miércoles, 30 de marzo de 2016

SUPER KOLONIAK

Ostiralean Bilbora joan ginen, kolonietako autobusa, Bilboko autobus geltoki erraldoi batean ateratzen zen Candanchura. 19:00-etan atera ginen eta autobusean 4 neska ezagutu genituen laster: Aiora, Itsaso, Izaro eta Irati. Oso atseginak ziren eta segituan egin ginen lagunak. 23:30-etarako iritsi ginen alberguera eta 00:00-etarako dena prest ohean geunden. 6-ko gelak ziren eta niri, Uxuerekin, Nahiarekin, Malenekin (nire lehengusinarekin), Uxunerekin eta Iratirekin (Malenen lagun batzuekin) tokatu zitzaidan. Goizean-goiz gure kabuz altxatu ginen, 07:10 etan, baina, irakasleek atea zabaldu eta ateratzeko esan ziguten gelako argia piztuta zegoela konturatu zirenean. Apur bat beldurtuta korridodera atera ginen eta konturatu ginen, ez ginela bakarrak! Gela guztietako umeak korridorean zeuden. Irakasleak Carmele deitzen den neska bateri errieta botatzen hasi ziren beste baten gelara sartu eta lehioa zabaldu zuelako kalera ateratzeko. Errieta bota ziguten denori haiek altxatu behar zigutelako eta gure kabuz altxatu ginelako. Jantzi eta gero eskiak, botak, bastoiak eta kaskoa alkilatu genituen eta eskiatzera joan ginen. Eskiatzen zekitenek ordu bat bere baitara eskiatu ahal zuten eta 12:00-etan kursiloa genuen, guri postu handienean ipini ziguten lau urteetatik eskiatzen dugulako. Irakaslea Dani deitzen zen eta 14:00-etan bukatzen zen kursiloa. Bazkaldu ondoren, apur bat gehiago eskiatu genuen gure kontura lagunekin.

Hurrengo egunean berdina egin genuen eta 16:00-etan irakasleekin geratu ginen arroka batean. Irakasleak zenbatu egin ziguten, 47 ume ginen guztira bost irakaslerentzat eta den-denak geunden. Apur bat triste, lagunetaz agurtu eta etxera joan ginen, baina ez autobusean, gure gurasoek batu ziguten Badaguasera joateko.

OSO ONDO PASATU DUT, GAINERA, LAGUN ASKO EGIN DITUT !!!

1 comentario:

  1. Ni ere kurtzilo bat izan nuen txiki-txikia nintzenean eta zu bezala oso ondo pasatu nuen.

    ResponderEliminar