sábado, 30 de enero de 2016

GASTEIZEN


Gaur,  urtarrilaren 30,  Gasteizera joango naiz lehengusuaren urtebetetzea ospatzera. Nire lehengusuak 8 urte betetzen ditu eta sukaldatzea asko gustatzen zaio. Bizkotxo bi prestatu ditu. Lehenengoa txokolatezko pepitekin eta bigarrena sagar zatitxoekin. Uste dut oso goxoak egin dituela. Aurrekoan gailetak egin zituen eta oso goxo egon ziren. Patatak txorizoarekin bazkalduko dugu. Lehenegusuekin pixka bat jolastu eta 18:00ak aldera play mobilen erakusketa bat zabalduko dute eta gu hara joango gara nire lehengusuari izugarri gustatzen zaizkiolako horrelako gauzak. Berak esaten du erakusketan milaka play mobil daudela eta guztiak desberdinak. Adibidez; piratak, animaliak, globo aerostatikoak ... Guk berari horrelako bat oparituko diogu, kotxe bat bere gidariarekin. Espero dut errepikatuta ez egotea!
Niri Gasteizera joatea asko gustatzen zait zeren eta lehengusu-lehengusinak gutxitan ikusten ditut. Bide batez, aprobetxa dezaket Arabari buruzko lan bat egiten ari naizenez, informazio gehiago lortzeko haiei galderak eginez. 


2 comentarios:

  1. Ni ere playmobil erakusketara joan nintzen eta zure anaiak ikusi nituen, baina zuri ez

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar