martes, 22 de marzo de 2016

BERRIRO KANPINEAN


HAU GURE IGERITOKIA DA
Larunbat goizean kanpinera joan ginen aita, ama, bi anaiak eta bostok.

Aste Santua denez egun gehiago geratuko ginen baina aitak lanera joan behar zuenez atzo gauean etorri ginen. Duela gutxi egin zuten igeritokia eta orain kanpina hobea da nire ustez. Larunbatean euri pila egin zuen eta igeritokia estalita dagoenez hara joan ginen korrika ez bustitzeko.
Bakarrik egon ginen goiz guztian baina arratsaldean bi familia gehiago etorri ziren. Igeritokian urjauzi txiki bat dago, banku bat txorroekin eta txikientxako leku bat. 
Igande goizean Donibane Loitzun herrira joan ginen, kotxea hondartzatik hurbil utzi genuen eta duna izeneko arezko mendi batzuk ikusi genituen. Guk uste genuen arezko eskulturak egiteko zirela.
Herritik buelta bat eman eta egunero ikusten dugun denda ikusi eta gero, dunetara joan ginen. Han saltoak egiten aritu ginen tarte batez eta ondoren kanpinera itzuli ginen. Bazkaltzeko parrilada egin genuen eta arratsaldean igeritokira berriro joan ginen. Ura beti bezala epel zegoen baina jende gehiago zegoenez ezin izan genuen salto askorik egin.

   HARA JOATEA GOMENDATZEN DIZUET!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

1 comentario: