sábado, 30 de abril de 2016

CURIOSITY ROVERRA MARTETIK IBILTZEN

Gaur (2016/04/30) goizean, ez nekien sarrera zereri buruz egin, baina gero, atzo, ostirala, nire amak esan zidan berritaz gogoratu naiz. Amak esan zidan Curiosity izeneko rover bat zebilela Martetik ibiltzen. Web orrialde batetik gertaera oneri buruz informazio hau batu dut:
NASA-k bidalitako rover honek Marteko zatirik latzena eta aldapatsuena zeharkatu dau. 2011 ko Azaroaren 26 an 10:02 etan bota  zuten gure planetatik, eta duela hiru urte t´erdi (2012 ko Abuztuaren 6 an)  heldu egin zen Curiosity planeta hain harritsu honetara, Marte izenekoa, Gale kraterrean lurreratu zuen, hain zuzen ere 05: 31 etan. Argazki eta bideo asko atera ditu rover hain famatu honek, eta berari esker NASA-k argazki eta bideo hauek erakusten dabiz 360 gradutan, xehaztasunarekin. Mesetako lurrazalaren latztasunaren erruz, NASA oso kezkaturik egon zen, Curiosityren gurpilak erraz midu ahal zirelako lurrazal horretan. Bideo bat daukat, Web orrialde horretatik aterata, eta sarrera honetan jartzea erabaki egin dut. Espero dudana rover honek lortzea hau da: Bizitza seinaleak. Asko gustatuko litzaidake jakitea Lurra ez dela bizitza daukan planeta bakarra.
Hona hemen arinago kontatu dizuedan bideoa:

ZELAKO ASTEBURUA IZANGO DUDAN!


Asteburu honetan rapel eta esperiologia egingo dut. Gaur noa hori dena egitera, espero dut erreza izatea, ez dut minik egi nahi,  kobetatik ibiliko naiz linterna batekin .
Rapelak niri beldur ematen dit :-€ espero dut ez jaustea, normalean ez dut nire bizitzan rapel egin baina, beldura ematen du amildegi batetatik kordel batekin botatzea baina igual uste baino errezagoa da.
Gero esperiologia egin behar dut aber zelan den. Beste zerbait ez dakidana zelan egiten den .
Hori erreza izango da kobetatik ibili oso dibertigarria ematen du. Espero dut ondo pasatzea.

ETXEAN GAIZORIK

Larunbatean, kanpinean pistinatik gentozela hotzak harrapatu egin ninduen. Igande osoa etzanda aritu nintzen eta ezin izan nintzen igeritokira joan. Arraina bazkaldu nuen eta ondoren Coca-Cola pixka bat. Indar gabe nengoenez lotan geratzen nintzen edozein momentutan, etxera joan ginenean aitak amari deitu egin zion eta aste osoa libre zeukanez Gazteizen lan egiten zuelako eta San Prudentzio zelako etxean geratzeko esan zidan, beraz ezin izan nintzen eskolara joan.

Astelehen goizean, hobeto egon nintzen arren medikuarengana joan nintzen, medikuak esan zidan denetarik jan behar nuela: txokolatea, gauza hotzak, olioa... izan ezik, beraz gauza garbiak. Bazkaltzeko, makarroiak ezer gabe jan nituen eta ez zitzaizkidan gustatu.
Arratsaldean, berriro tripako mina neukan eta gauean 5 aldiz gutxi gora behera altxatu nintzen komunera joateko. Ez nuen batere ondo lo egin gau hartan.

Astearte goizean tripako mina izan nuen baina lehengusu-lehengusinekin egon nintzen. Medikuak jarabe bat eman zidan eta nazkagarria da. 

Horrela egon naiz aste osoan ostiralean izan ezik, oso ondo egon  nintzela. 

D.N.I.-A EGITEN

Atzo 2016 ko 27 an D.N.I.-a egitera joan nintzen. Nire amari ahaztu zitzaion firma proba batzuk egitea eta orduan beste pertsona batzuk egiten zebilenean nik firmak egiten hasi nintzen. Ez nuen nahi nire abizena jarri oso luzea delako baina, nire amak esan zidan derrigorrezkoa zela eta orduan bat egin nuen abizenarekin, oso ondo atera zitzaidan eta orduan firma hori egin nuen. Tokatu zitzaigun gizona oso majua zen eta oso arin egin genuen. Orain oporretan  joan ahal naiz eta oso ondo pasatuko dut.

viernes, 29 de abril de 2016

MILA ESKER!!!!

Kaixo!

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi nizkizuen izan dudan agurragatik. Brutala izan da. Esker anitz guztioi.

Zin egin dizuet bisitan joango naizela, eta nire hitza bete egingo dut. Baina astearte honetan ezin izango naiz gerturatu eskolara. Zergaitik galdetuko didazue. Eskolatik irten eta jarraian enpresa batek deitu egin nau lan eskaintza bat eginez Durangon. Gaur egungo krisialdiarekin eta nik dudan diru kopuruarekin ezin diot eskaintza honi uko egin. Ordezkapen bat izango da, baina ez eskola batean termitak (egurra jaten dituzten insektu batzuk) eta beste ohiko plagak kontrolatzen. Bidaliko dizuet argazkiren bat laister, ikusiko duzue nola lan egiten dudan...

Milesker umeak eta Mireneri noski! Bideo xume hau egin nuen baina ez nuen nahi zuek nire aurrean ikustea, beraz heldu da ikusteko garaia.

ANIMO GAZTERI! ETORKIZUENA ZUENA DA ETA IKASI BEHAR DUZUE BIZITZARI AURRE EGITEN

MILA ESKER!!!!!!!!!! on PhotoPeach

AGUR EGOITZ ETA AINHOA!

Eskerrik asko biori egin duzuen lanagatik, bai laguntza aldetik, bai zuen jarreragatik. Zuok ikastera etorri zarete, baina guk ere zuongandik ikasi dogu. Aztarna ezin hobea utzi duzue ikasle eta irakasleengan. 

TRONPETA


Bost urtetatik jotzen dut nik tronpeta. Nire ustez oso instrumentu polita da baina ez du jende askok jotzen. Nik oso gustuko dut tronpeta batez ere soinua. Erosi zidatenean oso pozik jarri nintzen baina oraindik ez nekien jotzen,orain nota oso altuetara heltzen naiz.
Nire tronpeta ez da urre kolorekoa, nirea, zilarra kolorekoa da. Nire tronpetajole gustokoena Louis Armstrong da, gainera ez zuen bakarrik tronpeta jotzen, abeslaria ere zen.

URTXINTXA LEHIOTIK

Orain dela egun batzuk egon zen urtxintxa bat lehioaren albotik eta ez zen oso handia baina polita eta mugitzen dira  oso arin.
Zutik ipintzen denean buztana behar dute ez jausteko.  

GOIZE ARRAROA

Gaur goizean etxetik atara naiz, Peioren etxera joateko.
Joaterakoan, Andrearen etxetik pasatu naiz eta Iberdrolatik 
pasatu naizenean, dena pinturarekin margoztuta zegoen, kuboekin eta pintzelekin margotu dute. Oso txarto geratu da eta Iberdrolakoak haserretuko dira seguru ba ze ez dakite nor izan den margoztu duena edo nortzuk izan diren. Peioren etxera joan eta gero, Peiok nahi zuen ikusi eta joan gara ikustera Peiok  pintura ikutu du eta bere eskua gorri gorri ipini da, ba ze margoa                                                               gorri kolorekoa zen.

NIRE AMA PASTELAK EGITEN

Nire ama pastelaria bueltatu da bapatean. Egun baten nire ama sorpresa bat egin eustan. Tarta bat zela esan eustan. - Aimar gaur postre sorpresa dago. - Zer da?-galdetu nuen - Ahhhh, sorpresa- erantzun zidan Ni afaldu eta gero, tarta jan nuen eta oso goso zegoen. Bizkotxo bat zen. Zati bat nire arreba oso polito ipini euztan. Tartarik hoberena!!!!!!! Gaur beste pastel bat egin dit. Aiii, ze gozoa!!!! oso gozo egon da. Txokolatezkoa izan da. Niretzat txokolatea saporerik hoberena da. Zuentzat ez? Oso gozo dago txokolatea. Zein izango da hurrengoa? Beste sorpresa!




    



jueves, 28 de abril de 2016

HIRU LAGUN MUSIKARIAK

Ekain, Unai eta ni musikako talde bat egin genuen.
Hiru lagun musikariak deitzen zen, Ekain eta nik egi genuen taldea baina Unai jarri zuen izena. Egun batean Unai taldetik joan zen eta Ekain joango zenean Adrián agertu zen eta Ekain ez zen joan. OrainLas Cronicas de Narnía joko dugu aste kulturalean eta Adrián eta nik asko ensaiatzen dugu. Gu moteak jarri gara Adrián Louis da Louis Amstrong Ekain el flautaas da eta ni Charli Charli Puthetik.
ESPERO DUGU ONDO ATERATZEA!

¡Ganamos la liga!

El otro día fuimos a jugar un partido de fútbol a Portugalete, si ganábamos este partido ganábamos la liga. Estábamos super emocionados por el resultado después del partido fuimos a las duchas y el entrenador nos dijo que habíamos ganado la liga. Ganamos el partido 6-0.¡Hemos ganado la liga!






                                                          

miércoles, 27 de abril de 2016

LURRIKARA ECUADORREN

Asteburu honetan interesa piztu dit  lurrikarari buruz idaztea .

Telebistan ikusi dut zelan azkena Ecuadorren izan dela eta euki du indarra 7,8 º Richter eskalan. Horrekin neurtzen dira lurrikarak. Ikasten dutenak lurrikarak "Sismologoak" deitzen dira .

 Ecuadorreko lurrikaran hildako asko daude, eta pertsona asko geratu dira etxe barik .

Lurrikarak dira mugimendu indartsuak lurrarenak. 

Plaken mugimendua gaitik gertatzen dira.

                                Zer egin behar da lurrikara batean ?

  1. Etxetik atera  arineketan .
  2.  Ezin bada atera etxetik ipini egurrezko mahiaren beheko aldean .
  3. Kendu ura, gasa eta eletrizitatea.

martes, 26 de abril de 2016

ASTEBURU DIBERTIGARRIA

Ostiralean, eskolatik atera eta gero, Paule.H-ren urtebetetzera joan nintzen.  Lehenengo poliziak eta lapurrak jolasera jolastu genuen eta SIMPLY alboan geundenez, Alai-erarte jaitsi eta bertako tabernetan ezkutatzen ginen. Oso ondo pasatu genuen eta dena jan eta gero futbolinera jolasten aritu ginen. Han gauzak apur bat okertu ziren Paule.H-dok zuen liburu maitatu bategatik. Amaiak eta Paule.V-gak hiru orri apurtu zizkioten eta haien izenak ez ziren tokian ipintzen jarri ziren eta horrela bukatu zen egun hori. Larunbat arratsaldean Paule.H-ren etxera joan ginen eta pelikula bat ikusten eta WII-ra jolasten igaro genuen eguna. Igandean goizeko 09:00-ak puntuan altxatu nintzen herri Krosa egiteko.Ez nuen oso ondo pasatu atzekoen bultzadekin azkenetarikoa iritsi nintzen arte. Azkenetarikoa iritsi nintzen zerrendan baina animo txiki bat eman nion neure buruari, "gutxienez ez zara azkena iritsi". Jarraian aldatu eta dantzara joan nintzen polikiroldegian egiten ziren ensaioetara eta ez dizuet gezurrik esango, hiru ordu eman genuen dantzan! Arratsaldean zinemara joan ginen lagunekin "EL LIBRO DE LA SELVA" ikustera eta asko gustatu zitzaidan.

OSO ONDO PASATU DUT ASTEBURU HAU BAINA APUR BAT NEKATUTA NAGO.

OLERKI LABURRAK

FIRIN- FARAN
HAIREA DANTZAN

FIN, FIN, FIN
TXINATARREKIN TXIN- TXIN







SIRIAKO UMEAK


NIRE ASTEBURUA

Larunbatean joan ginen nire gurasoen lagun batzuk eta ni "asado" bat egitera. Ni eta nire lagunak hasi ginen prestatzen gure bi kanpin dendak jolasteko. Jan eta gero hasi zire neuri tanta txikitxo batzuk,sirimiri antzera, gelditu zen apurtxu bat , zoritxarrez  berriro hasi zen  fuerteago, orduan, ni eta nire lagunak sartu ginen kapin dendara ez bustitzeko. Hor itxaron genuen autoak etortzeko etxera joateko. Gero nire etxera joan ginen jolastera. Merienda jan eta gero batu genituen  jostailuak . Eta joan ziren , gero  ipini nintzen etxeko lanak egitera, amaitu nituenean  filma ikusi nuen nire familiarekin.

Igandean euria ari zenez Zubiartera joan ginen. Han hanbuergesa bat jatera eta barruko parkera jolastera joan ginen. Gero  joan ginen etxera  prestatzera biharko eguna.

domingo, 24 de abril de 2016

OSTIRALEKO ZIBA LEHIAKETAN TXAPELDUNA!!!!!!

Ostiralean bi ziba lehiaketa egon ziren. Irabazteko 5 truko egin behar ziren, baina ez ba zitzaizun  ateratzen ez zen inporta.Lehenengo trukoa "dormilon" deitzen da eta lurrera botatzean datza. Bigarrena "pala" lurrera bota behar da eta bi hatzamarrekin hartu. Hirugarrena, "cohete" deitzen da, hauxe zokarekin harrapatzean datza. Laugarrena "boomerang"deitzen da eta lurrera jausi baino lehen eskuan jarri behar da.Eta bostgarrena, eta azkena, "la cueva del oso" deitzen da eta hanken azpitik pasatzea eta boomerang bezala eskura hartzean datza. Nik truko guztiak egin nituen " la cueva del oso" izan ezin. Lehenengo ziba lehiaketan, irabazi nuen, lehenengoa geratu nintzen eta bigarrenean bigarrena geratu nintzen; 15 euroko bi ziba eman zizkidaten. Bat berdea eta bestea gorria.
                

ELENAREN ETXEAN ZUZTARLUZERA JOLASTEN


Larunbatean 5:00PM etan polideportiboan gelditu ginen Elena, ni eta Urretako beste bi Elenaren etxera joateko. Elenaren etxera heldu ginenean, zuztarluzera jolastu genuen,30 min geroago, eskonditera jolastu genuen 7:00ak arte. 7:00 etan peonzak hartu genituen eta kalera botatzera joan ginen. Ondoren, Urretako lagunei etxera joatera lagundu genion Elena eta ni eta gero Elena eta ni parkera  jolastera joan ginen 8:00ak arte. Eta azkenik denok bere etxera.

ASIERREN ETXEAN ETA LIBURUAREN EGUNA



Ostegunean Asierrek eta Ekainek esan zidaten ia nahi nuen haien musika taldean sartu, nik baietz esan nien eta esan zidaten Narnia B S O abestia joko genuela, niri pila bat gustatzen zait Narnia eta horregatik oso pozik nengoen. Kepari esan genion aste kulturalean joko genuela hirurok, baietz esan zigun eta segituan patiora joan ginen. Patioan Asierren etxera ensaiatzera joango ginela erabaki genuen, 19:00etan.

Ordua heldu zen eta ni Plaza Gorrira joan nintzen, han geratu ginelako Asierrekin. Asier liburutegitik atera eta Ekainekin elkartu ginen, Asierren aitak kotxean eraman gintuen haien etxeraino. Kotxean abestiak entzuten joan ginen. Etxera sartu eta Ekain eta biok Asierreri etxerako lanak egiten lagundu genion, amaitu egin zituenean kanasta batzuk bota genituen Asierren mini-kanastan. Ondoren abestia jotzen egon ginen ordu bat. Hasieran txarto jotzen genuen baina gero oso ondo atera zitzaigun. Azkenean afaltzera joan ginen, oso ondo pasatu nuen egun horretan.



Atzo liburuaren eguna izan zen eta Alhondigara joan ginen, liburuak hartu eta kalera irten ginen poz-pozik. Gure ama pozik zegoen gurekin eta liburu batzuk erostera eraman gintuen liburudenda batera. Oso ondo pasatu nuen atzo.  

LAGUNTZA HANDIA (2.ZATIA)

Gogoratzen baduzue, orain dela 2 aste, Siriako errefuxiatuei buruz egin nuen sarrera bat. Ez baduzue gogoratzen, laburpen txiki bat egingo dizuet:

Galdakaoko talde bat, Greziara joan da errefuxiatuei laguntzeko. Lehenengo, deialdi bat egin zuten bilketa bat egiteko. Bilketa izugarria izan zenez, boluntarioak eskatu zituzten gauza guztiak ondo sailkatzeko, Galdakaoko bi lonjetan. Grezian, hiru boluntario daude, Idomeni izeneko kampamentu batetan. Hara, kamioi bat eta furgoneta bat eraman zuten. Boluntarioek, hiru kanpin-denda eraiki zuten, eta segituan denda bat amak haurrei elikatzeko izango zela erabaki zuten.
Haien orrialdean sartzean horrelako beste sarrera egitea erabaki dut, eta irakurtzen hasi naiz.

Argazkian, boluntario bat agertzen da. 
Galdakaon beste kamioi bat kargatzen ari dira Greziara laster eramateko, baina orain handik gehien eskatzen dutena, txapelak, txankletak eta eguzki kremak dira, bero izugarria egiten du eta. Idomenin, polizia pixkat oldarkorra ipintzen ari da eta jendea urduri jartzen hasi da. Hori ez gertatzeko, umeentzako txirrista bat ekarri dute. Umeak ondo daude, ordea, gurasoak ez hainbeste, jateko 200 metroko errenkadak itzaroten daudelako. Ama batek, bere haur jaioberriko argazkia bidali die, bera jasotako laguntzagatik esker. Baina ere momentu txarrak bizi izan dira Idomenin, adibidez, auto batek pertsona bateri harrapatu zuen egunean. Baina egunik gogorrena herenegun izan zen. Hitzelezko haizea egin zuen eta kanpamentuan zeuden 30%ko dendak apurtu egin ziren. Beste egun batetan ere, gaueko hamarretan, kazolak banatzen egon ziren gasolinera batean. GBGE-ek boluntario bila daude denbora guztian Idomenira joateko. Boluntario hauek eraikitako bainu-denda batean egongo ziren, dauden boluntarioak deskantzo bat hartu behar dutelako. Ez badira boluntarioak lortzen apirilaren 28 an, denda hori itxiko dute.
NIRI IDEIA BAT BURURATU ZAIT ESKOLARAKO: ESKOLAN BILKETA BAT EGIN AHAL DUGU, ADIBIDEZ BALOIEN EDO PANPINEN BILKETA.
BILKETA AMAITZEN DENEAN SIRIAKO ERREFUXIATUEI EMAN AHAL DIEGU, HORRELA HAIEN BIZITZAK ZORIONTSUAGOAK IZATEA LORTUKO GENUKE.

LARUNBATEAN EGINDAKO PARTIDOA

Gaur 2016ko Apirilaren 23an futbol partidoa jokatu dugu, 6-2 irabazi, nik ez dut golik sartu, baina hiru pase egin ditut, eta golak izan dira.
 Gure taldeak hamaika kide ditu, baina guztiak ez dugu partida osoa jokatzen: guk zazpi jokalari ipintzen ditugu futbol zelaian eta besteak aulkietan geratzen dira. Jokatzen ditugun partidak hiru denboratan zatitzen dira, eta guztiok denbora bera jolasteko  bakoitzak denbora bat eta erdi jokatzen dugu.
Zergatik egiten da hau? Ondo jokatzen ez duen pertsonak aulkietan ez geratzeko egiten da.
Nire ustez hori egitea oso oso ondo dago bidezkoa delako.


HERRI KROSAN KORRIKA EGITEN

Ostiralean Ariadnek esan zidan ea beraiekin herri krosara joan nahi banuen, eta nik baietz esan nuen. Larunbatean, gurasoei herri krosara joan ahal banuen esan nien eta beraiek utzi zidaten. Baina arazoa zen ez negoela apuntatuta eta ez nekiela plaza libreak egongo zirenik. Gaur nire ama eta ni lehenago altzatu gara herri krosara apuntatzeko, eta ez da kolarik egon. Apuntatu ostean kamiseta eta dorsala hartu eta etxera abiatu gara gozaltzeko. 10:30etan kiroldegira jaitzi gara eta han Nahia, Ione, Ariadne... aurkitu ditut eta gimnasia ritmica egiten dudan lekura jolastera joan gara. 11:00etan txikiak korrika egin dute, eta ondoren gu. Ni Nahia eta Ariadnerekin egon naiz korrika egiten genuen bitartean. Laster kantsatu gara eta denbora bat ibiltzen joan gara. Atletismoko neska batek botaka egin du lasterketa erdian eta pena handia eman digu. Bukatu dugunean sagar bat, ura eta toalla edo txubaskero bat eman digute. Ione dantza egiteko ensaioa zuenez, kiroldegira sartu da, besteak joan dira, eta ni denbora guztian Nahiarekin egon naiz. Lehenengo nola dantzatzen zuten ikusten egon gara denbora asko. Neska batzuei akuarius-a zutela ikusi dugunean, gu ere hartu ditugu. Neskei dantzatzen ikusten kantsatu garenean, handien lasterketa ikusten egon gara eta gero kategoria guztien irabazleen izenak esan dituzte. Sorteo bat ere egon da, baina sorte txarrez ez dugu ezer irabazi.
Arratsaldean "El Libro De La Selva" pelikula ikustera joango nintzen lagun batzuekin, baina konturatu garenean ez zirela sarrera gehiago geratzen, Gremlins pelikula ikusi dugu 


NIRE ETXE ONDOKO ASTOA

Orain aste batzuk nire auzoko batek asto bat ekarri zuen auzora eta nire etxe ondoko zelaian jarri zuen. Astoa oso mantsoa da eta gainera jende guztiak ukitzen du. Berari ogi sikua asko gustatzen zaio eta horregatik nik gordetzen dut nire etxean sobratzen den ogi guztia berari emateko. Askotan joaten naiz berarengana gordetako ogiarekin. Ikusten nauenean oso pozik jartzen da, ogi sikua emango diodala dakielako, eta korrika etortzen da niregana. Orduan beragana sartzen naiz eta ogia ahora ematen diot, ogia jaten duen bitartean bera ukitzeko aprobetxatu egiten dut. Ogia agortzen denean buruarekin ukitzen nau gehiago emateko.

 Askotan nire etxean ikusten nauenean arrantzaka hasten da eta horrekin ogia nahi duela adierazten du, baina nik ez diot ogia beti ematen.


Ez dauka izenik baina nik “Astotxito” deitzen diot.

ASKO GUSTATZEN ZAIT ASTOTXITO!!!!!!!!!!!!!!!!                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                           
 
                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                          


sábado, 23 de abril de 2016

KANPINEAN FAMILIAREKIN

Ostiralean, eskolatik irten eta gero ama eta bere lagun batzuk aireportura joan ziren, Parisera hain zuzen beraien lagun bat bizitatzera. Igandean itzuliko da eta irrikitan nago bera berriz ikusteko.

Aita kanpinera eraman zigun Eneko, Gorka eta hiruroi (Eneko eta Gorka nire anaiak dira). Aitite eta amama ere etortzekotan zeuden baina lehengusinaren audizio bat ikusi zuten beraz, ez ziren etorri. Afaldu ondoren Pesadillas izeneko pelikula ikusi genuen. Oso polita iruditu zitzaidan eta izugarrizko monstruoak agertu ziren.

Gaur Larunbata, aitite eta amama etorri dira. Pistinara joan gara eta ura epel zegoen, txorroetan egon naiz eta asko errelajatu naiz. 
Paella bazkaldu dugu eta denetarik zuen: zigalak, almejak,  arroza etab. Dijestioan  mendira joan gara aita eta amama izan ezik. Hasieran ez zuen euririk egiten baina bapatean euria hasi du eta korrika egiten modulora heldu gara.

Orain pistinara goaz eta oraingoan aitite ere bai. Azkenean aitite ez da etorri hazi batzuk landatu behar zituen belarra hazteko. 

Gauean Las Cronicas De Narnia pelikula ikusiko dugu eta ni Enekorekin egingo dut lo, aita Gorkarekin eta aitite amamarekin. 
Bihar oso ondo pasatuko dugula uste dut eta gainera bihar Galdakaora goaz.


NIRE HAMSTERRA



Dakizuenez nire urtebetetzean hamster bat oparitu zidaten. Hamsterra grisa, lodia, errusoa, txikia eta maitagarria da. Baina hala ere nire aitari ez zion graziarik egin, nire amari ordez, asko gustatu zitzaion, berak esaten duen bezala: "Orain badaukat norekin hitzegin". Hasieran arazo asko izan genituen hamsterrarekin: Kaiolak gehiegi balio zuela, ez genekiela zer jaten zuen, nola eman ura, nire aita hasarratuta zegoela... Orain ura, janariarekin eta nire aitarekin ez dago arazorik, letxuga, fresak, ogia ... jaten du baina,  arazo batzuk daude kaiolarekin, baina   gaur bertan erosiko diogu kaiola egokiren bat, txirristekin, gurpilarekin, pilotekin... Beno eskola bukatzen denean, solfeora noa, eta handik irtetean kaiolaren bila. Hamsterra bi hilabete baino ez ditu, eta  urte bat eta erdi bizitzen dira. Oso denbora gutxi gurearekin konparatuz gero. Hamsterrak behin hozka egin dit, zegurzaki beldurra zuelako, baina ez du minik egiten. Izan ere gaztelaniako anekdota batean horixe kontatzen dut, hamsterra ez zidala minik egin baina hurrengo egunean saskibaloian...

LURRIKARA EKUADORREN

Duela egun batzuk, Antena 3 ko berriak ikusten nenbilela, berri bat agertu zen, oso penagarria. Gaur (2016/04/23) goizean, sarrera zeri buruz egitea pentsatzen, nengoen, eta berri horretaz gogoratu naiz.
Berria hau da:
Duela gutxi, lurrikara bat egon zen Ekuadorren, bere ipar kostan hain zuzen ere.  Hildakoen zifra izugarria da (587 hildako), 107 pertsona desagertu, eta 7. 015 zauritu. Berri hau mundu osotik pasatu egin da. Baina ez da lurrikara bat bakarrik, asko izan baitira. XX.mendetik magnitude handiko lurrikarak egon dira zona berdinean. Lurrikara hain famatu honek 40 segundu baino gehiago iraundu zuen, baina ni momentu horretan han egongo banintz ordu bat izango balitz bezala izango zen niretzat. 2016 ko apirilaren 16 an gertatu zen, hau da, duela oso gutxi. Arriskua oso handia izan zen, lurrikararen magnitudea 6,2 gradukoa izan zen eta. Beste lurraldeetako biktimak ere egon ziren, adibidez: Irlandar bat, Argentinako 18 desagertu... Beste lurraldeetatik salbaketarako pertsonak bidali dituzte, adibidez Kolonbiatik. Gainera, Kolonbiar biktima asko egon dira ere bai. Hego Koreak 700.000 dolar eskeini zizkion Ekuadorreri, laguntzetarako, noski. Venezuelatik ere, oso esker onekoak izan dira, hegazkin batetik hiru mediku, hamar suhiltzaile etab. bidali zituzten. Gainera, Venezuela lehenengo herrialdea izan zen Ekuadorreri laguntza bidaltzen. Ekuadorrek laguntza pila bat gehiago hartu ditu herrialde ezberdinetatik, baita Europatik ere.

