domingo, 31 de enero de 2016

LIBURUEKIN BERRIRO

Aste honetan, liburuekin hasi gara berriro. Liburuak irakurri behar ditugu, notarako delako. Aurreko hiruhilabetean, gutxienez, bi liburu irakurri behar genuen, baina oraingo honetan hiru. Hiruhilabetearen hasieran, liburuak ekarri genituen eta zeuden liburuekin jarri genuen. Ni Gizago baten egunkaria ekarri nuen. Kartulina handi bat daukagu: alde batean gure izenak jarrita daude eta goialdean, liburuenak. Irakurtzen ari garen tokian txintxeta bat jartzen dugu. Liburu bat irakurtzen dugunean, gelan laburpena azaltzen dugu. Azaldu ondoren, kartulinara goaz eta jarritako txintxeta kendu eta margozten dugu. Margozten dugunean, beste koloreko txintxeta hartu eta irakurriko dugun tokian kokatzen dugu.
Duela gutxi hasi garenez, liburu bat soilik irakurri dut, Munduko lasterketarik eroena deiturik. Hau da, bigarren txintxetan nago (berde kolorekoan). Esan dudanez, liburu bat irakurri dut, eta ez zait batere gustatu: Nahiko aspergarria zen, gainera, banekien Geronimo Stiltonek irabaziko zuela. Irakurtzen nagoena, hobeto dago eta errekomendatzen zaituztet.
Sarrera hau egin dut, liburuekin hasi garela azaltzeko eta gehiago irakurri behar dugulako ere:
Ikerlariek askoz gutxiago irakurtzen dugula esaten dute, denbora gehiago galtzeko gauzetan ematen dugulako, mobila, bideo jolasak...Irakurtzea, hainbat gauzatan irabazten digu, askoz gehiago ulertzen ditugu gauzak, hitz gehiago erabiltzen ditugu... Gazteak, bakarrik 300 eta 1500 hitzen artean erabiltzen dute, hau da, nahiko gutxi. Jakinda hau, saiatu irakurtzen gehiago, ondo etorriko zaizue eta.
   
ANIMATZEN ZAITUZTET GEHIAGO IRAKURTZEA!!!

ESKOLA WALDORFEAN

Atzo Estibalizera (Gasteiz) joan ginen eskola Waldorf  bat ikustera. Nire amak nonbaiten irakurri zuen ate irekiko jardunaldia egongo zela. Nire amak hori esaterakoan denok pentsatu genuen pintxoak etb. egongo zirela, baina heldu ginenean ez zegoen ezer ere ez. Bakarrik hitzaldi bat zegoenez nire aita, neba eta ni kalera atera ginen, eta nire ama hitzaldian geratu zen. Nire ama hitzalditik atera bezain laster  kotxea hartu eta Gasteizeko zentrora habiatu ginen. Gaitz erdi beste gauza batzuk ikustera joan ginela, bestela ez zuen  mereziko Gasteizera joatea. "Entrepuentes" deituriko jatetxe batean jan genuen. Arratsaldeko seiretan playmobil erakusketa batera joan ginen. Han playmobil pila bat zeuden. Izugarria zen benetan eta nahi duten guztioi joatea gomendatzen diet. Niri gehien gustatu zitzaizkidanak Itsas lamiak ziren. Erakusketan Ekainen anaiak ikusi nituen. Gero arratsaldeko zortziretan etxera bueltatu ginen eta pizza afaldu genuen.





                             OSO DIBERTIGARRIA IZAN ZEN!                                                                                                                                                               

NIRE ASTEBURUA

Ostiralean Asierren urtebetetzean egon nintzen. Hasieran bakarrik hiru neska geunden: Ariadne, Asierren lehengusina eta nik;  baina gero beste bi etorri ziren, Mariel eta Irati Z. Guk ,neskak,batera eseri ginen punta batean eta beste puntan mutilak. Hasieran oso formal geunden, baina gero pizza zatiak botatzen hasi ziren. Nik eskinan nengoelako pizza guztiak nire aulkira joaten ziren eta nik Erikeri ematen nizkion, globoak ere botatzen hasi ziren eta nik Erik edo Unai Menikari ematen nizkion.Gero Santi Brouard plazara joan ginen.
Larunbatean lagun baten  urtebetetzera joan nintzen. Lau urte egin zituen eta Lucia deitzen da. Bere urtebetetzea Santutxun ospatu zuen Tximeleta txokoan. Txokoan hainbat gauza zeuden, adibidez, wii bat, bola handi batzuk, diana bat... Lehenengo Luciak esan zidan txikiparkeko boletara joan nahi zuela eta boletan jolasten egon ginen. Gero meriendatzera joan ginen, eta  azkaria hartu ondoren aurpegiak margoztera. Nire lehengusinak aurpegiak margozten zituen, oso ondo gainera.
Igandean Bilboko Plaza Berrira joan nintzen Gorjusen kromoak aldatzera. Nik albuma bukatu nuen eta gero neska bateri ez zituen kromoak eman nizkion dohainik. Gero jatera joan ginen. Raba batzuk jan genuen eta gero etxera joan ginen.
                                       Oso ondo pasatu dut asteburu honetan

GAIXORIK ETXEAN BIRUSAREKIN


 Gaur etxean geratuko naiz gaixorik nagoelako.
 Jende azko gaixorik dago birus bat dagoelako, eta nik hartu dut birus hori!!Muku askorekin eta katarroarekin nago. Ostegunean bakarrik etorri ginen 20 pertsona klasera. Besteak birusarekin zeudelako. Orain jendea errekuperatzen hasi da baina nik atzo  hartu nuen.
 Ez dakit bihar klasera joango  naizen baina espero dut baietz.

ALEXEN URTEBETETZEA

Atzo Alex zelebratu zuen bere urtebetetzea, inbitatu zuen lagun asko eta  batzuk ziren bere ekipokoak eta gu kuadrilakoak eta jolastu genuen denok batera. Lehenengo jan genuen pizza  eta gero joan ginen guztiak kalera jolastera futbolera.
Ere jolastu genuen bote- botera , geroago egon ginen  parkean  jolasten  eta nik doblatu nintzen hanka eta min asko euki nuen baina gero pasatu zitzaidan. Gero  jolastu genuen eskupilotara, oso ondo pasatu nuen!

sábado, 30 de enero de 2016

BIRUSA ESKOLAN

Gure eskolan (Gandasegi), egun hauetan jende asko dabil faltatzen, andereiñok dioenez, birus bat dela eta. Zortea eukin dugu batzuk birusa guri kalterik ez egitean. Beste bide  batez, kalte egin dienei nik uste dut asko edo nahiko egingo ziela. Ez dakit ze kalte mota den, baina atsegina ez da izango. Uste dut birus hau jaso dutenek tripako mina, botaka egiteko gogoa etab. eukingo dutela (baliteke ezetz, bakarrik nik uste dudana da). Nioenez, oso jende gutxi etorri da egun hauetan, adibidez Jorge-ren gelan, esan ziguten klase hasieran bakarrik joan zirela 24-tik 12, amaieran antza denez, gehiago joan ziren. Gure gelan ez dira falta izan hainbat pertsona, hobeto gabiz, Ostiralean, atzo, (2016/1/29) bakarrik bi faltatu ziren ( baliteke gehiago falta izana, baina nik gogoratzen ditudanak dira). Klasea amaitu baino lehen  beste bat joan zen.

IKUSIKO DUGU HURRENGO ASTEAN GAUZAK HOBETZEN DIREN!!

GASTEIZEN


Gaur,  urtarrilaren 30,  Gasteizera joango naiz lehengusuaren urtebetetzea ospatzera. Nire lehengusuak 8 urte betetzen ditu eta sukaldatzea asko gustatzen zaio. Bizkotxo bi prestatu ditu. Lehenengoa txokolatezko pepitekin eta bigarrena sagar zatitxoekin. Uste dut oso goxoak egin dituela. Aurrekoan gailetak egin zituen eta oso goxo egon ziren. Patatak txorizoarekin bazkalduko dugu. Lehenegusuekin pixka bat jolastu eta 18:00ak aldera play mobilen erakusketa bat zabalduko dute eta gu hara joango gara nire lehengusuari izugarri gustatzen zaizkiolako horrelako gauzak. Berak esaten du erakusketan milaka play mobil daudela eta guztiak desberdinak. Adibidez; piratak, animaliak, globo aerostatikoak ... Guk berari horrelako bat oparituko diogu, kotxe bat bere gidariarekin. Espero dut errepikatuta ez egotea!
Niri Gasteizera joatea asko gustatzen zait zeren eta lehengusu-lehengusinak gutxitan ikusten ditut. Bide batez, aprobetxa dezaket Arabari buruzko lan bat egiten ari naizenez, informazio gehiago lortzeko haiei galderak eginez. 


IBAIAK IKASTEN

Orain aste bi mendi guztiak ikasi genituen eta orain aste bat azterketa egin genuen. Aste honetan ibaiekin hasi gara ikasten eta horretarako andereñok Euskal Herriko ibaien mapa bat eman digu. Batzuei mendien maparekin batera eman zioten ibaien fitxa, baina beste batzuei astelehenean. Mapa mendienaren antzekoa da baina ez da guztiz berdina, izenak ipintzeko lekuak oso desberdinak dira, mugakideak jarrita daude, probintziak non bukatzen diren ipintzen  du eta ikasi genituen mendiak jarrita daude. Astelehenean Bizkaiko ibaiak ikasi behar genituen, guztiz zortzi ibai eta hiru ibaiadar dira.  Niri gehien kostatzen zaidana Kadagua da baina gogoratzeko “ kada agua“ erabiltzen dut. Atzo andereñoak Gipuzkoako ibaiak idaztea eta ikastea esan zigun, zazpi ibai eta hiru ibaiadar dira eta niri gehien kostatzena zaidana Leitzaran da baina gogoratzeko “ Lei eta patxaran “ hitzak erabiltzen ditut. Oraindik Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria geratzen zaizkigu. Nafarroan eta I.E.H gauza pizka bat arraroak daude eta ez dakit zer diren orduan andereñoari galdetuko dizkiot gauza horiek.

ETXEAN GAIXORIK

Ostiral honetan, hezkuntza fisiko klasean, txarto sentitzen hasi nintzen. Etxera heltzean, amak hartu zidan hozberoa, eta  oso sukarra altua neukan.
Larubatean, egun osoa ohean egon nintzen. Ez nuen jateko gogorik, baina amak aihora batzuk egin zizkidan eta hori bakarrik jaten nuen.
Igandean ere, gaixorik eta eztarrietako minarekin jarraitzen nuen .
Hurrengo egunean goizean, medikura joan nintzen eta gripe birusa neukala esan zidan.
Oraindik, ezin izango naiz klasera joan, hobetu arte.

martes, 26 de enero de 2016

BINKE HILABETEKARI BERRIA



Resultado de imagen de binke hilabetekariaResultado de imagen de binke hilabetekariaOrain dela gutxi , Binke hilabetekari berria atera zuten. Niretzat, Binke hilabetekariak daukan garrantsitsuena, dena euskeraz dela da. Binke hilabetekaria, hilean baten ateratzen da, nik, lehenengoa atala daukat eta apur bat begiratzen aritu naiz,  nire ustez oso interesgarria da.
Gauza desberdin asko ditu eta den-denak euskaraz gainera, gustuko dut, batez ere, euskaraz delako. 
Pena da hilabetero baten bakarrik ateratzea baina gutxienez zehozer zehozer da. Espero dut euskara hilabetekari honetan bakarrik ez zabaltzea, kaleetatik ere.

lunes, 25 de enero de 2016

TXANOAK EGITEN

Gaur inauteri egunetarako txano batzuk egin ditugu ziur oso politak izango direla.
Lehenengo kartulina hartu eta kukurutzu forman jarri.
Ondoren paper berezi bat, seda papera, hartu eta 10 cm-ko zatiak moztu.
Gero tira txikiak egin, pertsona bakoitzak kolore bat.
Azkenik kola eman eta papera txanoan itsatsi.
Eta listo, zure txanoa daukazu!Oso hondo pasatu dugu egiten
eta ziur oso politak geratuko direla.

PIZZA GOZOA EGITEN

Larunbatean pizza bat egiten egon ginen. Pizza egiteko masa asko geneukan eta orduan 2 pizza egin genituen. Nire neba eta niretzako pizzaren osagaiak hauek ziren:
     MASAREN  OSAGAIAK:
1. BI KATILU IRIN
2. AZUKRE KOILARAKADA ERDIA
3. HIRU LAURDEN UR
4. GATZ GOILARAKADA BAT
5. BI GOILARAKADA LEGAMIA


    PIZZAREN OSAGAIAK:
1. TOMATE SALTSA 
2. GAZTA BIRRINDUA
3. YORK URDAIA

             NOLA EGIN:
 1. MASAREN OSAGAI GUZTIAK NAHAZTU
ETA MASA ONDO LANDU
 2. MASA 25 MINUTU UTZI EPELTZEN (BEROGAILUAREN ONDOAN)
3. MASA BEROTZEN DENEAN BOROBIL      BAT   EGIN ETA ESKUEKIN ZAPALDU
4.  PIZZAREN OSAGAIAK MASAREN GAINEAN IPINI ETA LABEAN SARTU
5. 15 MINUTU LABEAN UTZI, LABETIK ATERA ETA...



               ON EGIN !                                                                            

NIRE TXORI BERRIA


Gaur 2016ko urtarrilaren 20an txori bat erosi dut. Niretzat txoria oso polita da.

Nire aitaren lagun batek txoriak saltzen ditu, eta nire aitak txori bat erosi dio.
Txoria erosi dugu aititeri txoriak asko gustatzen zaizkiolako, eta aititek zeukan txoria hil zitzaiolako.

Txoriari Green deitu diogu berdea delako.Aititek Greeneri abesteko nahi dio, aititek txoria ez badu abesten ez du nahi txori hori eduki .Kanarioak kolore askotan aurkitu

ahal ditugu: laranjak, oriak, zuriak, gorriak, burua beltza eta gorputza gorria...

Greenek ez du abesten oso ondo, txori txikia delako.

Aitite oso - oso pozik zegoen txoria eraman genionean.

NIRE LOGELAKO ARGIA



Orain aste bat nire logelako argia ipini eta beti bezala zegoen baina bapatean argi arraro bat sumatu nuen eta nire logelako argiari begiratu nion, hori zen. Ez nion garrantzirik eman baina horrela jarraitzen zuenez nire aitari deitu nion eta oso arraroa zela esan zidan. Hurrengo egunean berdin jarraitzen zuenez nire amari eta nire aitari deitu nien, beraiek bonbila agortuko zela esan zidaten eta agortzen zenean deitzeko beraiei.  Hurrengo egunean nire gelan jolasten nengoenean bapatean dena pizka bat ilundu zen, bonbila agortu zela pentsatu nuen eta gorantza begiratu nuen eta egia zen. Nire gurasoei  deitu nien eta beste bonbila bat erosteko eskatu nien baina beraiek ezetz erantzun zidaten bestea agortzen zenean erosiko zidatela. Eta ni orain logelan oso argi gutxi dut eta oso txarto ikusten da.

domingo, 24 de enero de 2016

DOMEKAK

Resultado de imagen de imagenes de alvin y las ardillas 4
Beti domeketan nire famlia eta ni ikustren dugu pelikula bat baina  ezin izan dugu, nire gurasoek joan ziren  emergentzia batengaitik. Ondoren, ni ipini nintzen ikasten eta txikia jolasten eta handia egiten etxerako lanak. Txikia aspertzen zenez hasi zen molestatzen, honela esaten :

- Paula, zer egiten dugu, ahal dugu jolastu zure mobilarekin edo tabletarekin?

- Ez, ezin duzu, ama zigortu dizu- esan nion, baina bera segitzen zuen, orduan joan nintzen nire ahaizpa handiarengana. Berak esan zidan jolasteko berarekin, baina ni negoenez ikasten esan nion ezetz, orduan joan zen berriro jolastera eta berriro bueltatu zen, ni bera etorri bezain laster esan nion nire haizpa  handiari ea zer egin ahal nuen eta txikienak  esan zuen:
-Amaitu ba duzue, ikuten dugu pelikula bat!
Eta orduan izan zen beste domeka   bat bezala, ipintzen gara sofan eta  nire ahaizpa handia aurkitzen du pelikula bat, justu hirurak nahi genuena ikusi  "Alvin eta urtxintxak". Hau oso ondo dago, joaten dira urtintxa batzuk bizitzen dirrenak gizon batekin eta bera hasten da bere bizitzaren beste etapa batekin.  Dauka nobia eta bere nobia ....... deko, zer pasatuko da?

ENPATIA ASKOZ GUTXIAGO!!!

Askoz gutxiago ari da enpatia eskoletatik zehar urte hauetan, hainbat umeri bakarrik usten diete, jotzen diete... Egoera hori Bullying deitzen da eta askotan gertatzen da.
Ikerlariek, hamar eta hamaika urteetan bereziki gertatzen dela esaten dute. Talde handi bat gizajo bateri, insultatzen, jotzen dute, hau da, jasanezina egiten diote bizitza. Halako batzuk ez dute enpatia eta lotsabako batzuk baidira. Gehienetan defentza askorik ez dutelako gertatzen zaie edo zeozer desberdina dutelako besteengatik. Bullying-a jasotzen dutenak, lurrera begira, isilik eta txano batekin ibiltzen dira, hau da, oso triste. Honelako kasuetan, gehienak bizitza kentzen dira ezin dutelako gehiago.
 
Gaurko egunkarian, biktima batek bere istorioa azaldu du:
Leku guztietan jotzen zidaten, patioan txoko batean bakarrik egoten nintzen eta nire bokata lurrera botatzen zidaten, komuneko papera, bola eginda aurpegira botatzen zidaten.

Eskoletan enpatia geure buruetara sartzen saiatzen ari dira (gurean ere), baina daude lelo batzuk batetik sartu eta bestetik irtetzen uzten dutena.

MESEDEZ, EZ EGIN BULLYING!!!

THE WALK

Atzo, (2016/1/23) Etxean Utorrent-etik ( Utorrent pelikulak jaisteko eta gero ikusteko den aplikazio bat da) jaitsitako "The Walk" edo "El Desafío" pelikula ikusi egin nuen gurasoekin. Pelikula oso entretenigarria izan zen, baina nire gurasoei apur bat bertigoa eman zien. Pelikula hau gauean ikusi nuen kalean egon eta gero. 21:30 etan gutxi gora behera hasi zen pelikula. Pelikula honen eszenak Parisen, Notre Damen eta New York-en dira. Philipen ( Philipe pelikulako protagonistaren izena da ) aktoreak Joseph Gordon - Levitt du izena eta oso aktore ona iruditzen zait ( ikusten dudan bere lehenengo pelikula da baina berdin - berdin aktore bezala gustatzen zait).
Pelikula Philipe izeneko mutil frantses bateri buruz doa ( ez dut guztia kontatuko bestela gero zuek pelikula ikustean, ikusten baduzue noski, ez dauka emoziorik). Philipe kaleko artista bat zen malabarak egiten. Egun batean, ahoan mina eukinda, haginlariarengana joan zen eta itxaroteko salan, aldizkari bat hartu, eta orrialde baten dorre bikiak agertzen ziren. Hori gertatu bezain laster konturatu zen bi dorreen artean soka flojo bat ipini eta sokatik pasatzea zela bere ametsa. Eta orduan...

AUTO BERRIA


Nire aita auto berri bat erosi du eta aparkalekuan daukagu. Ford marka da Ford C-Max Titanium dauka izena. Auto honetaz gehien gustatzen zaidana da bakarrik aparkatzen duela. Esaten badiozu pendraifeko 148garren abestia eta ipintzen du berak bakarrik. Eta ez zaidana gustatzen da ze nik esaten badut zerbait ez du kasurik egiten bakarrik nire aitaren abotsari. Ere dauka pantaila bat taktila baina bakarrik doa nire aitaren hatzamarrarekin, nirearekin ez. Nik uste dut denborarekin inbentatuko direla auto hegalariakak  baina bueno, auto hau oso polita da. Nik kolorea esan dut eta kasu egin didate, autoa grisa koloretakoa da. Espero dugu nire gurasoak eta nik asko urte izatea auto berri hau.

ORKESTA SINFONIKOA

Pasadan ostegunean Bilboko Orkesta Sinfonikoa ikustera  joan ginen.


Lekua  Euskalduna Jauregia zen. Oso polita IZAN  zen eta gainera sarrerak dohanik ziren zeren eta nire aitaren  bezero batek horko orkestan jo Zuen.


Nik 21 pertsona zenbatu nituen baina Orkesta OSOAk 81 pertsona dauka eta italiano bat protagonista  zen: Giliano CARMINGOLA oso ona da .Bídeo ikusi nahi baduzue hor Behean uzten dizuet.


sábado, 23 de enero de 2016

ESKIATZEKO PREST


Ostiralean, eskolatik atera jarraian Badaguasera joan ginen eskiatzeko asmotan. Lorea, (betidaniko laguna) ere etorri zen eta gurekin joan zen eskiatzera.
10:00 puntuetan sartu ginen ohera hurrengo egunean 07:30 esnatu behar ginelako. Biharamun goizean,hura bai nekea: Ez genuen ohetik altxatu nahi, (logura genuen) eta izarak itsatsita geratzen zitzaizkigun. Jantzi, gosaldu, aginak garbitu eta eskiatzera joan ginen. Biescas eta Eskarrilla artean itzelezko karabana sortu zen, eta hori ez da txarrera, guardia zibilak zeuden. Jende askok buelta eman behar izan zuen, (ez dakit zergaitik) baina sortez guri pasatzen laga ziguten. Super ondo pasatu genuen eskiatzen , baina nire ahizpak ni baino gehiago eskiatu zuen, baina ni, bitartean, Lorearekin geratu nintzen trineoagaz jolasten eta barre batzuk bota genituen. 
Badaguasera bueltatu ginenean, deskantzatzen geratu nintzen, bueno, lanak egiten baita, orain irakurtzen zaudeten sarrera idatzi nuen folio batean. Orokorrean super ondo pasatu nuen, ahh, eta Badaguasen elurra  egin zuen eta pila bat gainera.
Bi egunetan eskiatu genuen, Larunbatean eta Igandean eta pozik nago hortaz. 


INOIZ EZ BADUZUE ESKIATU ESKIATZEA GOMENDATZEN DIZUET, ESPERO DUT ASTEBURU GEHIAGOTAN ESKIATZEA!!!

IKERREN URTEBETETZEAN

Asteazkenean, gutxi gora behera, Iker De Miguelek bere urtebetetzera gonbidatu ninduen. Urtarrilaren 22an,  ostirala,  Centro Extremeñon izango zen. Urtebetetzea 17:30 izango zen.

 Ni bertan izan naiz,  pasadan urtean bere urtebetetzean eta aurten Peioren urtebetetzean. Eskola bukatzeean 17:20-17:25 gelditu nintzen lagun batekin urtebetetzera elkarrekin joateko.
.

Elkarekin joan ginen eta lehenetarikoak heldu ginen. Oraindik itzita zegoen eta urtebetetzea ospatzen zuena ez zen oraindik heldu. Atea zabaldu egin zuten eta  denbora batez jolasten egon ginen. Bost minutu pasa eta gero Iker etorri zen.

Futbolinean partida batzuk jokatu genituen eta ondoren kalera irten ginen jolastera. Gero askaltzera sartu ginen eta niri gustatzen zaidan janaria zegoen adibidez sanwichak, tortilla, edariak...

Askaltzen bukatu eta gero argiak itzali eta arrapaketara jolasten hasi ginen.
Oso ondo pasatu nuen urtebetetzean.

ITOKINAK BERRIRO


 Itokinak ditugu berriz ere gelan. Beti toki berdinean daude ordenagailuen ondoan eta Mirenen mahaiaren ondoan. Nik uste dut handik jesartzen direnak berriz ere pixka bat atzerago ipini beharko dituztela mahaiak. Entzun dudanez pasaden urtean ere itokinak zeuden, eta udaletxekoak etorri zirela konpontzera. Esan zuten itokinak konpondu zituztela eta ez zela berriz ere gertatuko, hori haiek esaten dute baina bosgarren mailako lehenengo hiruhilabetean berriro hasi dira eta hori ez zuela euri asko egiten, azkenean ia gela osoa kuboz beteta izan genuen eta orain berriro.
Kepa, zuzendaria, jolastordu batzutan gure gelara etortzen da grabazioak egiteko gero udaletxeari erakusteko baina udaletxeak ez digu kasurik egiten. Espero dut euri asko ez egitea bestela zer izango zen! Itokinak momentu txar batean harrapatu gaitu, neguan euri asko egiten duelako. 
Orain dela asko, blogean itokinak genituela idatzi genuen.
         UDALAK EZ DU EZER EGITEN!!!

miércoles, 20 de enero de 2016

AGATE DEUNAREN EGUNA

Otsailaren 5ean, Agate Deunaren Eguna da eta bezperan santa-eskean kalean ibiltzeko ohitura dago Euskal Herrian. Etxeko txikienak, makina bat koru, elkarte edo lagun talde kalez kale ibiliko dira koplak abestuz. Baina euskaldunak han eta hemen bizi gara, eta hori dela etaDiasporan ere antolatu dituzte Santa Ageda Eguneko ekitaldiak. Esaterako, Estatu Batuetan,Boiseko Ikastolako umeak izango dira protagonistak.

Nor da, bada, Santa Ageda edo Agate Deuna?

Historiak dio Agate Deuna Sizilian jaio zela 230ean. Diotenez, neska polita omen zen, hori dela eta, Siziliako Quinciano gobernadoreak Agedaren amodioa lortu nahi zuen. Neskatoak, ordea, kristautasunean fede itsua zien eta ez zuen honen proposamena onartu. Erantzuna ez zen Quincianoren gustokoa izan eta kartzelan sartu, eta bertan torturatu egin zuen. Bularrak moztu zizkion eta hil egin zen 21 urte zituela. Hori guztia 251ko otsailaren 5ean gertatu zen. Agate Deuna mendebaldeko lehenengotariko birgina-martiria da.

Kondairak kondaira, euskal kulturaren parte da, eta urtero urtero, otsailak 4an, Santa Ageda Bezpera ospatzen da Euskal Herrian. Ohiturari jarraituz, herri askotan baserritar jantzita eta makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz eta erritmoak markatuz. Euskal Herriko txoko gehienetan ospatzen da egun hau.


lunes, 18 de enero de 2016

BURUKETAK

Gaur buruketak egiten hasi gara .
Orain, hasieran, oso errazak dira baina gero askoz  zailagoak izango dira.
Gaur adibidez, borradorean egin eta gero fitxara pasatu egin dugu eta andereñok esan digu astelehenero egingo ditugula buruketak .            
Buruketak egiteko arkatzak erdira egiten dugu : taldeko lehenak irakurtzen du, bigarrenak laburpena egin, hirugarrena datoak eman eta azkenengoak egin .
Nik Gabonak pasatu eta lehenik andereñoari esan nion ea noiz hasiko ginela eta esan zidan gutxi gorabera urtarrilarren erdian eta hori egin du.

Imagen

ELURRETAN

Gaur nire gurasoak, nire neba, eta nire laguna Joneren  familiarekin Lunadara joan gara elurra zegoelako. Goizean Joneri deitu diogu telefonoz ea prest al zegoen elurretara joateko eta baietz esan du. Orduan 15 minutu geroago Joneren bila joan gara. Laster Joneren gurasoak eta bere ahizpa heldu dira eta heldu diren bezain laster elurretara abiatu gara. Lehenengo trineoarekin botatzen egon gara baina ni kotxean eseri eta galtzerdiak aldatu ditut oinetan izotza neukalako. Galtzerdiak aldatu ditudanean besteekin dibertitzera joan naiz. Bat-batean nire aitak Joneri eta niri ea elurrez betetako mendira igo eta hortik trineoz bota nahi al bagenuen galdetu digu, eta guk baietz esan diogu. Menditik igotzen hasi gara, eta oso zaila egin zaigu mendiaren tontorrera heltzea, zeren eta denbora guztian elurrean hondoratzen ginen eta gainera trineoekin... Azkenean mendi tontorrera heltzea baliogarria izan da oso dibertigarria izan delako. Ordu bietan galtzerdiak aldatu eta hurbilen zegoen herrira joan gara bazkaltzera. Bazkaldu ostean taberna batera joan gara, helduak kafe bat nahi zutelako. Tabernatik atera garenean joneren gurasoak esan digute ea nahi bagenuen alberge bat ikustera joan eta baietz esan diegu. Albergera iritzi garenean konturatu gara itzita zegoela eta ezkutaketa jolasera jolasten hasi gara denok, eta hortik etxera bueltatu gara. Oso dibertigarria izan da!

AMAMAREN ETXEAN LO EGITEN

 Atzo nire amamaren etxean lo egin nuen.
Goizean, Zugutzuko "Skate-park"-era joan nintzen nire izekorekin. Ez dakit oso ondo ibiltzen "skatean",  orduan, pixka bat ikasten egon ginen.
Hor, ondo ibiltzen den jende asko dago eta batek "skatea" konpondu zidan eta beste batek "skate"-an ibiltzen erakutsi zidan.
Azkenean, amamaren etxean jan nuen,eta bizkotxo bat eta gaileta batzuk egin genituen, izekok eta biok.
Asteburu itzela izan da.

domingo, 17 de enero de 2016

NIRE ASTEBURUA

Asteburu honetan elurra egin du Quincocesen, baina oso gutxi, mendietan elur gehiago baina zeozer egon zen. Larunbat goizean ez zegoen ezer, bakarrik mendietan. Arratsaldean aspertuta geunden eta erabaki genuen meriendarako gaztainak egitea. Oso gozoak zeuden. Igandean  lagun baten hiletara  joan ginen. Hileta eta gero etxera joan ginen bazkaltzera. Arratsaldean bazkaldu eta gero Galdakaora etorri ginen eta ingeleseko post-card eta sarrera egiten egon nintzen.

ALHONDIGAN

Resultado de imagen de alhondiga libreriaAtzo Alhondigara joan nintzen liburuak hartzera. Lehenengo ordenagailuan egon nintzen pixka bat baina gero liburu bat hartu eta irakurri egin nuen. Hartu nuen liburua Lucki Luke deitzen da (oraintxe bertan pixka bat irakurri dut). Gero nire arrebarekin elkartu nintzen eta berak Lurren bat aukeratu arte itxaron nuen. Gero taberna batera joan ginenen eta han futbol partidu bat ikusi  nuen.


AHUNTZ EGUNA

Pasadan astean, Boroa-ra joan ginen nire amaren lehengusuaren baratzera. Boroa Zornotzako auzo bat da. Baina ez zen baratz normal bat, hainbat animali zituelako: Oiloak, txakurrak, untxiak, eta AHUNTZAK:
Hainbat ahuntz zeuden saltoka, baina denak zenbatuta. Ahuntz-amak tramankulu batean lotuta zeuden, eta txikiak hortik zehar zeuden. Ere txoko bat zegoen haurduentzat. Aitorrek (amaren lehengusua) esan zigun, orain arazo asko zituela. Adibidez, bateri ama hil zitzaion, horregatik, biberoia eman behar zion. Beste batek, titia apurtu zuen "klabo" batekin. Aitorrek esnea atera zion inork ez zuelako nahi, eta egia da usain mordoa atera zuela. Barregarriena izan zen, ama batek semea galdu zuenez, txikiekin joan zela ezkutatuta. Aitor, arin konturatu zen, bat faltatzen zela, eta hari harrapatzea saiatu zen. Biek korrika asko egin zuten eta nik San Ferminetan gogoratu nintzen. Denak ondo egon zirenean, Aitorri galdetu nion, ea zergatik batzuk adarretan, zinta bat zeukaten. Oraindik haurra ez zutela jakiteko zen. Azaldu zidan nola jartzen zaien belarritakoak, herramenta batekin, bat odoletan zegoen horregatik. Haien bi semeak, oso ohituta zeuden hango lanari eta 3 urterekin jaten ematen zien batek. Amak asko irauten dute eta aitak haietik apartatuta zeuden.

 3 URTEKIN BIBEROIA EMATEN

Pasadan astean txerri boda egin zutenez, solomoa eta txorizoak jan genituen, hartutako arrautzekin jarraituta. Nire anaia beldurtuta egon zen ahuntzekin baina etxera untxi bat eramateko gogoekin geratu zen. Egun berezia izan zen eta ahuntzekin amets egin nuen.