martes, 22 de marzo de 2016

INAUSKETA

Arainon nire aitari inausi egiten lagundu egin nion eta etxeko zuhaitzak mozten hasi ginen. Lehenango inausi genituenak pinuak izan ziren, eta hurrengoak frutak ematen zituzten zuhaitzak, adibidez: sagarrondoa, gereziondoa, etab. Zuhaitzen adarrak mozteko guraize berezi batzuk erabili genituen, oso luzeak eta indartzuak ziren. Lana bukatu genuenean sarrera honi buruz egitea bururatu zitzaidan. 

HAU INAUSTEKO TRESNA BAT DA
Inausi egitea zuhaitzei adar zaharrak eta hildako adarrak ebagitzea da. Lan hau oso ona da zuhaitzentzat, horrela indartsuagoak eta handiagoak egiten direlako. Baina kontu handia eukin beahar da, lar ebagitzen baduzu zuhaitza hil ahal delako.  

Azarotik udaberri aldera arte, landare gehienak hibernatzen dutenez, horixe da inausketa egiteko aldirik onena. Ebaketa horri esker enborra eta adarrak indartu, hazkuntza erregulatu eta kaltetuta edo gaixorik dauden atalak erauziko dizkiogu landareari.

Inausketa mota ugari daude, adibidez:

·         Satze-inausketa: landareari eman nahi diogun itxura lortzeko.

·         Ekoizpen-inausketa: honen helburua, organo naturalen (batez ere lore, hosto eta fruituen) ekoizpena sustatzea da.

·         Berritze-inausketa: berehala gehiegi hazi direlako edo produkzio larregi eman dutelako, garaia baino lehenago zaharkitu edo agortu diren landareei egiten zaie.

·         Garbitzeko inausketa: hauxe da gehien egiten den kimaketa; negu parteko lehen urrats gisa, lore helduak eta kalteturiko edo lehorturiko elementuak kenduz.

·         Ernaldi-inausketa: zainaren burua ebakitzen da, landarearen hazkuntza edo luzapena galarazteko.

·         Hostaila murrizteko inausketa: bere izenak adierazten digun bezala, hostoen dentsitatea arintzea dugu zeregina, landarea egurasteko eta bertako elementuen arteko lehiakortasuna saihesteko helburuz.


HURRENGO URTEAN ERE LAGUNDUKO DIOT NIRE AITARI OSO ONDO PASATU NUEN ETAJJJ

No hay comentarios:

Publicar un comentario