martes, 22 de marzo de 2016

POLITA BAINO POLITAGOA

Larunbat honetan, nire familiarekin Santurtzira joan nintzen, portu ondoan dagoen jatetxe batera jatera. Jatetxeko lehiotik, portu izugarri bat ikusi nuen, eta jarraian aitari galdexka hasi nintzen, zer ote zen jakiteko:
.
Argazki honetan, ondo bereizten da nola den merkataritzako portu bat

BILBOKO PORTUA: Bilboko portua, merkataritzan eta banaketan gehienbat arduratzen den izugarrizko portu bat da. Euskal Herriko porturik garrantzitsuena da eta Espainako laugarrena bere lanagatik, adibidez, 2007. urtean, 40 milioi tona kontainer mugitu ziren portuan. Portua, 1300ko ekainaren 15an estreinatu zen, Bilboko sorrerarekin batera. Portuak, 16,94 km2 ditu, hau da, oso handia da. Antzinan portua, Bilboko hiribilduan zegoen, zehazteko, zazpi kaleen ondoan, San Anton zubiaren bi aldeetara. Baina Nerbioi ibaiako bokaleko herrietan, meatzeak zeudenez, eta leku falta ere zegoenez, Nerbioiko bokalera eramatera erabaki zuten, gaur egun dagoen lekura. Bilboko portuak, mozkin mordoa ematen dio Bizkaiari, ia 25 milioi euro urtero. Portura, lurralde urrunetatik, merkataritza itsasontziak datoz arropekin, jostailuekin, alatzairuekin... Portuan, hainbat garraiobide daude gauza hauek portutik ateratzeko, adibidez, kamioiak eta trena. Garraio hauek dendetara zuzen edo pabiloi handietara eramaten dira, adibidez, Basaurin dagoen MercaBilbaora. Hortik dendetara doaz, eta badaude prest guk erosteko.
    
NIRI, GALDAKAON HORRELAKO PORTU BAT IZATEA GUSTATUKO LITZAIDAKE, BAINA BADAKIT EZINEZKOA IZANGO ZELA.

1 comentario:

  1. Ni ez neki hori Bilboko portuari buruz asko interesatu zait kontatu duzuna eta niri ere asko guztatuko litzaidake Galdakon horrelako portu bat egitea.

    ResponderEliminar