domingo, 31 de enero de 2016

ESKOLA WALDORFEAN

Atzo Estibalizera (Gasteiz) joan ginen eskola Waldorf  bat ikustera. Nire amak nonbaiten irakurri zuen ate irekiko jardunaldia egongo zela. Nire amak hori esaterakoan denok pentsatu genuen pintxoak etb. egongo zirela, baina heldu ginenean ez zegoen ezer ere ez. Bakarrik hitzaldi bat zegoenez nire aita, neba eta ni kalera atera ginen, eta nire ama hitzaldian geratu zen. Nire ama hitzalditik atera bezain laster  kotxea hartu eta Gasteizeko zentrora habiatu ginen. Gaitz erdi beste gauza batzuk ikustera joan ginela, bestela ez zuen  mereziko Gasteizera joatea. "Entrepuentes" deituriko jatetxe batean jan genuen. Arratsaldeko seiretan playmobil erakusketa batera joan ginen. Han playmobil pila bat zeuden. Izugarria zen benetan eta nahi duten guztioi joatea gomendatzen diet. Niri gehien gustatu zitzaizkidanak Itsas lamiak ziren. Erakusketan Ekainen anaiak ikusi nituen. Gero arratsaldeko zortziretan etxera bueltatu ginen eta pizza afaldu genuen.





                             OSO DIBERTIGARRIA IZAN ZEN!                                                                                                                                                               

1 comentario: