domingo, 28 de febrero de 2016

ELURRA ETA EURIA

Ostiralean, nire izekoren etxera joan ginen nire ahizpa eta biok, izekok afaltzera gonbidatu gintuen. Afaldu aurretik nire lehengusuaren txakurrarekin egon nintzen. Txakurra Pantxo deitzen da, loteria iragarkiaren eta pelikularen txakurra bezalakoa delako. Pantxo, butakan esertzen nintzenean, nire atzetik zetorren eta nire gainean esertzen zen burua kusinaren gainean jarrita. Oso gustora zegoen nirekin jolasten, eta izekoren afaria oso goxo zegoen.
 
Larunbatean, elurretara joan ginen nire koadrilarekin, Orka izeneko mendira. Hara joan ginen Quincocesen elurrarik ez zegoelako. Trineoekin bota ginen baina oso arin joan behar izan genuen, elurra aurpegian ematen bazigun min egiten zuelako. Ni batzuetan lagun batekin botatzen nintzen, beste batzuetan ahizparekin eta baita bakarrik ere. Oso ondo pasatu genuen eta elur bola asko bota genizkion nire koadrilako bateri.
 
 Larunbatean ez zuen elurra egin, euri asko baizik. Horregatik  igandean ibai guztiak atera ziren bere bidetik, orduan argazkiak ateratzera joan ginen nire ahizpa eta biok. Ibai batzuk oso gutxi atera ziren, baina beste batzuk pila bat. Gero nire lehengusuekin topatu ginen eta beraiek ere bai argazkiak ateratzen ari ziren. Esan ziguten errepidetik aurrera ez jarraitzeko, ibai bat metro bat atera zela eta ezin zela kotxez zeharkatu. Oso argazki politak atera genituen.

1 comentario: