domingo, 31 de enero de 2016

LIBURUEKIN BERRIRO

Aste honetan, liburuekin hasi gara berriro. Liburuak irakurri behar ditugu, notarako delako. Aurreko hiruhilabetean, gutxienez, bi liburu irakurri behar genuen, baina oraingo honetan hiru. Hiruhilabetearen hasieran, liburuak ekarri genituen eta zeuden liburuekin jarri genuen. Ni Gizago baten egunkaria ekarri nuen. Kartulina handi bat daukagu: alde batean gure izenak jarrita daude eta goialdean, liburuenak. Irakurtzen ari garen tokian txintxeta bat jartzen dugu. Liburu bat irakurtzen dugunean, gelan laburpena azaltzen dugu. Azaldu ondoren, kartulinara goaz eta jarritako txintxeta kendu eta margozten dugu. Margozten dugunean, beste koloreko txintxeta hartu eta irakurriko dugun tokian kokatzen dugu.
Duela gutxi hasi garenez, liburu bat soilik irakurri dut, Munduko lasterketarik eroena deiturik. Hau da, bigarren txintxetan nago (berde kolorekoan). Esan dudanez, liburu bat irakurri dut, eta ez zait batere gustatu: Nahiko aspergarria zen, gainera, banekien Geronimo Stiltonek irabaziko zuela. Irakurtzen nagoena, hobeto dago eta errekomendatzen zaituztet.
Sarrera hau egin dut, liburuekin hasi garela azaltzeko eta gehiago irakurri behar dugulako ere:
Ikerlariek askoz gutxiago irakurtzen dugula esaten dute, denbora gehiago galtzeko gauzetan ematen dugulako, mobila, bideo jolasak...Irakurtzea, hainbat gauzatan irabazten digu, askoz gehiago ulertzen ditugu gauzak, hitz gehiago erabiltzen ditugu... Gazteak, bakarrik 300 eta 1500 hitzen artean erabiltzen dute, hau da, nahiko gutxi. Jakinda hau, saiatu irakurtzen gehiago, ondo etorriko zaizue eta.
   
ANIMATZEN ZAITUZTET GEHIAGO IRAKURTZEA!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario