domingo, 21 de febrero de 2016

2. BATZARRA

Asteazkenean, behatokiko bigarren batzarra izan genuen. Behatokia, beste sarrera batean zer zen azaldu nuen, baina gogoratuko dut: Behatokian, gela bakoitzeko ordezkaria, zuzendariarekin elkartzen gara, eta han eskolako berriak eta proposamenak botatzen ditugu. Hor esaten dena, gure gelakoei eta 1.zikloko gelei azaltzen diegu (niri 2.c tokatu zait). Urtean zehar egiten dira eta honekin bigarrena da. Esan dudanez asteazkenean izan genuen behatokia patio orduan. Niretzat gauza gutxi azaldu ziren, baina oso garrantzitsuak:

EUSKARAZKO KANPAINA: Euskarazko kanpaina ondo joan da, baina gehiago hitz egin behar dugu euskaraz elkarrekin. Zorionak eman behar zaie, 1. mailatik 5, mailara, zintzo egon direlako eta euskaraz hitzegin dutelako. 6. maila ez hainbaste. Agian, oporretik gatozenean, (3. hiruhilekoa), beste kanpaina izango dugu, Euskara indartzeko.
JOLASALDIA: Dauden baloiak desagertzen ari dira, horregatik, saskibaloiko 4 baloi eta futboleko beste lau baloi erosiko dira. 2 baloi bakoitzetik (saskibaloi eta futbola) egongo dira patio bakoitzean. Kutxa batean, 1. patioa jarrito du, eta beste batean 2. patioa. Baloiak galtzen badira, ez dira berriro erosiko. Futboleko baloiak bi kanporako, eta bi barrurarako izando dira. Saskibaloian kanastekin arazoak badaude, batezbe seigarren mailan, astelehenetan A gela aginduko du, asteartetan B gela eta asteazkenetan C gela. Faltatzen diren egunak, derrigorrez denak jolastuko dute.
JANTOKIA: Arazo asko gertatzen dira jantokian, horretarako lau arau hauek bete behar izango dira bai ala bai.
1.     araua: Ikasleek elkar errespatatzen dugu.
2.     araua: Monitoreak errespetuz tratatzen ditugu eta kasu egiten diegu.
3.     araua: Umeek adin berekoekin jolasten dugu.
4.     araua: Arazo bat dugunean BETI monitorei esaten diegu.
Azkenengoz oso garrantzitsua den gauza bat esan zen eta batzuk oraindik ez dute betetzen. Mesedez, mutilak batez ere, mantendu garbi komunak, beti txizez beteta dago eta.

Uste dut, hurrengo astean beste batzar bat izango dugula, egia bada, esango dena azalduko dizuet, baina lehengo BETE ARAUAK!



4 comentarios:

  1. Oso ondo iruditzen zait asteburupasa joan ahal badugu galdetu izatea.

    ResponderEliminar
  2. ondo iruditsen zait orrela obeago .

    ResponderEliminar
  3. Nire amari oraindik ez dio batzarrarako deitu

    ResponderEliminar