martes, 22 de marzo de 2016

ASTEBURUA SAN KRISTOBALEN

Pasa den zapatuan (2016/3/19/)  San kristobalera joan ginen nire gurasoak eta ni, nire lehengusina (Danele) eta nire osaba eta izeko ( Leire eta Jabi)-ren etxera. Eguraldi oso txarra egin zuen bi egunetan, euria gelditu gabe, domekako goizean izan ezik, momentu horretan zorionez bero nahikoa egin zuen. Halere, oso ondo pasatu nuen, eta jan genuena oso gozo zegoen.
San kristobal Igorren dago, Arratian. Baserriz beterik dago, eta haietako bat nire lehengusina eta nire osaba eta izekoren etxea da. Niri asko gustatzen  zait baserri baten egotea, polita iruditzen zait egun bakoitzean sua egin beharra.
Argazki hau pasa dan urtekoa da.
 Heldu ginenean, etxeko arropa jantzi eta artxoa bazkaltzera joan ginen, eta espero nuen bezala, oso gozo egon zen. Tripa bete eta gero, nire aitari marrazki bat egin nion aitaren egunagatik, goizean Galdakaon ez zidalako eman denborarik. Ondoren, alboko ermitara joan ginen nire lehengusina eta ni, bera patinekin eta ni bizikletarekin. Gero etxera sartu eta WII-ra jolastu geuen rapea afaldu arte. Ordu bat geroago ohera joan nintzen. Hurrengo goizean, txokolatea txurroekin gosaldu eta gero nire osabaren Mercedes-ean osaba bera, nire lehengusina eta nire aita Dima-ra joan ginen. Han Athletic-en partiduaren lehenengo zatia ikusi, eta lehengusinaren Ezyroller-ean eta patinetean ibili ostean, berriro San kristobalera joan ginen. Han spagettiak ganbekin bazkaldu, denbora bat han egon, eta azkenean, berriro Galdakaora.

1 comentario:

  1. Ni ere San Kristobalera joan nahi dut baina zeguruenik utziko didate

    ResponderEliminar