miércoles, 30 de marzo de 2016

ISLA CUPEN OPORRETAN


Aste Santu honetan oso ondo pasatu dut .

Cantabriako Isla Cup futbol torneora joan naiz 

Torneoak zeuzkan sede asko: Santoña, Castillo eta San Miguel de Meruelo. Nire ekipoari Castillo sedea tokatu zitzaigun eta niretzat hoberena zen .

Lehenengo egunean jolastu genuen Muelle izeneko equipo baten aurka eta 0 - 3 irabazi ostean etxera joan ginen oso pozik . 

Eta hurrengo egunean jolastu genuen Herget Camelot eta Baskoniaren aurka .

Lehenengoa irabazi genuen  baina bigarrena galdu genuen .

 Eta hirugarren egunean oso garrantzitsua zen, jolasten genuelako hiru ekiporen kontra eta geunden 1goak  baina azkenean ezin izan zen .

Pasatu genuen oso ondo baina oso triste ipini ginen, Padurak irabazi zuen torneoa .

Gure aita eta amak animatu ziguten asko eta eraman genuen banderak eta bat ipini genuen landetxean ze han egon ziren.  

SALTXITXOIAK EGITEN

2016ko martxoaren 23an saltxitxoiak egiten egon ginen nire izekoren etxean. Han nire izeko, ahizpa eta hirurok egiten egon ginen. Saltxitxoiak egiteko zaldi haragia, zaldi hesteak, piperrautsa, hirugiharra, ardo zuria, piperbeltz beltza eta gatza behar da eta korapilatzeko haria behar da. Lehorketa oso luzea da bi hilabete, gutxi gorabehera, behar dira saltxitxoiak ondo zikatzeko. Hestebete gozo hau horrela egiten da:
Lehenengo eskuekin osagai guztiak nahastu. Gero inbutuaren aldean hesteak jartzen dira eta egin dugun nahastea makinaren barruan sartu eta manibela mugitu behar da, horrela saltxitxoi bat aterako da. Saltxitxoia apurtzen bada ez du importa korapilo bat egin apurtu zaizun lekutik eta saltxitxoi txiki bat edukiko duzu.


ETA HORRELA EGITEN DIRA SALTXITXOIAK

OPORRETAN SONCILLON

Aste Santuko oporretan Soncillon, herri txiki batean, egon naiz. Zorionez, koadrilako ia lagun guztiak etorri dira eta ekintza asko egin ditugu.
Egun batean, adibidez, Lunadara joan ginen elurrarekin jolastera. Lehen, Lunada eski egiteko toki bat zen.
Beste egunean," Las Pisas"-era abiatu ginen. Ez daude Soncillotik oso urrun, baina oso nekatuta itzuli ginen etxera bide luzea eta aldapa asko daudelako.
Hona emen argazki batzuk:

SUPER KOLONIAK

Ostiralean Bilbora joan ginen, kolonietako autobusa, Bilboko autobus geltoki erraldoi batean ateratzen zen Candanchura. 19:00-etan atera ginen eta autobusean 4 neska ezagutu genituen laster: Aiora, Itsaso, Izaro eta Irati. Oso atseginak ziren eta segituan egin ginen lagunak. 23:30-etarako iritsi ginen alberguera eta 00:00-etarako dena prest ohean geunden. 6-ko gelak ziren eta niri, Uxuerekin, Nahiarekin, Malenekin (nire lehengusinarekin), Uxunerekin eta Iratirekin (Malenen lagun batzuekin) tokatu zitzaidan. Goizean-goiz gure kabuz altxatu ginen, 07:10 etan, baina, irakasleek atea zabaldu eta ateratzeko esan ziguten gelako argia piztuta zegoela konturatu zirenean. Apur bat beldurtuta korridodera atera ginen eta konturatu ginen, ez ginela bakarrak! Gela guztietako umeak korridorean zeuden. Irakasleak Carmele deitzen den neska bateri errieta botatzen hasi ziren beste baten gelara sartu eta lehioa zabaldu zuelako kalera ateratzeko. Errieta bota ziguten denori haiek altxatu behar zigutelako eta gure kabuz altxatu ginelako. Jantzi eta gero eskiak, botak, bastoiak eta kaskoa alkilatu genituen eta eskiatzera joan ginen. Eskiatzen zekitenek ordu bat bere baitara eskiatu ahal zuten eta 12:00-etan kursiloa genuen, guri postu handienean ipini ziguten lau urteetatik eskiatzen dugulako. Irakaslea Dani deitzen zen eta 14:00-etan bukatzen zen kursiloa. Bazkaldu ondoren, apur bat gehiago eskiatu genuen gure kontura lagunekin.

Hurrengo egunean berdina egin genuen eta 16:00-etan irakasleekin geratu ginen arroka batean. Irakasleak zenbatu egin ziguten, 47 ume ginen guztira bost irakaslerentzat eta den-denak geunden. Apur bat triste, lagunetaz agurtu eta etxera joan ginen, baina ez autobusean, gure gurasoek batu ziguten Badaguasera joateko.

OSO ONDO PASATU DUT, GAINERA, LAGUN ASKO EGIN DITUT !!!

MIS VACACIONES EN ANDORRA

Este somos mi hermano y yo.
En estas vacaciones de Semana Santa he ido a Andorra a un hotel llamado Ransol en Grandvalira, Grandvalira es una estación de esquí muy famosa por sus pistas negras, rojas y azules. Yo he bajado 3 pistas rojas, 1 negra y 5 azules. La negra se llamaba Trenca-los, era muy difícil pero lo conseguí a la primera, luego fui al hotel y cené de todo porque estaba hambriento. Al día siguiente fui otra vez a la estación de esquí y un profesor llamado Charlie nos enseñó a esquiar bien. Las clases hicieron efecto por que al dia siguiente me estaba tirando por una pista negra. En el hotel mis amigos Ivan, Alex, Joan y Marc fuimos a la sala de juegos a jugar a futbolin. Despues fuimos al comedor a cenar, cenamos de todo: gambas, pizza, pollo, patatas...etc. Luego antes de ir a la cama mi amigo Ivan y yo hicimos una partida de "Call Of Duty Black Ops 3". Al dia siguiente fuimos a la estación de esquí y nos fuimos de Andorra a lo grande bajamos la montaña esquiando haciendo saltos y nos fuimos. Me divertí mucho.                             FIN












  

lunes, 28 de marzo de 2016

PROGRAMA BERRIA



Asteazkenean programa berri bat eman eurien, "1, 2, 3 Hipnotizatu nauzu" da. Hura hipnozitatzen zaitu eta gauza oso oso dibertigarria egitea behartzen dotzu. Gehien gustatu zitzaidana gatza botatzen duena abadea ur bedeinkatua bezala. Ere oso barregarria izan zen abeslari bateri, (David Bustamante) mikroa eskua erretzen eutzala. Mikroa eskutik eskura botatzen zuen erretzen zuelako. Gero letra ahaztea eta disimulatzeko jendea abestea egiten zuen. Nire amari gehien gustoko zuena entrebistana zen toreroari. berari  barre egitea besteen ura edatea, egitea berba ingelesez eta ez zekien... gero bateri egin eutzien pentsatzea egon zela ogean amona batekin hotel baten. asko gustatu eustan. 




viernes, 25 de marzo de 2016

BI EBAKUNTZA GEHIAGO GURE DIRUARI ESKER

Jiku Sherpa
2 monks came from serlo gumba, Junbesi, solukhumbu for ear surgery. we conducted ear surgeries on march 11th and 18th 2016 which sponsered by students of Gandasegi Eskolako 5 Ikasleak Mailako. photos of monks are as below. 1st picture is Jiku Sherpa and 2nd one is Karma Sonam

Martxoaren 11 eta 18an Jiku Sherpa eta Kama Sonami belarrietako ebakuntza egin zieten guk bidalitako diruari esker. Aurreko testua bidali zuten Nepaletik guri jakinarazteko.




Karma Sonam

RUMANIAKO DANTZA TRADIZIONALA


    ANTZINETIK DANTZA HAU EGITEN DA ( CALUSARII OLTENIA ) IZENA DU. RUMANIAKO                                                          DANTZA TRADIZIONALA DA.

miércoles, 23 de marzo de 2016

ARTEAN LEHENGUSINA BISITATZEN

Astelehenean Arteara joan nintzen, nire lehengusina bisitatzen . Nire  lehengusina Bartzelonatik etorri  berria dago eta atzo etorri zen.
 Nire izekoren txakurra paseatzera eraman genuen, zaldi batzuk zeuden bidean,  oso politak ziren, gero etxera itzuli ginen  meriendatzera.
Gusanito batzuk jan genituen. Gero katuekin piska bat jolastu nuen. Bat Nut deitzen da eta bestea Neko. Azkenean pelikula bat ikusi genuen , oso dibertigarria zen"8 Apellidos Vascos"  barre batzuk bota nituen, gero etxera joan ginen.

martes, 22 de marzo de 2016

POLITA BAINO POLITAGOA

Larunbat honetan, nire familiarekin Santurtzira joan nintzen, portu ondoan dagoen jatetxe batera jatera. Jatetxeko lehiotik, portu izugarri bat ikusi nuen, eta jarraian aitari galdexka hasi nintzen, zer ote zen jakiteko:
.
Argazki honetan, ondo bereizten da nola den merkataritzako portu bat

BILBOKO PORTUA: Bilboko portua, merkataritzan eta banaketan gehienbat arduratzen den izugarrizko portu bat da. Euskal Herriko porturik garrantzitsuena da eta Espainako laugarrena bere lanagatik, adibidez, 2007. urtean, 40 milioi tona kontainer mugitu ziren portuan. Portua, 1300ko ekainaren 15an estreinatu zen, Bilboko sorrerarekin batera. Portuak, 16,94 km2 ditu, hau da, oso handia da. Antzinan portua, Bilboko hiribilduan zegoen, zehazteko, zazpi kaleen ondoan, San Anton zubiaren bi aldeetara. Baina Nerbioi ibaiako bokaleko herrietan, meatzeak zeudenez, eta leku falta ere zegoenez, Nerbioiko bokalera eramatera erabaki zuten, gaur egun dagoen lekura. Bilboko portuak, mozkin mordoa ematen dio Bizkaiari, ia 25 milioi euro urtero. Portura, lurralde urrunetatik, merkataritza itsasontziak datoz arropekin, jostailuekin, alatzairuekin... Portuan, hainbat garraiobide daude gauza hauek portutik ateratzeko, adibidez, kamioiak eta trena. Garraio hauek dendetara zuzen edo pabiloi handietara eramaten dira, adibidez, Basaurin dagoen MercaBilbaora. Hortik dendetara doaz, eta badaude prest guk erosteko.
    
NIRI, GALDAKAON HORRELAKO PORTU BAT IZATEA GUSTATUKO LITZAIDAKE, BAINA BADAKIT EZINEZKOA IZANGO ZELA.

INAUSKETA

Arainon nire aitari inausi egiten lagundu egin nion eta etxeko zuhaitzak mozten hasi ginen. Lehenango inausi genituenak pinuak izan ziren, eta hurrengoak frutak ematen zituzten zuhaitzak, adibidez: sagarrondoa, gereziondoa, etab. Zuhaitzen adarrak mozteko guraize berezi batzuk erabili genituen, oso luzeak eta indartzuak ziren. Lana bukatu genuenean sarrera honi buruz egitea bururatu zitzaidan. 

HAU INAUSTEKO TRESNA BAT DA
Inausi egitea zuhaitzei adar zaharrak eta hildako adarrak ebagitzea da. Lan hau oso ona da zuhaitzentzat, horrela indartsuagoak eta handiagoak egiten direlako. Baina kontu handia eukin beahar da, lar ebagitzen baduzu zuhaitza hil ahal delako.  

Azarotik udaberri aldera arte, landare gehienak hibernatzen dutenez, horixe da inausketa egiteko aldirik onena. Ebaketa horri esker enborra eta adarrak indartu, hazkuntza erregulatu eta kaltetuta edo gaixorik dauden atalak erauziko dizkiogu landareari.

Inausketa mota ugari daude, adibidez:

·         Satze-inausketa: landareari eman nahi diogun itxura lortzeko.

·         Ekoizpen-inausketa: honen helburua, organo naturalen (batez ere lore, hosto eta fruituen) ekoizpena sustatzea da.

·         Berritze-inausketa: berehala gehiegi hazi direlako edo produkzio larregi eman dutelako, garaia baino lehenago zaharkitu edo agortu diren landareei egiten zaie.

·         Garbitzeko inausketa: hauxe da gehien egiten den kimaketa; negu parteko lehen urrats gisa, lore helduak eta kalteturiko edo lehorturiko elementuak kenduz.

·         Ernaldi-inausketa: zainaren burua ebakitzen da, landarearen hazkuntza edo luzapena galarazteko.

·         Hostaila murrizteko inausketa: bere izenak adierazten digun bezala, hostoen dentsitatea arintzea dugu zeregina, landarea egurasteko eta bertako elementuen arteko lehiakortasuna saihesteko helburuz.


HURRENGO URTEAN ERE LAGUNDUKO DIOT NIRE AITARI OSO ONDO PASATU NUEN ETAJJJ

ASTEBURUA SAN KRISTOBALEN

Pasa den zapatuan (2016/3/19/)  San kristobalera joan ginen nire gurasoak eta ni, nire lehengusina (Danele) eta nire osaba eta izeko ( Leire eta Jabi)-ren etxera. Eguraldi oso txarra egin zuen bi egunetan, euria gelditu gabe, domekako goizean izan ezik, momentu horretan zorionez bero nahikoa egin zuen. Halere, oso ondo pasatu nuen, eta jan genuena oso gozo zegoen.
San kristobal Igorren dago, Arratian. Baserriz beterik dago, eta haietako bat nire lehengusina eta nire osaba eta izekoren etxea da. Niri asko gustatzen  zait baserri baten egotea, polita iruditzen zait egun bakoitzean sua egin beharra.
Argazki hau pasa dan urtekoa da.
 Heldu ginenean, etxeko arropa jantzi eta artxoa bazkaltzera joan ginen, eta espero nuen bezala, oso gozo egon zen. Tripa bete eta gero, nire aitari marrazki bat egin nion aitaren egunagatik, goizean Galdakaon ez zidalako eman denborarik. Ondoren, alboko ermitara joan ginen nire lehengusina eta ni, bera patinekin eta ni bizikletarekin. Gero etxera sartu eta WII-ra jolastu geuen rapea afaldu arte. Ordu bat geroago ohera joan nintzen. Hurrengo goizean, txokolatea txurroekin gosaldu eta gero nire osabaren Mercedes-ean osaba bera, nire lehengusina eta nire aita Dima-ra joan ginen. Han Athletic-en partiduaren lehenengo zatia ikusi, eta lehengusinaren Ezyroller-ean eta patinetean ibili ostean, berriro San kristobalera joan ginen. Han spagettiak ganbekin bazkaldu, denbora bat han egon, eta azkenean, berriro Galdakaora.

BERRIRO KANPINEAN


HAU GURE IGERITOKIA DA
Larunbat goizean kanpinera joan ginen aita, ama, bi anaiak eta bostok.

Aste Santua denez egun gehiago geratuko ginen baina aitak lanera joan behar zuenez atzo gauean etorri ginen. Duela gutxi egin zuten igeritokia eta orain kanpina hobea da nire ustez. Larunbatean euri pila egin zuen eta igeritokia estalita dagoenez hara joan ginen korrika ez bustitzeko.
Bakarrik egon ginen goiz guztian baina arratsaldean bi familia gehiago etorri ziren. Igeritokian urjauzi txiki bat dago, banku bat txorroekin eta txikientxako leku bat. 
Igande goizean Donibane Loitzun herrira joan ginen, kotxea hondartzatik hurbil utzi genuen eta duna izeneko arezko mendi batzuk ikusi genituen. Guk uste genuen arezko eskulturak egiteko zirela.
Herritik buelta bat eman eta egunero ikusten dugun denda ikusi eta gero, dunetara joan ginen. Han saltoak egiten aritu ginen tarte batez eta ondoren kanpinera itzuli ginen. Bazkaltzeko parrilada egin genuen eta arratsaldean igeritokira berriro joan ginen. Ura beti bezala epel zegoen baina jende gehiago zegoenez ezin izan genuen salto askorik egin.

   HARA JOATEA GOMENDATZEN DIZUET!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

NIRE ASTEBURUA

Asteburu honetan futboleko partidu bat eukin nuen, Arenasen kontra  jolastu behar nuen, 4-4 geratu ginen baina, ahal genituen sartu gol geihago baina lapurtu ziguten partidua, bueno eta hor utziko dut.

ZORIONAK GORKA

Gero arratsaldean egon nintzen nire amari laguntzen  hurrengo egunean nire anaiaren urtebetetzea zelako eta janari asko egin genuen: konsome, txirlak, legatza etab... Eta nire aititek etorri ziren eta nire anaiak opari asko eukin zuen, kotxe bat, arbela bat, arropa etab...

Pasatu genuen oso ondo,  nire anaia handiagoa delako eta horrela jolastu ahal du gehiago .

Eta ere oparitu diote futboleko lehen zapatilak, eta gaur partidu bat jolastu du .

 

lunes, 21 de marzo de 2016

AC DC

Ac Dc rook talde handi bat da. Oso famatuak dira, niretzako eta nire aitarentzako. Abesti asko egin dute ( black in black, thundrestrack... ) rook talde hoberenak dira. Gertatu dena taldean da Brian  (abeslaria ) gorra geratu dela eta ezin duela ez entzun ez abestu, orduan erabaki dute ordestea Brian beste gizon batengatik, niretzat hori txarto dago, baina hobeagoa da taldearentzako uste dut.

   

NIRE SERIE GUSTUKOENA.

Nire serie gustukoena Crepúsculo da, eta gustatzen zait asko.
Nire portsonai gustukoena Edward deitzen da eta Asier Ortizena Jakob deitzen da,
Crepúsculo 2008 urtean egin zen eta amaitu zen 2012 baina,  udan aterako da berriro
eta oso pozik nago. Serie hau vampiro eta gizon-otsoaz doa . Edward vampiro bat da eta Jakob
gizon-otso bat da, ere dago neska bat deitzen dena Bella, lehen persona normal bat zen baina gero
Edward rekin eukiten du ume bat eta umea barruan zegoenean Bella kasi hiltzen da baina, Edward
hozka egiten dio eta bihurtzen da vampiro. Eta nahi baduze informazio gehiago ikusi seriea

domingo, 20 de marzo de 2016

ROBOT-AK NUEVA ZELANDAN PIZZAK BANATZEN

Resultado de imagen de robots en Nueva Zelanda
Robotak horrelakoak dira
DRU deitzen da (Domino's Robotic Unit) eta gidari proba bat da aukeratu duena   Domino's Pizza inplementatzea Wellingtonen (Nueva Zelanda). Zein da egin nahi dutena? Robot batek pizzak banatzea etxeetan. Domino's finkatu duenez, proiektu bat da oraindik fase batetan aurkitzen dena, baina bideo bat erakutsi dute nola izango zen prozesua. 20 kilometroko autonomia du (12,5 milla), metro bat altuera eta sensore batzuk ostopoak saihesteko. Kontzeptu moduan ondo egon arren, arazo batzuk gertatzen zaizkie enfrentatu beharko dituenak. Orokorrean: eskailerak igotzea eta lapur batzuetatik defendatzea. Azkenengo kasu honetan, ez dugu ikusten DRU-k dituela tresna eta kapazidadeak pizza dohain nahi duenarengan ihes egiteko. 


Resultado de imagen de robots en Nueva Zelanda
Pizzak hortik ateratzen dira

sábado, 19 de marzo de 2016

AITAREN EGUNA

Aitaren eguna ospakizun bat da familiako aitei eskaintzeko, eta martxoaren 19an ospatzen da beti. Beste herrialde batzuetan ekainaren hirugarren astean ospatzen da.
      
            ZERGATIK OSPATZEN DA AITAREN EGUNA?

Resultado de imagen de el dia del padreJende askok pentsatzen du ospakizun hori egiten dela produktu batzuk saltzeko, baina ez da horretarako.
Ospakisuna gertatu zen Sonora Smart Dodd deituriko emakume bati esker. Washington, Estatu Batuetan modu batez bere aitari omendu nahi zion, eta bere emakumea hil zenean, aitak bere ume guztiei zaindu zien. 1909. urtean izan zen Dodd emakumea proposamena egin zuenean albiste onak ez izan arren, eta 1910eko ekainaren 19ra arte joan zen Spokanen, Washington izan zen lehenengo aldia aitaren eguna ospatu zela.
Handia zenean, Sonora bere aitarengan gizon ausarta bat ikusi zuen, maitagarria eta desinteresatua, sakrifizio pila bat egin zituela bere familia aurrera ateratzeko. Sonoraren aita martxoaren 19an jaio zenez, Sonorak egun hori aukeratu zuen aitaren eguna ospatzeko.
1924. urtean Calvin Coolidge presidentea egun hori nazionala egin zuen.
Azkenik, 1966. urtean, Lyndon Johnson presidentea aldarrikatze bat sinatu zuen ekainaren hirugarren astean aitaren eguna ospatu ahal izateko Estatu Batuetan. Amerikako kontinenteko herrialde gehienek ospakizun horretara gehitu ziren.

ZE EGUNETAN OSPATZEN DA AITAREN EGUNA BESTE                          HERRIALDE BATZUETAN?

Herrialde gehienetan ekainaren hirugarren astean ospatzen da, baina beste data batzuk daude: Rusian, adibidez, otsailaren 23an ospatzen da. Rumanian maiatzaren bigarren igandean ospatzen da eta Australian eta Nueva Zelandan irailaren lehenengo igandean.
Baina garrantzi gehien duena ez da noiz ospatzen denean, baizik eta daukagula egun bat gogoratzeko zenbat maite ditugun aitak, eskerrak eman asko maite gaituztelako, eta eguna gustura ospatzea.




jueves, 17 de marzo de 2016

EL CONDE SISEBUTO



EL CONDE SISEBUTO

Hemen dugu Asierrek deklamatutako olerki osoa.

AINHOA ETA EGOITZEK EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNEKO AZALPENA

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA 


Asteartean, Martxoak 8, emakumeen nazioarteko     eguna izan zen. Ainhoa eta Egoitzek arbela digitalean   nazioarteko egunaren gauza batzuk azaldu zizkiguten. Orri bat eman ziguten eta imajinatu, dantzaria, burura lehenengo etortzen zitzaigun sexua idatzi behar genuen, mutila edo neska.
Mutilak arropa larrosa eraman ahal dute eta neskak gorriz edo urdinez, mutilak ere dantza egin ahal dute eta neskak futbolera jolastu.
 Oso ondo azaldu ziguten eta ondo pasatu genuen eta ikasi ere bai.

                                 OIHANE  
                                                   IONE
                                                               IKER   
                                                                          AIMAR

GAZTELANIAKO OLERKIA

Alaznek (gure gaztelaniako irakaslea) olerki bat eman zigun ikasteko, bi egun genituen asteartetik ostegunera. Eta andereñok nota ipiniko digu, azterketa bat delako. Niretzat ikastea ez zitzaidan oso zaila iruditu, andereño oso ona izan da bakarrik hori bidaltzen :

A cuatro leguas de Pinto
y a treinta de Marmolejo
Existe un castillo viejo
Que edificó Chindasvinto
Pertenec a un gran señor
Algo feudal y algo bruto,
Se llamaba Sisebuto
Y Cunegunda su hermana
Y su madre Berenguela
Y una prima de su abuela
Atendía por Mariana…

Hitz batzuk beltzez ipini ditut diptongo dutelako.



                                     

BIGARREN HIRUHILEKOA BUKATZEN


Bigarren hiruhilekoa bukatzen ari da, eta notak laster emango dizkigute. Oporrak laster izango direnez azterketa asko egin ditugu eta oraindik, momentuz 4 azterketa gehiago egin behar ditugu. Gaur gaztelaniako olerki baten zatiaren azterketa izango dugu, espero dugu idatziz ez izatea! Bihar musika azterketa daukagu, goizean izango denez, patioan ezin izango dugu ensaiatu. Musika azterketa izan ondoren, matematika azterketa izango dugu, eta Astelehenean science azterketa izango dugu. Hurrengo ostegunean notak emango dizkigute, eta espero dugu denok nota onak izatea!!

                     AKARI, ELENA, OIER, ANDER

OPORRAK ETA GAI BERRIA

Gaur Martxoaren 10an, falta dira 8 egun oporrak hartzeko.                                                                              
Irrikitan gaude. Gaia bukatu dugu eta berriarekin hasi gara. Klase egunak
bukatzea nahi dugu, oso nekatuta gaudelako. Hiruhileko hau bukatzen denean  eskolatik irtetzea oso ona izango da askorentzat, eta guretzat.
Gai berria zentzumenei buruz doa, adibidez: Ikusmena, entzumena, ukimena, usainmena,...
Andereñoak esan digu gai honetan esperimentuak izango ditugula
Oso ondo pasatuko dugu gai honetan!

Mikel C., Mikel P., Asier  eta Marc 

ASTEBURU HARRIGARRIA

                       OSTIRAL ARRATSALDEAN:
Ostiralean eskolatik atera poz-pozik atera ginen. Amarekin Plaza gorrian geratu ginen 17:15etan baina berandu heldu zen, eta heldu zenean ikusi nion barrezka eta poz-pozik zegoela. Niri besarkatu ondoren niretzako sorpresa bat zuela esan zidan eta ni sorpresa zein den pentsatzen nengoenean, Cervantes liburudendan antolatutako leihaketa irabazi nuela esan zidan. Poz-pozik jarri nintzen hori entzuterakoan eta korriketan liburudendara kola erostera eta irabazitako premioa hartzera joan ginen.
Ikusi genuen irabazleen marrazkiak kristalean itsatita zeudela, eta nirea hau zen:
Etxera heldutakoan premioa zabaldu nuen eta aitari erakutzi nion.












                                        
                                     LARUNBATEAN:
Larunbat goizean margo eta errotulagailu berriekin margotzen egon nintzen eta 13:30etan gutxigorabehera nire amamaren etxera abiatu ginen bere urtebetetzea eta nire lehengusuaren urtebetetzea ospatzera. Heldu bezain laster nire lehengusina txikiarekin jolasten egon nintzen eta nire izeko ta osaba oilaskoaren bila joan eta bueltatu zirenean, mahaian eseri ginen eta jaten hasi ginen. Bazkaldu eta gero pastel batzuk jan eta 17:15etan etxera bueltatu ginen eguraldi txarra egiten zuelako.

                                         IGANDEAN:
Igandean nire beste izekoren etxera jatera joango ginen baina ordu biak arte ez geneukanez pentsatuta joatea paseo bat eta erosketa batzuk egitera joan ginen. Erosketa guztiak egin genituenean parke batera joan, eta handik joan ginenean nire neba jausi zen eta orkatila bihurtu zuen. "Aupitas" eraman nion izekoren etxera arte eta izekoren etxera heldu ginenen gertatutakoa kontatu genion. Bazkaldu bezain laster nire aita eta ama nire nebarekin hospitalera abiatu ziren. Bueltatutakoan eskaiola zeukala konturatu ginen, eta gero txutxeak erostera joan ginen. Txutxeak jan eta gero, paseo bat eman eta etxera itzuli ginen.