lunes, 29 de febrero de 2016

NIRE LEHENGUSINA JAIOBERRIA

Duela zazpi egun (asteartean) nire lehengusina jaio zen. Ez da nire lehengusina, baizik eta nire lehengusuen alaba, baina ni lehengusina bezala onartzen dut.  Noa du izena eta 3 kilo pisatzen du. oso txikia da, baita potxola ere. Amak igandean Noa lehenengoz ikustera joango ginela esan zidan eta hori esandakoan oso pozik jarri nintzen asko gustatzen zaizkidalako ume txikiak. Igande goizean nire lehengusuak telefonoz deitu zuen eta esan zigun nahiago zuela arratzaldean joatea Noa ikustera, eta orduan lagun bateri gonbidatu genion jatera. Goiz osoa egon zen eta hainbat gauza egin genituen: dantzatu, jolastu, pintzelekin margotu... pastela ere egin genuen. Jan ostean beste pixka bat egon ginen jolasten eta 16:15-tan arropa jantzi eta ilea orraztu genuen etxetik ateratzeko. Etxetik ateratzean lehenengo egin genuena Joneri (nire laguna) etxera eramatea izan zen, eta bigarrena Noa ikustera joatea. 

Haien etxera heldu bezain laster Noa ikusi eta pixka batean hartu nuen, baina hartzean kaka egin zuen eta painala aldatzera joan behar izan genuen. Geroago esnea hartu eta denbora gutxian berriro kaka egin zuen. Bigarren aldian kaka egin zuenean pijama jantzi genion eta ez zitzaion batere gustatu. Oso barregarria iruditu zitzaizkidan gauza hauek izan ziren: seria-seria zegoenean bat-batean barre egiten zuen eta bigarrena nagiak ateratzen zituenean ahoa pila bat zabaltzen zuen.                          ARGAZKI HONETAN PIXKA BAT HASERRETUTA ZEGOEN!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario