lunes, 29 de febrero de 2016

NIRE LEHENGUSINA JAIOBERRIA

Duela zazpi egun (asteartean) nire lehengusina jaio zen. Ez da nire lehengusina, baizik eta nire lehengusuen alaba, baina ni lehengusina bezala onartzen dut.  Noa du izena eta 3 kilo pisatzen du. oso txikia da, baita potxola ere. Amak igandean Noa lehenengoz ikustera joango ginela esan zidan eta hori esandakoan oso pozik jarri nintzen asko gustatzen zaizkidalako ume txikiak. Igande goizean nire lehengusuak telefonoz deitu zuen eta esan zigun nahiago zuela arratzaldean joatea Noa ikustera, eta orduan lagun bateri gonbidatu genion jatera. Goiz osoa egon zen eta hainbat gauza egin genituen: dantzatu, jolastu, pintzelekin margotu... pastela ere egin genuen. Jan ostean beste pixka bat egon ginen jolasten eta 16:15-tan arropa jantzi eta ilea orraztu genuen etxetik ateratzeko. Etxetik ateratzean lehenengo egin genuena Joneri (nire laguna) etxera eramatea izan zen, eta bigarrena Noa ikustera joatea. 

Haien etxera heldu bezain laster Noa ikusi eta pixka batean hartu nuen, baina hartzean kaka egin zuen eta painala aldatzera joan behar izan genuen. Geroago esnea hartu eta denbora gutxian berriro kaka egin zuen. Bigarren aldian kaka egin zuenean pijama jantzi genion eta ez zitzaion batere gustatu. Oso barregarria iruditu zitzaizkidan gauza hauek izan ziren: seria-seria zegoenean bat-batean barre egiten zuen eta bigarrena nagiak ateratzen zituenean ahoa pila bat zabaltzen zuen.                          ARGAZKI HONETAN PIXKA BAT HASERRETUTA ZEGOEN!!

GAURKO AURKEZPENA (LAPURDI)

Klasean, Euskal Herriko probintzien aurkezpenak egiten ari gara. Guri Lapurdiko aurkezpena egitea tokatu zaigu. Guk lehenengoak izan gara aurkezpena aurkezten. Oso urduri geunden hasieran, gainera argazkiekin erratu gara eta Lapurdiko argazkiak jarri beharrean Gasteizekoak jarri ditugu. Gure taldeko batzuk ez dute  ikasi. Baina saiatu dira. Pixka bat liatu gara baina azkenean ondo atera zaigu. Niretzat barregarri utzi gaitu andereñoak  argazkiak Gazteizekoak direla  esan duenean. Pixka bat lotsatuta egon gara, kritikatu egin digutelako ez genuelako  osenki hitz egiten , gelditzen ginelako, ez genuelako esaten oso ondo. Horrek gauza guztiak andereñoak esaten du normala dela hori  lehenengo taldea izateagatik aurkezpena egiten.
Baina guk pozik gaude, gure lanarekin eta asko ikasi dugu ! LAPURDI on PhotoPeach

NIRE AITAREN MOTOR BERRIA




Nire aitaren motor berria oso polita da. "BMW r65" bat da. Ugaitzen etxera joan naiz eta hor egon gara  jolasten hockeyra, orduan ni bota dut pilota piscinara eta joan gara hartzera, gero bota dut palua eta beste pelota bat. Asko labandu gara eta ni jausi naizenean nire aitak esan dit ez irtetzeko gehiago orduan esan dit irtetzeko eta Ugaitz eta nik harriak botatzen egon gara eta Ugaitzen aitak motorra atera zuen eta nik ikusi nuen

MIKROONDAS BERRIA

Egun batetik bestera nola hondatu den nire mikroondasa kontatuko dizuet:

Mikroondasa lehenengotan ondo zegoen baina egun batean zarata arraro bat egin zuen, ez genion garrantzirik eman, esnea eta beste gauzak batzuk berotzen jarraitu genuen mikroondasean. Hurrengo egunean zarata handiagoa egin zuen eta garrantzi pixka bat eman genion baina kontu pixka batekin gauzak berotzen jarraitu genituen. Hurrengo egunean esnea sartu genuen, atera genuenean hotzago atera zen, berriro sartu genuen eta berriro hotzago ipini zen. Hortik aurrera esnea eta gauzak zutean berotu behar izan genituen baina ez genuen ondo berotzen eta asko tardatzen zen. Mikroondas berria behar genuen eta horregatik larunbat honetan mikroondas berri bat erostera joan gara. Dendan mikroondas pilo-pilo bat zeuden eta gehienak zabaldu eta begiratu genituen baina hartu duguna hoberena eta politena iruditu zitzaigunez aukeratu genuen

domingo, 28 de febrero de 2016

ELURRA ETA EURIA

Ostiralean, nire izekoren etxera joan ginen nire ahizpa eta biok, izekok afaltzera gonbidatu gintuen. Afaldu aurretik nire lehengusuaren txakurrarekin egon nintzen. Txakurra Pantxo deitzen da, loteria iragarkiaren eta pelikularen txakurra bezalakoa delako. Pantxo, butakan esertzen nintzenean, nire atzetik zetorren eta nire gainean esertzen zen burua kusinaren gainean jarrita. Oso gustora zegoen nirekin jolasten, eta izekoren afaria oso goxo zegoen.
 
Larunbatean, elurretara joan ginen nire koadrilarekin, Orka izeneko mendira. Hara joan ginen Quincocesen elurrarik ez zegoelako. Trineoekin bota ginen baina oso arin joan behar izan genuen, elurra aurpegian ematen bazigun min egiten zuelako. Ni batzuetan lagun batekin botatzen nintzen, beste batzuetan ahizparekin eta baita bakarrik ere. Oso ondo pasatu genuen eta elur bola asko bota genizkion nire koadrilako bateri.
 
 Larunbatean ez zuen elurra egin, euri asko baizik. Horregatik  igandean ibai guztiak atera ziren bere bidetik, orduan argazkiak ateratzera joan ginen nire ahizpa eta biok. Ibai batzuk oso gutxi atera ziren, baina beste batzuk pila bat. Gero nire lehengusuekin topatu ginen eta beraiek ere bai argazkiak ateratzen ari ziren. Esan ziguten errepidetik aurrera ez jarraitzeko, ibai bat metro bat atera zela eta ezin zela kotxez zeharkatu. Oso argazki politak atera genituen.

LO EGITERA

Garazi nire etxera joan zen lo egitera eta Naroa jolastera gurekin. Naroa 22.15tan joan zen etxera
bere aitarekin. Joan zenean Garazi eta nik afaldu genuen eta berriro jolastera, geroago 23.23 tan nire ama ohea prestazen hasi zen, paella afaldu genuen. 24.00 ohera sartu ginen eta hasi ginen mobilekin mensajeak bidaltzen eta azkenean 01.47tan lo egiten hasi ginen.

Hurrengo egunean, goizean, gosaldu genuen esnea Simsonekin. Eta jolastu genuen egun osoan pilota erraldoi batekin, gomarekin, futbolinea, 4 linean,...
Gaur nire ama "a por pollo"ra joan da eta otorduan, oilasko erraldoi bat jan dugu patata frijituekin.

IRTEERA POLITA

Hurrengo asteazkenean, Euskalduna jauregira joango gara Jare eta onaren bidaia deituriko antzerkia ikustera. Musikan pixkat ere landu dugu antzerkia. Bidaia berezia izango da, trenez eta tranbiaz joango gara eta.
Baina nik ez dut nahi irteera azaldu, baizik eta ikustera joango garen lekutaz hitz egin.
EUSKALDUNA JAUREGIRA:
Euskalduna, Bilbon dago, hobeto esanda, Bilboko ibaiaren ertzan, Guggenheim, Deustoko unbertsitate, Itsas museoaren eta haibat gauza garrantzitsuen  ondoan.   Euskalduna jauregia, antzerkietarako eta erakusketetarako erabiltzen den edifizio bat da. BOS-ko egoitza da (BOS: Bilbao orkesta Sinfonikoa). Musikako ariketa ordezkatzen du, ere.  Espazioa du ere antzerkietarako eta batzarretarako. Jauregia, 1999ko otsailaren 19an zabaldu zen. Jauregia,  ez zen egongo bi pertsona hauengatik izango ez balitz, Federico Soriano eta  Dolores Palacios arkitektuak.

Jauregiko lanak, 1994an hasi ziren. Nahiko handia da, 25000 metro kuadru, 53 metroko altuera eta 7 solairu baiditu. Zenbaki horietan, gela nagusia (2164 esarleku), hiru gela txikiago, zortzi gela probetarako eta zazpi gela hitzaldietarako sartzen dira. Bere fatxada, ibaiari begira, metal oxidatutako plakekin eginda dago, antzinako itsasontzi eta ontziei omenez. Jauregia, ondo komunikatuta dago garraioekin, baina onena joango garen tranbia da, geltokia bere izena du eta Euskaldunak, hainbat sari Portu ditu. Bertan ere, taberna eta jatetxea daude, horietako bat nahiko ona. Niri gehien gustatzen zaidana, aurrez aurre duen “basotxoa” da, zuhaitz formetako farolekin eginda. Hortik ibiltzeko ere, Doña Casilda parkea dago hurbil.

Euskalduna Jauregiko irteera ondo egongo dela uste dut, gainera idatzitako gauza guztietan arretaz aztertuko ditut.

IRRIKAN NAGO IRTEERAKO EGUNA HELTZEKO!!!

AFARI SENEGALDARRA LAGUNEKIN

Hau nire lagun Papa da.
Pasa den zapatuan, afari bat eukin nuen Pepeto txokoan lagun batzuekin (Oier.G,  Eneko, Papa, Oier.G ren arreba eta nire lehengusinarekin). Gurasoak ere etorri ziren. Uste dut primeran pasatu genuela denok, nik behintzat bai. Afaldu baino lehen, Santi Brouard-en egon ginen eta gero txokora abiatu ginen. Han jolasten egon ginen afaldu arte.
Lehen komentatu dudan bezala, Papa izeneko lagun bat etorri zen, oso atsegina. Lagun hau Senegalekoa da, eta berak sukaldatu zuen. Plater Senegaldarra afaldu genuen, eta oso gozo egon zen. Berriro jateko gogoa daukat. Plateraren izena "Yasa" da eta horrela egin zuen Papak: Barazkiak, patatak, arroza, okela eta saltsa sakabanatu egin zituen, ondoren lapiko baten nahastu zituen danak eta emaitza oso ona eman zuen. Gehienek "Yasa" gehiago eskatu genuen oso gozo zegoelako. Papak esan zuen janaria sakabanatzearena eta gero nahastearena Senegal-eko sukaldaritzarako ohitura bat dela. Gero jolasten aritu ginen eta etxera.

NIK NOIZBAIT SENEGALERA JOAN NAHI DUT.      


                                                                                                                                                                                                 



                                                                                                                   

LASERGUNEAN

Asteazkenean nire lehengusinaren urtebetetzea izan zenez, egun berean, lasergunera joan ginen hori ospatzera. Ez nintzen entrenamendura joan ez nintzelako heltzen. 17:30etan nire izeko etorri zen ni bilatzera Bilbora joateko. Kotxean Jon, Lucía, nire lehengusina eta ni joan ginen eta beste kotxean Aurkene, Maider eta nire arreba joan ziren.
Lasergunera heldu ginenean itxaroten egon ginen pixka bat eta itxaroten geunden bitartean beste batzuk pizza jaten zeuden eta niri enbidia ematen zidaten baina azkenean barrura sartu ginen. Gela batera eraman ziguten eta han arauak azaldu zizkiguten, nik konturatu nintzen gauza zuri bat bazenuen fosforito ikusten zirela hortzak, kamistak, begiak, frakak... Arauak hauek ziren: Ezin zen korrika egin, ezin zen hitz itsusirik esan, ezin zen jo, ezin zen saltorik egin eta ezin zen lurretik joan. Ekipoak hauek izan ziren : Andrea, Aurkene eta Maider; Maialen, Lucía, Jon, eta nire aurka. Ez dizuet esango zer egin behar den jolasean baina bai oso ondo pasatuko duzuela joaten bazarete, gainera partida bakoitzak 40 minutu irauten du eta lehenengo partida jokatu eta gero marendola dago eta gero beste partida bat.
             Gomendatzen dizuet hara joatea



















ERREPIDETIK KONTUZ!

Egunero, lagu batzuk eta guztiok leku berberan geratzen gara eskolara joateko elkarrekin.
Ostiral goizean, izugarrizko susto bat hartu genuen. Zebra-bidetik pasatzean, auto bat etorri zen eta nire laguna harrapatu zuen. Zorionez, autoa oso motel zihoan eta oinan bakarrik min egin zion.
Ospitalera eraman zuten anbulantziaz eta ondo zegoenez, eskolara eraman zuten eta oso pozik jarri ginen.
Beste egunetarako lasaiago joaten eta zebra-bieetatik bi alderantz begiratzen ikasi dugu.
Hala eta guztiz ere, gidari guztiei, eskoletako eremuetan, lasaiago joateko eta alkateari, ordu horietan udaltzain gehiago ipintzeko esango nieke.

KATU TXIKIA

Atzo ingeles akademiatik etorri nintzenean  katu  txiki bat topatu nuen. Bere ama eta bere anaiak beste puntan zeudenn.Eta oso txikia zenez eta ezin zuen zabaldu begiak pena eman zidan, hartu nuen eta itzuli nion bere amarekin  eta gero ni joan nintzen etxera poz-pozik.

viernes, 26 de febrero de 2016

EUSKALDUNA JAUREGIA

Datorren astean, asteazkenean, Euskalduna Jauregira joango gara. Bidaia trenez eta tranbiaz egingo dugunez, BARIK txartela ekarri beharko duzue 5 edo 6 €z kargaturik. Saioa 11:15etan hasiko da eta ordu bat iraungo du, hori dela eta eskolatik gure kabuz joango gara eta itzulera 13:30 inguruan izango da.

El próximo miércoles, 2 de marzo, realizaremos una salida al Palacio Euskalduna. El viaje lo realizaremos en tren y tranvía, por ello, es necesario que traigan la tarjeta BARIK cargada con 5 ó 6 €. La sesión es de una hora y empezará  a las 11:15. Se prevee que la vuelta sea sobre las 13:30.

ERRIBERAKO MERKATUA ETA EUSKAL MUSEOA

jueves, 25 de febrero de 2016

KAIXO LAGUNAK!

Egun hauetan ez naiz eskolara joan, baina laister zuekin egotea espero dut. Enteratu naiz irakasle berria joan dela, zentzumen guztiak piztu eta berataz ahalik eta gehien ikasi. Irakatsi dakizuen guztia eta erakutsi orain arte egin dituzuen lanak. Seguru nago bizpahiru egun hauetan lan asko egingo duzuela, Euskal Herriko probintzien lana bukatu, ipuinak idatzi, matematikako ariketak... baina gogoratu zein den garrantzitsuena, zuen artean kooperatzea.


Esango dozue, ze astuna den maisua! beti istorio berdinegaz, kooperatzea, elkarlana, laguntzea, enpatia... Baina seguru nago elkarlanean gustura zaudetela eta asko ari zaretela ikasten.


Zoriondu nahi zaituztet hiru gelei blogean idatzitako sarrerengaitik, lan bikaina!!! Bikain+ esaten dugun bezala. Inoiz baino biziago daude gure blogak! Pilo bat entretenitu naz zuen idatziekaz, idazle profesionalak bihurtuko zarete azkenean.


Beste barik, ondo portatu (badakizue zer den ondo portatzea) eta laster arte!


Jorge.





lunes, 22 de febrero de 2016

TOPERA ESKIATZEN

Ostiralean, Badaguasera joan ginen, baina ez gu bakarrik, nire osaba eta bere lagun batzuk ere etorri ziren. 22:00 puntuetan ohera sartu ginen biharamun goizean 07:15 etan altzatu behar ginelako. Gosaldu, jantzi eta 7:45 etan atera ginen Formigal aldera.

Hain goiz joanda, ez genuen karabanarik harrapatu. 
9:00 etan puntuan hasi ginen eskiatzen eta 17 jaitziera edo egin genituen. 
Arratsaldean, etxera bueltatu, irakurri, lanak egin eta Lorearen etxera joan ginen jolastera. Han Lorearekin eta Nagorerekin (bere ahizpa txikia), jolastu genuen. Lorea eta Nagoreren etxean afaldu genuen eta gero telebista ikusi eta ohera joan ginen. 

Igandean ez dugu eskiatu, etxean geratu gara lanak bukatzen eta gero kirol gunera joan gara ama, Lorea, Nagore eta bere gurasoekin. Han paddlean jolastu dugu apur batean. 
Gaur goiz bazkaldu dugu bueltan etortzeko, nire aitak gauean lanera joan behar duelako. 15:00ak inguru irten gara Badaguasetik, eta 18:00etan iritzi gara Galdakaora. 
Galdakaon eskuz aurreratuta neukan sarrera hau, ordenagailura pasatu dut.


OSO ONDO PASATU DUT ASTEBURU HONTAN

domingo, 21 de febrero de 2016

SAN JUAN DE GAZTELUGATZEN

 Orain dela gutxi San Juan de Gaztelugatzera joan naiz, Asier Garcia-Consuegrarekin. Lehenengo bere etxera joan ginen bere bila, bera kotxera igo zenean abiatu ginen. Bidetik hitz elkartuetan, ikusi makusi jokoan  eta paisaia ikusten aritu ginen, heldu ginenean zekulako hotza egiten zuen. Asierrek txalekoa zeukan baina ni freskoegi etorri nintzen, txangora. Orduan nire aitak bere txamarra utzi zidan eta beste bat hartu zuen eta nire amak toalla batekin joan zen. Nire amak bokata on bat egin zigun bakoitzari, saltxitxoi eta gaztazkoak. Bidea lokatzez beteta zegoen eta orduan oso labainkorra zen, Asierreri gehiago kostatzen zitzaionez ibiltzea poliki poliki joan ginen. Behera iritsi ginenean eskailerak igotzea tokatzen zitzaigun, guk eskailerak zenbatze hasi ginen... baina 224. eskaileran geundenean 18- 19 urteko mutil batzuek 244 eskailera zeudela ezan ziguten. Baina guk hala ere zenbatzen jarraitu genuen badaezpada, eta bai arrazoia zeukaten 244 eskailera zeuden.  Behin goian geundela nagusiei itzaron genien, eta justo beraiek iritsi baino apur bat lehenago euria hasi zen.
Denok goian geundenean kanpaiak 4 aldiz jo genituen, zorte ona ematen dizulako urte osoan, edo hori esaten dute behintzat.  Hor jan genituen Asierrek ekarritako gailetak, oso gozoak zeunden baina askar jaitsi behar genuen laster txaparrada zetorrelako. Kotxera korika joan gintzen, eta askoz azkarrago igo genuen lehen jaitsi baino. Kotxera heldu ginenean ez zuen euri handirik egiten, eta horregatik hor ondoko parkean gelditu ginen. Parkean etxetxo bat zegoen, eta hor sartu ginen ez bustitzeko. Etxetxoan gure gauzetaz hitzegin genuen, adibidez : zer ikusten dugun telebistan, clash of clans-ari buruz, jolas bateri buruz... pilabat gauzetaz. Nire aita guri bilatzera etorri zitzaigunean ez gintuen aurkitu etxetxoaren barruan geundelako, baina azkenean guri deitu zigun guk atera egin ginen eta orduan bai ikusi zigun. Etxera itzuli ginenean Asier nire etxean gelditu zen jolasen eta gero bere gurasoak etorri ziren bere bila, baina arratsaldean Gernikako euskal museoa ikusiko genuen...
                                                 
                                                   






                                                     





                                                               HISTORIA
Doniene edo San Joan (Donibane bezalaxe, San Joanen euskal izenetariko bat zen Done Ibanetik ei dator Doniene izena) Euskal Herriko santutegi garrantzitsuenetarikoa da. Aspalditik inguruko biztanleen eta arrantzaleen erromesaldien leku izan da. Katolikoek San Joanen jaiotza ekainaren 24ean eta martirioa abuztuaren 29an ospatzen dituzte.
Bizkaiko jaunak, 1053. urtean, Jakatik (Huesca) hurbil dagoen San Juan de la  Peña monasterioari eman zion santutegia. XVIII. mendetik aurrera, San Juan de Gaztelugache erdal izenarekin ageri dira dokumentuetan, eta Doniene izen herrikoitzat mantendu zen.
1927. urtean, Bakiok Zubiaur eta San Pelaio auzoak bereganatu zituen Bermeorengatik. Bakiok eskatu zuen muga Gaztelugatxe baino ekialderago jartzea; hala ere, Gaztelugatxeko Donieneko baseliza bermeotarren gurtze handiko lekua izanik eta Bermeotik kanpo jartzeak istilu gogorrak ekar zitzakeela kontuan hartuta, Bermeo izaten jarrai zezala erabaki zen.

ATZOKO EGUNA

Atzo ZOOTROPOLIS pelikula ikustera joan nintzen lagun batzuekin. 4.15etan geratu ginen sarrerak eta txutxeak erosteko. Zinemara sartu ginenan Elenaren ondoan jesarri nintzen eta pelikula osoan barrezka egon ginen!
Pelikula bukatu zenean denaK Mugurura joan ginen eta han jolastu genuen joku batera. Gure ekipoari izkutatzea tokatu zitzaion eta txinoetan izkutatzea erabaki genuen. Ikusi genuen dendaria hazerretzen hasten zela ez genuelako ezer erosten eta zerabait erosteko eta denbora galtzeako, lepoko bat erosi genuen, denak lepoko berdinak. Azkenean beste ekipoa pikatu zen eta esan zuen txinotan ezin zela sartu.
Ondoren mutil bat ikusi genuen dantza egiten. Paul deitzen zen eta oso ondo dantzatzen zuen. Eskatu genion dantzatzeko eta dantzatu zuen Mostrando 20160220_190521.jpg aurrean. Azkenik bakoitza bere etxera joan zen.Mostrando 20160220_190521.jpg
Mostrando 20160220_190521.jpg

2. BATZARRA

Asteazkenean, behatokiko bigarren batzarra izan genuen. Behatokia, beste sarrera batean zer zen azaldu nuen, baina gogoratuko dut: Behatokian, gela bakoitzeko ordezkaria, zuzendariarekin elkartzen gara, eta han eskolako berriak eta proposamenak botatzen ditugu. Hor esaten dena, gure gelakoei eta 1.zikloko gelei azaltzen diegu (niri 2.c tokatu zait). Urtean zehar egiten dira eta honekin bigarrena da. Esan dudanez asteazkenean izan genuen behatokia patio orduan. Niretzat gauza gutxi azaldu ziren, baina oso garrantzitsuak:

EUSKARAZKO KANPAINA: Euskarazko kanpaina ondo joan da, baina gehiago hitz egin behar dugu euskaraz elkarrekin. Zorionak eman behar zaie, 1. mailatik 5, mailara, zintzo egon direlako eta euskaraz hitzegin dutelako. 6. maila ez hainbaste. Agian, oporretik gatozenean, (3. hiruhilekoa), beste kanpaina izango dugu, Euskara indartzeko.
JOLASALDIA: Dauden baloiak desagertzen ari dira, horregatik, saskibaloiko 4 baloi eta futboleko beste lau baloi erosiko dira. 2 baloi bakoitzetik (saskibaloi eta futbola) egongo dira patio bakoitzean. Kutxa batean, 1. patioa jarrito du, eta beste batean 2. patioa. Baloiak galtzen badira, ez dira berriro erosiko. Futboleko baloiak bi kanporako, eta bi barrurarako izando dira. Saskibaloian kanastekin arazoak badaude, batezbe seigarren mailan, astelehenetan A gela aginduko du, asteartetan B gela eta asteazkenetan C gela. Faltatzen diren egunak, derrigorrez denak jolastuko dute.
JANTOKIA: Arazo asko gertatzen dira jantokian, horretarako lau arau hauek bete behar izango dira bai ala bai.
1.     araua: Ikasleek elkar errespatatzen dugu.
2.     araua: Monitoreak errespetuz tratatzen ditugu eta kasu egiten diegu.
3.     araua: Umeek adin berekoekin jolasten dugu.
4.     araua: Arazo bat dugunean BETI monitorei esaten diegu.
Azkenengoz oso garrantzitsua den gauza bat esan zen eta batzuk oraindik ez dute betetzen. Mesedez, mutilak batez ere, mantendu garbi komunak, beti txizez beteta dago eta.

Uste dut, hurrengo astean beste batzar bat izango dugula, egia bada, esango dena azalduko dizuet, baina lehengo BETE ARAUAK!



GAZTAZKO TARTA

 Atso nik eta nire amak egin genuen gaztako tarta bat .

gozo - gozoa 

Nire amak batzutan egiten du, baina atzo egin nuen nik berarekin, esango dizuet nola egiten den :

150gr azukera - edalontzi 1 esne - edalontzi 1 natazko likidoa - 2 tarrinak philadelphia gazta  - limoi erdiaren azal birrindua - 6 zinta gelatina. beheko parterako gaileta birrinduak.

Egiteko: berotu esnea azukerarekin- gazta eta  limoi birrindua, bero eta astiro .


Sartu gelatina ze lehenn euki dugu 5 minututan ur hotzetan, gero bota nata dena nahastatzeko. 

4 edo 6 hordu sartu hotzgailuan eta amaitzen dugu frambuezko mermelada  botatzen gainetik .

ASTEBURU MUSIKALA

Larunbat arratsaldean Ken Zazpiren kontzertua entzutera joan nintzen amarekin, bi lagunekin Peio eta Mikel...
Mungian izan zen eta etxetik 18:30 etan atera ginen. Zazpietan elkartu ginen lagunekin eta kontzertua zortzietan hasi zen. Guri 5. lerroan tokatu zitzaigun, beraz, estenatokitik oso hurbil.
Oso ondo abestu zuten baina ezin ziren argazkirik eta bideorik atera. Abesti asko abetu zituen adibidez: "zapalduen olerkia", "bihotz, itsasoa"", "gerra"... abesti batzuk pobreei abestu zizkien, beste batzuk Hodei Egiluzi...Abeslaria Eñaut deitzen da eta kontzertua egin zutenak guztira sei dira Eñaut, hiru gitarrista batería jotzailea, teklatua eta teknikoa.
OSO ONDO PASA NUEN!!!!!!!!!!!!!!

Gaur goizean Bilboko banda entzutera joan naiz. 11:00etan gelditu naiz osaba, ama eta lagun batekin.
Kontzertua 12:00etan zen eta beraz buelta bat ematera joan gara. Euskalduna Jauregian izan da eta kriston kola egon da. Bandan pila bat instrumentu zeuden adibidez arpa, flauta, klarinetea...
oso polita izan da. Bi autorek egin dituzte abestiak eta inbitatu ezpezial bat egon da.

Arratsaldean Athleticken partidura joango naiz eta Errealaren kontra jokatuko du, oso ondo pasatuko dudala uste dut.

EL MERCA DE LA RIBERA Y EUSKAL MUSEO

El jueves,18 de febrero, fuimos al mercado de la Ribera de excursión y había muchas tiendas: De carne, de huevos, de setas...Luego en el museo nos explicaron cómo cazaban ballenas antes.
                                       Amaiera

martes, 16 de febrero de 2016

MERCURIO, EL PLANETA MAS CERCANO A LA TIERRA (ESTEBAN)

Se Puede comprobar con cualquier programa de efemérides, que Mercurio es el planeta que tenemos más cerca desde el pasado 24 de diciembre hasta el próximo 20 de febrero.
Seguramente ya te habrás dado cuenta de la “trampa”: Las distancias cambian continuamente porque los planetas se mueven en sus órbitas, con diferentes periodos y la configuración del sistema va cambiando.
A la izquierda, la posición de los planetas hoy mismo (10-2-16) con indicación de las distancias por medio de flechas, y a la derecha otra situación en que Mercurio también era el más cercano, a pesar de que estaba en la posición más lejana posible, al otro lado del Sol (a mediados de diciembre de 2014).

Estamos acostumbrados a ver los planetas dibujados en línea recta, partiendo del Sol, como en esta imagen, pero eso solo es una manera de representarlos, que evidentemente no corresponde a ninguna situación concreta de una fecha.






DEL BLOG "DESDE EL TERCER PLANETA"



GAURKO TUTORETZA


NIRE PS4

                                                                     PS4
Gabonetan PS4 bat oparitu zidaten. PS4 laburrean pley estatin 4, esan nahi du labur eginda .
Oso ona da, nahiko ondo pasatzen dut berarekin, joku gutxi ditut baina oso ondo pasatzen dut . Karratu baten antza du, pelikulak ere ikusi ahal dira, internetera konektatu ahal da, nik ezin dut baina oso dibertigarria izango zen. Bideo joku bat dut "batel fron detuta star warsena" da.
oso ondo pasatzen da bidio jokuarekin

NIRE ASTEBURUA

Larunbata : Futboleko partidu bat euki nuen, Arratiaren kontra eta onak ziren  baina, oso ondo jolastu genuen eta gozatzen nuen jolasten baina, haserre joan nintzen   2-2 geratu ginelako, baina azkenean pentsatu nuen  ez zegoela  txarto emaitza.

Igandean : Nire aititeren urtebetetzea zen eta bere etxera joan nitzen eta zelako tarta handia ekarri zuen, ze gozoa zegoen eta zelako urtebetetzea! 

Etorri nintzenean nire etxera hasi nintzen irakurtzen liburu bat eta hasiera interesgarria zen .

Geroago hasi nintzen jolasten Wiira nire amarekin, eta irabazi nion denbora guztian. .



                                                                                                              IBAI.C

lunes, 15 de febrero de 2016

EL LABERINTO

Este fin de semana Alex y yo,hicimos un laberinto para mi mascota Fred,porque era muy divertido Fred no encontraba la salida.Luego Alex y yo fuimos a una tienda de chuches y cogi un paquete de doritos picantes que tanto me gustan.

PARTIDO DE FUTBOL SALA

El día 13 de febrero jugamos un partido en Elexalde y ganamos el partido 6-0.  Ander Beloki metio 3 goles, Unai metió 1 gol, Asier metio 1 gol y Sergio metió 1 gol. Al final nos comimos un bizcocho, galletas y unos batidos luego nos fuimos a casa.
                                           

domingo, 14 de febrero de 2016

SASKIBALOI BORTITZA



Larunbatean saskibaloi partidua neukan Eguzkibegin.
Ez zen osos ondo joan oso bortitza izan zelako.
Nire lagun bateri zankadila egin zioten, beste bateri ostikoak eman zizkioten, niri bultzatzen eta beste bateri sarrera bat egiten zegoen bitartean puñetazo bat eman zioten.
Arbitroa neska zen eta ez zuen ezer pitatzen.
Ez zirudien saskibaloi partida, gerra bat zirudien. Azkenean guztia konpondu zen eta irabazi genuen.

HOZGAILU SOLIDARIOA

Galdakaon asmatutako hozgailu solidarioa leku gehiagotatik hasi dira kalean ipintzen. Hau da, arrakasta handia eukin du eta gainera behar dutenentzat oso baliotsua da. Ez dakitenentzat zer den hozgailu solidario bat, hemen daukazue nire azalpena:
Hozgailu solidario bat kalean ipintzen da, eta jatekorik ez dutenek doainik hozkailua zabaldu eta nahi dutena jaten dute. Hozgailuaren barruan gehienetan dagoena taberna batzuetatik hartutako pintxoak izaten dira.
Hasieran idatzi dudan bezala, beste leku batzuetatik zabaldu da Alvaro Sainz galdakaoztarraren ideia. Leioako kanpus batera  heldu da lehenengo aldiz hozgailu hain lagungarri hau. Herri honetan hozgailua 08:00 tatik 20:00 tara dago zabalik. Lehenengo aldia da kanpus batean ipintzen dala hozgailua. Horrez gain, Queron (Toledo) eta Gasteizen ere badago hozgailurik. Hurrengo hozgailuak Valencia-ko Galileo Galilei Unibertsitatean eta Gironan izango dira.

TXINAKO URTEBERRIA

Egun hauetan, telebistan, Txinako urteberria zela entzun dut. Albistetan ez dut oso ondo ulertu haien ospakizunak eta interneten hasi naiz bilatzen:
Urte berriari txinatarrak ere, udaberriko jaia deitzen dute, eta Txinako egutegiaren datarik garrantzitsua da. Lehenengo ilargi hilabetearen lehenengo egunean hasi eta hilabetearen 15. egunean amaitzen da, Farolezko jaiarekin batera, hau da, data aldatzen da. Munduan zehar dauden txinatarrak, askok Txinara bidaiatzen dute data hauetan. Haientzat, 4714. uirtea, 2016ko otsailaren 8an hasi da. Gu bezala, ospakizun hauetan ohitura ugari dituzte.
Sobre gorria: Txikiei sobre gorri batean diru kantitate bat ematen zaie.
Ateetako guardianak: Ateetan figura txiki bat ipintzen dute Nian etortzen bada (Txina mitologiaren pisti bat).
Plater tipikoa: Haien “gabon zaharrean”, raviolizko plater bat jatea da tradizioa.
Dragoizko dantza: Antzinetako ohitura da, hainbat pertsona dragoiarekin martsial arteak egiten dituzte, espiritu txarrak ihestatzeko.

Txinako egutegiak, urte bakoitzean animali bat izaten du. Oraingoa Tximinoa da.
Tximinoa  hamabi animalietatik bederatzigarrena da egutegian. Urte hauetan jaiotako pertsonak tximino urtean jaioko dira eta oinarrizko zeinu baten zeinua izango dute, dataren arabera; Adibidez, sua (2016ko otsailaren8-2017ko urtarrilaren 17). Txinatarrek diotenez, Tximinoa ona da eta jaiotako umeak pertsona positiboak izango direla esaten ohi dute. Tximino ospetsuak adibidez, Leonardo Da Vinci eta Julio Cesar dira.
Ohitura hau Txinan  bakarrik ez da gertatzen, ere Asiako ekialdean; adibidez, Corean, Japonen eta Vietnamen.

Niri Txinako ohiturak gustatzen zaizkit, baina hemengoekin geratzen naiz.


    新年快樂!
   (URTE BERRI ON!)

NIRE KOADRILAKO INAUTERIAK


Nire koadrilan urtero mozorratzen gara zerbaitetaz inauterietan. Inauteriak baino lehen geratzen gara mozorroa aukeratzeko danon artean gutxi gora behera 32 izango gara, 16 nagusi eta 18 ume. Aurten raperoz mozorratu gara. Igoeran parte hartu dugu eta parte hartzeko Torrezabalen izena eman behar da. Igoeran skate pista bat eraman dugu, musika altaboz bat ere bai.

Larunbata gauean mozorro lehiaketa bat dago eta gu urtero hartzen dugu parte igoeran bezala. Urte honetan oso berdindutak egon gara parte hartu ditugun taldeak. Gu bigarrenak geratu gara lehenengoetatik puntu txiki batera, oso pozik jarri gara txarrago geratuko ginela espero genuelako. Saria dirua izan da eta diru horrekin telepizzako pizza batzuk erosi ditugu, edaria ere bai eta bezte gauza batzuk. Oso ondo pasatu nuen.
Ez dakit zertaz mozorratuko garen datorren urtean baina aurten bezain ondo pasatzea espero dut. 

EGURALDI TXARRA

Zenbat gauza egin daitezken eguraldi onarekin!!!!
Asteburu honetan, oso eguraldi txarra egin du eta aprobetxatu dut etxerako lanak egiteko,
jolasteko eta gitarra jotzeko.
Momentu honetan, gitarra jotzea asko gustatzen zait. Txikitatik, instrumento hori jotzea asko
gustatzen zaidanez, oso azkar jotzen ikasi dut.
Asteburu honetan, abesti bat konposatu dut, eta kontzertuak ematea gustatuko litzaidake, nire musika konposatzea.
                              Animatzen zaituztet gitarra jotzera, gauza onak sentiarazi dizkizue!!!!!!





NIRE LAGUNEKIN TXOKOAN

Atxo nire lagunekin Ander, Ainhoa, Lezuri, Katalin eta Paule egon nintzen, jan baino apur bet lehenago boleibolera jolastu gendun eta gero jan gendun makarroi oso goxoak  eta postrez txokolatezko natilak. Jan eta gero bingora  jolastu gendun, ni ruleteroa nintzen, gero eskupilota partidua ikusi gendun eta amaitu zenean futbolera jolastu gendun frontoian. Gero pizza jatera joan ginen, oso goxo egon zen, pizza jan eta gero frontoira joan ginen eta frontoian geunedela derrepente argiak amatatu ziren eta etxera joan ginen..

ISLA CUP

Aste Santu honetan, nire ekipoa eta ni Isla Cup-era joango gara. Isla Cup futbol 7-ko lehiaketa bat da, Islan (Nojadagoela.
Lehiaketan España osoko ekipo asko egongo dira eta haietako bat gu gara. Isla Cup lehiaketak 4 egun irauten ditu, lau egunetan partiduak izango ditugu, bi egunero uste dut eta eguraldi ona egiten badu egunen batean hondartzara joango gara, Islan hondartza dagoelako. Gure ekipokoak etxe bat alokatu du eta familia bakoitza pisu batean egongo da. Niri nire aitarekin, entrenatzailearekin eta Alexekin tokatu zait. Han gozaldu, bazkaldu eta afaldu egingo dugu.
Ni irrikitan nago Isla Cup heltzeko, nire lehenengo urtea delako hara joaten naizela. Pasadan urtean semifinaletara heldu ziren eta semifinaletan  Oberena ekipoaren aurka galdu zuten eta ezin izan zuten jarraitu, semifinaleko beste partiduan Baskoniak Padurari irabazi zion. Finalean Oberenak irabazi egin zion Baskoniari 2-1 eta horrela Isla Cup lehiaketa irabazi zuen. Azkenean hauek  izan ziren lehenengo laurak :
  1. Oberenak
  2. Baskonia A
  3. Lanbide A
  4. Padura
Lanbide nire ekipoa hirugarrena gelditu zen Padurak baino gol gehiago zituelako.

SAN VALENTIN EGUNA

Gaur, otsailaren 14a, San Valentín  eguna ospatzen da. Hainbat kondaira eta teoría daude. Zabalduena, Erromako apaiz kristau baten istorioa da. Valentin III. mendean bizi izan zen. Garai hartan, soldaduek debekatuta zeukaten ezkontzea. Pentsatzen zuten ezkonduz gero, ahulagoak izango zirela familia buruan izango zutelako. Valentin horretaz oharturik, bikoteak ezkutuan ezkontzen hasi zen. Egun batean enperadoreak deitu egin zuen ezagutzeko asmoz. Hasieran ez zuen txarto ikusten Valentinek esan ziona baina soldaduek amore ematera behartu zuten. Orduan 270. urteko otsailaren 14an exekutatau egin zuten. Horregatik gaurko eguna maiteminduen eguna dela esaten dugu. Jendeak opari bereziak ematen ospatzen du egun hau.

MAX CENTER-EN ZOOTROPOLIS PELIKULA IKUSTEN

Atzo Getxora paseatzera joan ginen itzelezko eguraldia egiten zuelako. Getxoko goiko partetik egon ginen paseatzen eta 13:30etan Puerto Deportivo-ra abiatu ginen jateko. Krunch-ean jan genuen, eta hortik Max Center-era joan ginen Zootropolis pelikula ikustera. Max Center-era heldu bezain laster nire amak zinemako sarrerak hartzera joan, eta pelikula laurak arte ez zenez hasten nire neba eta ni jolasten egon ginen. 16:45-tan ziznema barruan sartu ginen eta bakoitza gure eserlekuan eseri zen.
                              ZOOTROPOLIS PELIKULA:

Resultado de imagen de zootropolis peliculaJuddi deituriko untxi bat ertzaina izan nahi du, baina bere gurasoak ez dute nahi Juddi ertzaina izatea lehenengo untxi ertzaina izango delako eta Zootropolisen arrisku asko daudelako. Juddi Madrigeras  herri batean bizi zen, baina ez zen herria, baizik eta zelai handi-handi bat bezalakoa. Juddi bere gurasoekin eta bere 275 neba-arrebekin bizi zen. Hamabost urte geroago Juddik ertzaina izateko kurtso bat egiten hasi zen. Berari lan hau eman zioten: norbait kotxea txarto aparketzen bazuen multa bat jartzea. Berak uste zuen hori ez zela ertzaina izateko benetazko lana. Bat-batean azeri bat ikusi zuen poloak saltzen diren denda batean bere umearekin. Dendariak ez zion nahi poloa eman azeriari baina Juddik azeriari eta bere umeari lagundu zien poloa lortzen. Baina Juddi multak jartzen ari zenean azeriari eta bere umeari zera egiten ikusi zien: polo handiarekin polo txikiagoak egiten egon ziren eta Juddi asko haserretu zen. Hurrengo egunean permiso barik persekuzio bat egin zuen eta Juddiren irakaslea haserretu zen eta lanetik bota nahi zion, baina bat-batean komadreja bat agertu zen eta esan zuen laguntza behar zuela bere senarra aurkitzeko eta Juddik esan zion lagunduko ziola eta azkenean Juddiren irakasleak utzi zion komadrejari laguntzen; baina irakasleak esan zion bakarrik 2 egun izango zituela komadreja aurkitzeko. Orduan komadreja bilaltzen hasi zen eta Juddik laguntza eskatu zion lehenengo azeriari. Azeriak ez zion nahi laguundu, baina azkenean lagundu zion. jendeari galdetzen hasi ziren eta norbaitek esan zien puma bat zerbait zekiela, eta orduan bereala pumarengana joan ziren. Pumak hau kontatu zien: bera komadrejarekin zegoela kotxe zuri batean eta bat-batean basatia bihurtu zela. Juddik eta azeriak pumari galdetu zioten ea bere etxean sartu ahal baziren, eta puma atea zabald zuenean basatia bihurtu zen. Orduan Juddik konturatu zen puma desagertu zela. Kamera batzuetan begiratu zuten zer gertatu zen: otso batzuk eraman zutela. Orduan kamarak segiduz komadreja aurkitu zuten, eta ere bai beste 14 animali ere desagertuak zeudela. Juddi eta azeria irakaslearengana joan ziren eta kontatu zioten alkatea izan zela animali guztiak hartu zituena., eta alkateari kartzelan sartu zioten. Geroago Juddik jende batzuen haurrean kontatu behar izan zituen arazoari buruz hainbat gauza. Animaliak basatiak bihurtzen hasi zirela kontatu zuenean azeriak txikitan gertatu zitzaion gauza bat gogoratu zuen eta triste jarri zen. Azeriak ez zionez Juddiri hitz egin nahi, Juddi Madrigeras-era bueltatu zen. Bueltatu zenean bere gurasoak lore more batzuk zituztela ikusi zuen eta aitak Juddiri kontatu zion egun batean Juddiren osabak lore hori jan zuela eta eta basatia bihurtu zela. Hori entzuterakoan Juddik azkar-azkar aitaren kotxea hartu eta Zootropolisera bueltatu zen. Azeriari laguntza eskatu zion azeriari eta azkenean azeria lagundu zion. Juddi pentzatzen hasi zen eta konturatu zen alkatearen laguntzailea (Juddiren laguna) animalei lora horrekin egindako bolatzo batzuk botatzen zizkiola. Azkenean azeria Juddiren laguntzailea bihurtu zen eta alkatearen laguntzaileari kartzelan sartu zioten.                                                                                                                                                                                              
Pelikula bukatu zenean zerbait azkaltzera joan ginen, eta Paulari ikusi genion. Zerbait azkaldu eta gero ez genekienez zer egin etxera joan ginen. Etxera heldu gienean dantzatzen hasi nintzen eta gero afaltzen genuen bitartean beste pelikula bat ikusi genuen.
                                                       OSO ONDO PASATU NUEN!!!




SAN BLAS OPILEN ERREZETA


San Blas opilak egiteko hau behar da:
465 g irin
Sobre 1 legamia
100 g azukre
Arrautz 1
185 g gurin
25 ml esne
Anis copa erdia
40 ml olio
Goiko alde zuria egiteko:
6 koilarakada azukre
2 arraultzen zuringoa
Zorrotada 1 anis

Nola egin:
1. Esan ditugun osagai guztiak ondo nahastu behar dira.
2. Orea eginda dagoenean 30 min deskantsatzen utzi.
3. Deskantsatu eta gero forma eman behar zaio.
4. Forma emanda dagoenean labean sartuko ditugu 20 min 160 gradutara.
5. Glaseadoa egiteko esan ditugun osagaiak ondo nahastu behar dira.
6. Glaseadoa egin eta gero opilak nahasketa horretan busti behar dira.
7. Labean sartu goiko partea lehortzeko 5 min ( labea amatatuta, dagoen beroarekin )
8. Ondo sikatuta daudenean, PREST DAUDE JATEKO!!

JOLAS BERRIA

Atzo joan nintzen nire aitarekin Eroskira autoarentzako gauzak erosteko.
Baina nahi nuen sartu Media Marken eta sartu ginen. Hogeita hamar minutu eta gero ikusten, erosi zidan Wiiu rentzako jolasa. NintendoLand du izena, eta oso dibertigarria da.
Ni etxean neuzkan hiru jolas, 1. Mario Car 8 2.Wiiparti eta azkena 3. Wiisportresort baina orain dauzkat lau jolas eta 4. NintendoLand da. Dauka hamabi jolas eta daude personaje gusztiak : Animal Crosing, Mario, Luigi, pPeach, Monkey kKon, fantasmekin, robotak, alienigenak, link... eta hoberena, ez zen oso gareztia izan. Niretzat oso dibertigarria da, atzo egon nintzen nire aitarekin bi ordu edo gehiago jolasten.

jueves, 11 de febrero de 2016

OSPAKIZUN EGUNA


Nire arreba ikasten du Zuzenbidea unibertsitatean eta pasadan astean ohorezko matrikula bat atera zuen eta hori ospatzeko jatetxe batera joan ginen.


Gure gurasoak gonbidatu ziguten, janaria oso ondo zegoen eta dena jan genuen eta afaldu ondoren gure lehengusuarekin jolastera joan ginen parke batera.

Futbolezko partido bat jolastu geneuen, gu jolastu bitartean gure osabak hitz egiten egon ziren.

ALVARO.

"SEA"


Egun hauetan,  bizitzen gaude eguraldi txarra euriarekin eta haizearekin, eta leku batzuetan, Kantrabikoan, daude  apurtzen materialak  eta ere hiltzen pertsonak .



seak ematen dizkigu gauzak eta ere kentzen dizkigu 




Izan behar gara arduratsuak eta ikasi ze eguraldia dagoen eta horrela  ere jakin oso arriskutsua dela itsasaldera joatea. "sea" ere ahal dela izan oso polita, ere  ahal da izan arriskutsua da eta hori badakite marinalak oso ondo.

Beraiek bizitzen dira "sea"ri esker .

ESCARRILLAN

 Eskiatzera joateko pasa den astean etxe bat alokatu genuen Escarrillan (Escarrilla Aragoan dago) Ostiraletik (2016/2/ 5) Asteartera (2016/2/9) arte egoteko. Lagun batzuekin gehi gurasoekin joan nintzen. Etxea oso handia zen, familia guztiek gela bat zeukaten familia bat izan ezik, hauek gurasoak gela baten eta seme alabak beste baten egon ziren.
Etxeak pisu asko zeukan, horregatik eskailerak zituen. Goizean egiten genuena hauxe zen: Gosaldu, haginak garbitu, jantzi eta kotxera joaten ginen Formigalera abiatzeko. Hara eskiatzera joaten ginen. Arropa piloa ipintzen genuen, kaskoa eta guzti. Eskiatzera joan ginen lehenengo bi egunetan (zapatua eta domeka) ikastaro batera joan nintzen. Beste lagun batzuk ez ziren joan ikastarora ni baino askoz ere gehiagotan joaten direlako eskiatzera. Hiru egunetan joan ginen eskiatzera eta hirugarren egunean
( Astelehenean ) "liberatu" nintzen ikastarotik, eta beste guztiekin eskiatu nuen. Nire ustez hori izan zen oporretako egunik hoberena. Saltoak eta guzti egin genituen!!! Geroago kalera joan ginen afaltzera eta joan ginen tabernako hanburgesa ez zitzaidan asko gustatu, nahiago nuke etxean afaltzea, beste egunetan bezala.

SANTA AGEDA ETA INAUTERIAK

SANTA AGEDA ETA INAUTERIAK on PhotoPeach

miércoles, 10 de febrero de 2016

SAN BLAS OPILAK EGITEN

Otsailaren 3an San Blas eguna da eta ohitura da egun honetan San Blas opillak jatea. Ohitura hau ez zen Bizkaian hasi, Gipuzkoan baizik, Eibar herrialdean; baina orain Euskal Herri osoan egiten dira. Esaten dute opil bedeinkatuak janez gero ez duzula eztarriko minik izango urte osoan.

2016ko otsailaren 9an san blas opillak egin genituen nire ahizpa (Estitxu,) ama (Marian) eta hirurak. Lehenengo, orea egin genuen. Gero, San Blas opilleko forma egin genuen bi edalontziekin, bat handia eta bestea txikia. Ondoren labean sartu genituen 160 gradutara, labea handia izan behar da, bestela aldi askotan egin beharko dira, guri gertatu zitzaigun bezala. Labetik irten ondoren; goiko alde zuria egiteko, azukrea, arraultzen zuringoa eta anisa nahasten da eta ondo nahastuta dagoenean opilak busti egiten dira eta berriro labera sartzen dira 80 gradutara, opilaren goiko aldea ondo zikatzeko. Labetik atera eta gero, prest daude jateko!! 
Guk sei ordu egon ginen san blas opilak egiten baina merezi zuen egitea. 
OSO GOZO DAUDE!!!!
Bihar, osteguna, opil gozo hauek dastatzeko aukera izango duzue. PREST?
       

Mis vacaciones de carnavales

Mis vacaciones de carnavales fueron super divertidas: yendo a Valencia vimos un arcoiris. Cuando llegamos a Valencia nos pusimos a cenar, luego nos fuimos a la cama. Sabado,6 de febrero:Me levante y desayune luego me fui al camion de mi padre y nos fuimos a cargar el camion, luego comimos y nos fuimos a un concierto. Despues me fui a un pueblo llamado "Carricola" donde cenamos y dormimos. Al dia siguiente me fui a Bilbao pero antes fui a ver a mi sobrino con mi madre.

ZIKA BIRUSA

Atzo 2016ko Otsailaren 8an albistetan zika birusa aipatu zuten. Nik ez nekien zika birusa esistitzen zela.
Zika "Aedes aegypti" moskitoak trasmititzen duen birus bat da. Lehen aldiz, 1947an aurkitu zuten, Indiako tximino batzuetan. Gizakietan 1952an atzeman zuten, Uganda eta Tanzanian.

Haurdun dauden emakumei zikaren moskitoa ziztatzen bazaie ekartzen duten umea arasoak edukiko ditu. Umearen burua askoz txikiagoa izango da, eta ulertzeko araso asko edukiko ditu.

Eltzoaren bidez birusa trasmititzen da. Zika birusak eragiten dituen sintomak nahiko arinak dira.

Zika birusa arina izan ohi da, eta ez du tratamendurik behar. Gaizo daudenak atsedena hartu behar dute, likido ugari edan eta analgesiko arruntak hartu. Sintomek txarrera eginez gero medikuarenera jo beharra dago.

Nik albistetan entzun nuenean harrituta geratu nintzen, ez nekien gaixotasun hori hain arriskutsua zela.