domingo, 28 de febrero de 2016

AFARI SENEGALDARRA LAGUNEKIN

Hau nire lagun Papa da.
Pasa den zapatuan, afari bat eukin nuen Pepeto txokoan lagun batzuekin (Oier.G,  Eneko, Papa, Oier.G ren arreba eta nire lehengusinarekin). Gurasoak ere etorri ziren. Uste dut primeran pasatu genuela denok, nik behintzat bai. Afaldu baino lehen, Santi Brouard-en egon ginen eta gero txokora abiatu ginen. Han jolasten egon ginen afaldu arte.
Lehen komentatu dudan bezala, Papa izeneko lagun bat etorri zen, oso atsegina. Lagun hau Senegalekoa da, eta berak sukaldatu zuen. Plater Senegaldarra afaldu genuen, eta oso gozo egon zen. Berriro jateko gogoa daukat. Plateraren izena "Yasa" da eta horrela egin zuen Papak: Barazkiak, patatak, arroza, okela eta saltsa sakabanatu egin zituen, ondoren lapiko baten nahastu zituen danak eta emaitza oso ona eman zuen. Gehienek "Yasa" gehiago eskatu genuen oso gozo zegoelako. Papak esan zuen janaria sakabanatzearena eta gero nahastearena Senegal-eko sukaldaritzarako ohitura bat dela. Gero jolasten aritu ginen eta etxera.

NIK NOIZBAIT SENEGALERA JOAN NAHI DUT.      


                                                                                                                                                                                                 



                                                                                                                   

5 comentarios:

  1. Papa nire laguna da ere eta nire koadrilakoek planeatzen hari dira Senegalera joatea, ni irrikitan nago joateko.

    ResponderEliminar
  2. Papa nire laguna da ere eta nire koadrilakoek planeatzen hari dira Senegalera joatea, ni irrikitan nago joateko.

    ResponderEliminar
  3. Nire laguna ere da, bere urtebetetzera joango ginen baina ezin izan genuen.

    ResponderEliminar
  4. Seguru nago oso gozo egongo zirela. Ere nire laguna da.

    ResponderEliminar