lunes, 22 de febrero de 2016

TOPERA ESKIATZEN

Ostiralean, Badaguasera joan ginen, baina ez gu bakarrik, nire osaba eta bere lagun batzuk ere etorri ziren. 22:00 puntuetan ohera sartu ginen biharamun goizean 07:15 etan altzatu behar ginelako. Gosaldu, jantzi eta 7:45 etan atera ginen Formigal aldera.

Hain goiz joanda, ez genuen karabanarik harrapatu. 
9:00 etan puntuan hasi ginen eskiatzen eta 17 jaitziera edo egin genituen. 
Arratsaldean, etxera bueltatu, irakurri, lanak egin eta Lorearen etxera joan ginen jolastera. Han Lorearekin eta Nagorerekin (bere ahizpa txikia), jolastu genuen. Lorea eta Nagoreren etxean afaldu genuen eta gero telebista ikusi eta ohera joan ginen. 

Igandean ez dugu eskiatu, etxean geratu gara lanak bukatzen eta gero kirol gunera joan gara ama, Lorea, Nagore eta bere gurasoekin. Han paddlean jolastu dugu apur batean. 
Gaur goiz bazkaldu dugu bueltan etortzeko, nire aitak gauean lanera joan behar duelako. 15:00ak inguru irten gara Badaguasetik, eta 18:00etan iritzi gara Galdakaora. 
Galdakaon eskuz aurreratuta neukan sarrera hau, ordenagailura pasatu dut.


OSO ONDO PASATU DUT ASTEBURU HONTAN

3 comentarios:

  1. NI ez dut inoiz eskiatu, eta ez zait inoiz gustatu, baina sarrera guztiekin pixkat animatu dit

    ResponderEliminar
  2. Ezta nik ere, baina niri eskiatzea gustatzen zait

    ResponderEliminar
  3. Ni urte batean bakarrik eskiatzera joannintzen.

    ResponderEliminar