lunes, 25 de enero de 2016

NIRE LOGELAKO ARGIA



Orain aste bat nire logelako argia ipini eta beti bezala zegoen baina bapatean argi arraro bat sumatu nuen eta nire logelako argiari begiratu nion, hori zen. Ez nion garrantzirik eman baina horrela jarraitzen zuenez nire aitari deitu nion eta oso arraroa zela esan zidan. Hurrengo egunean berdin jarraitzen zuenez nire amari eta nire aitari deitu nien, beraiek bonbila agortuko zela esan zidaten eta agortzen zenean deitzeko beraiei.  Hurrengo egunean nire gelan jolasten nengoenean bapatean dena pizka bat ilundu zen, bonbila agortu zela pentsatu nuen eta gorantza begiratu nuen eta egia zen. Nire gurasoei  deitu nien eta beste bonbila bat erosteko eskatu nien baina beraiek ezetz erantzun zidaten bestea agortzen zenean erosiko zidatela. Eta ni orain logelan oso argi gutxi dut eta oso txarto ikusten da.

1 comentario:

  1. Lasai, Ugaitz ni zure antzean nago: Bost bonbiletatik hiru txarto doaz.

    ResponderEliminar