sábado, 30 de enero de 2016

IBAIAK IKASTEN

Orain aste bi mendi guztiak ikasi genituen eta orain aste bat azterketa egin genuen. Aste honetan ibaiekin hasi gara ikasten eta horretarako andereñok Euskal Herriko ibaien mapa bat eman digu. Batzuei mendien maparekin batera eman zioten ibaien fitxa, baina beste batzuei astelehenean. Mapa mendienaren antzekoa da baina ez da guztiz berdina, izenak ipintzeko lekuak oso desberdinak dira, mugakideak jarrita daude, probintziak non bukatzen diren ipintzen  du eta ikasi genituen mendiak jarrita daude. Astelehenean Bizkaiko ibaiak ikasi behar genituen, guztiz zortzi ibai eta hiru ibaiadar dira.  Niri gehien kostatzen zaidana Kadagua da baina gogoratzeko “ kada agua“ erabiltzen dut. Atzo andereñoak Gipuzkoako ibaiak idaztea eta ikastea esan zigun, zazpi ibai eta hiru ibaiadar dira eta niri gehien kostatzena zaidana Leitzaran da baina gogoratzeko “ Lei eta patxaran “ hitzak erabiltzen ditut. Oraindik Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria geratzen zaizkigu. Nafarroan eta I.E.H gauza pizka bat arraroak daude eta ez dakit zer diren orduan andereñoari galdetuko dizkiot gauza horiek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario