domingo, 21 de febrero de 2016

SAN JUAN DE GAZTELUGATZEN

 Orain dela gutxi San Juan de Gaztelugatzera joan naiz, Asier Garcia-Consuegrarekin. Lehenengo bere etxera joan ginen bere bila, bera kotxera igo zenean abiatu ginen. Bidetik hitz elkartuetan, ikusi makusi jokoan  eta paisaia ikusten aritu ginen, heldu ginenean zekulako hotza egiten zuen. Asierrek txalekoa zeukan baina ni freskoegi etorri nintzen, txangora. Orduan nire aitak bere txamarra utzi zidan eta beste bat hartu zuen eta nire amak toalla batekin joan zen. Nire amak bokata on bat egin zigun bakoitzari, saltxitxoi eta gaztazkoak. Bidea lokatzez beteta zegoen eta orduan oso labainkorra zen, Asierreri gehiago kostatzen zitzaionez ibiltzea poliki poliki joan ginen. Behera iritsi ginenean eskailerak igotzea tokatzen zitzaigun, guk eskailerak zenbatze hasi ginen... baina 224. eskaileran geundenean 18- 19 urteko mutil batzuek 244 eskailera zeudela ezan ziguten. Baina guk hala ere zenbatzen jarraitu genuen badaezpada, eta bai arrazoia zeukaten 244 eskailera zeuden.  Behin goian geundela nagusiei itzaron genien, eta justo beraiek iritsi baino apur bat lehenago euria hasi zen.
Denok goian geundenean kanpaiak 4 aldiz jo genituen, zorte ona ematen dizulako urte osoan, edo hori esaten dute behintzat.  Hor jan genituen Asierrek ekarritako gailetak, oso gozoak zeunden baina askar jaitsi behar genuen laster txaparrada zetorrelako. Kotxera korika joan gintzen, eta askoz azkarrago igo genuen lehen jaitsi baino. Kotxera heldu ginenean ez zuen euri handirik egiten, eta horregatik hor ondoko parkean gelditu ginen. Parkean etxetxo bat zegoen, eta hor sartu ginen ez bustitzeko. Etxetxoan gure gauzetaz hitzegin genuen, adibidez : zer ikusten dugun telebistan, clash of clans-ari buruz, jolas bateri buruz... pilabat gauzetaz. Nire aita guri bilatzera etorri zitzaigunean ez gintuen aurkitu etxetxoaren barruan geundelako, baina azkenean guri deitu zigun guk atera egin ginen eta orduan bai ikusi zigun. Etxera itzuli ginenean Asier nire etxean gelditu zen jolasen eta gero bere gurasoak etorri ziren bere bila, baina arratsaldean Gernikako euskal museoa ikusiko genuen...
                                                 
                                                   






                                                     





                                                               HISTORIA
Doniene edo San Joan (Donibane bezalaxe, San Joanen euskal izenetariko bat zen Done Ibanetik ei dator Doniene izena) Euskal Herriko santutegi garrantzitsuenetarikoa da. Aspalditik inguruko biztanleen eta arrantzaleen erromesaldien leku izan da. Katolikoek San Joanen jaiotza ekainaren 24ean eta martirioa abuztuaren 29an ospatzen dituzte.
Bizkaiko jaunak, 1053. urtean, Jakatik (Huesca) hurbil dagoen San Juan de la  Peña monasterioari eman zion santutegia. XVIII. mendetik aurrera, San Juan de Gaztelugache erdal izenarekin ageri dira dokumentuetan, eta Doniene izen herrikoitzat mantendu zen.
1927. urtean, Bakiok Zubiaur eta San Pelaio auzoak bereganatu zituen Bermeorengatik. Bakiok eskatu zuen muga Gaztelugatxe baino ekialderago jartzea; hala ere, Gaztelugatxeko Donieneko baseliza bermeotarren gurtze handiko lekua izanik eta Bermeotik kanpo jartzeak istilu gogorrak ekar zitzakeela kontuan hartuta, Bermeo izaten jarrai zezala erabaki zen.

5 comentarios:

  1. Ni ere San Juan de Gaztelugatxera joan naiz eta oso polita iruditzen zait.

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  3. Benetan irteeera ona, oso ondo pasatu genuen

    ResponderEliminar
  4. Ni ere joan naiz, eta eskailerak igo ondoren neka-neka amaitu nuen

    ResponderEliminar