euskaldun daude ea oietakoren batek urrezko domina irabazten badu, espero dut 2 gutxienez irabaztea.

ESKAIOLAREKIN

Atxo futbolera jolasten nengoen eta bapatean mutil batek, Ismael izenekoa, nahigabe bultzatu zidan eta lurrera jauzi nintzen. Negarrez hasi nintzen, nirekin zeuden guztiak altzatzen lagundu zidaten, eta Ismaelek parkatu esan zidan 20 aldiz baino gehiago. Gerohago izotzaren bila joan ziren mutilak eta neskak nirekin geratu ziren laguntzen hatzamarrak mugitzen. 10 minutu ondoren etxera joan nintzen eta nire gurazoak erregela bat ipini zidaten nire eskuaren azpian eta nire eskuaren gainean gero benda bat ipini zidaten, urgenciasera joateko.

Han ordu bat baino gehiago itzaron behar genuen eta gero radiografia bat egin zidaten eta han ikusten zen nire eskuaren hezurra apurtuta dagoela eta eskaiola bat ipini behar zidatela.

FRAKTURA BAT DAUKAT ESKUAN ETA GAUZAK  BESTE ESKUAREKIN EGIN BEHAR DITUT ADIBIDEZ : JAN, IDATZI, MARGOTU...

JOKU OLINPIKOAK

Resultado de imagen de Olimpiadas Joko Olinpikoak kirol askotako eta nazioarteko ekitaldi handia da,  lau urtean behin antolatzen dituztenak bai uda partean baita neguan ere. Udako eta Neguko Olinpiar Jokoen artean bi urteko tartea dago.
Olinpian (Grezia) burutu zituzten hamabi mendetan zehar, K. a. 776tik 393. urtea arte.1894an Pierre de Coubertin frantziarrak berpiztu zituen jokoak eta Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB) sortu zuen. Lehendabiziko udako Olinpiar Jokoak 1896 hasi ziren. Bertan 12 herrialdeetako kirolariek parte hartu zuten. 1920 Anberesen egindako seigarren jokoak arte, ez zen egon zin egin eta banderak zabaltzeko zeremoniarik. Batzuetan politika jokoekin nahasita ibili ziren; Berlineko Olinpiaketan (1936) nazien ideologia arrazistak ez zuen begi onez ikusi kirolari beltzen parte hartzea eta arrakasta; Munichekoetan (1972) Israeleko parte hartzaileak hil zituzten. Kanadan (1976) Afrikar eta arabiar hemeretzi herri erretiratu egin ziren Zeelanda Berriaren parte hartzeagatik protesta egiteko. Zeelanda Berriak Hego Afrikara ekipoa bidali izana, nahiz eta han aparheid politika erabili, izan zen arrazoia.