    NATURAK EGIN  DITZAKEEN GAUZAK OSO ARRISKUTSUAK DIRA, HONA                                                            HEMEN ADIBIDE BAT.

ZIBA LEHIAKETA



Ostiralean ziba lehiaketa bat egon zen, mutil batek egiten zuen eta irabazten zuenak ziba berria irabazi ahal zen. Ziba berria oso ana da, 5 minutu egon ahal da biraka eta ondo erabiltzen baduzu irabazi ahal da beti.
Hasi baino lehen truko batzuk egin behar dira derrigorrezoak direnak: lehena, lurrera bota eta bueltak ematea da, bigarrena eskuan hartzea eskuarekin , hirugarrena kordelarekin hartzea, laugarrena lurra ikutu gabe eskuan hartzea eta azkena lurra ikutugabe hanken azpitik pasatzea eta eskuan jartzea.

Ez badira hoiek egiten,  ezin zara finalera joan . Oso zaila da irabaztea , gure klaseko batzuk atzo ziba bat lortu zuten, ni laugarrena geratu nintzen eta ez nuen ezer lortu :-( zer egingo diogu.
Baina oso postu onean geratu  nintzen.

AIMARREN POEMAK

3. ZIKLOKO PROIEKTU BATERATUA (5.C eta 6.C)

ZEIN DA ARAZOA? on PhotoPeach NOLA EGIN AURRE ARAZOARI? on PhotoPeach MAKETAK ERAIKITZEN on PhotoPeach

NIRE OLERKIAK

jueves, 21 de abril de 2016

OLERKIAK BY MIKEL CABALLERO

5. Proiektuan zehar olerkiak egiten ikasi dugu. Hainbat teknika ikasi ditugu: rimak, errepikatzen... Teknika bakoitza ikasi ondoren, teknika praktikatzeko olerkiak egin behar genituen.
 Ni adibidez, hauek egin ditut:

Zergatik ospatzen da Liburuaren eguna?


Gaur, Liburuaren eguna ospatzen da hainbat lekutan. UNESCOk 1995. urtean izendatu zuen apirilaren 23a liburuaren nazioarteko egun gisa. Beraz, nahiko ospakizun berria da.
Zergatik aukeratu zen egun hori? Zenbait arrazoi daude horretarako, nagusienak aipatuko ditut: alde batetik egun horretan bi idazle famatu hil zirelako: Shakespeare eta Cervantes. Biak ala biak, antza denez, egun berean eta urte berean hil ziren, 1616.ean alegia. Kontua da, sasoi hartan Espainia eta Ingalaterrako egutegiak desberdinak zirela, batean gregoriarrazen, eta bestean juliarra. Bi egutegiak ez datoz guztiz bat, eta beraz, Shakespeare egun bat arinago hil zen Cervantes baino. Baina, tira, hori oso garrantzitsua da?
Bestalde, Espainian 1930. urtetik Liburuaren Eguna apirilaren 23an ospatzen zen. Hasiera batean Bartzelona inguruan errotu zen Liburu Egunaren ospakizuna. Urteak aurrera joan ahala, ohitura Katalunia osotik zabaldu zen, ohikoa bihurtuz elkar maite zuten pertsonek larrosak eta liburuak elkartrukatzea. Horregatik maiz liburuaren egunaren sinbolo gisa larrosa erabiltzen da.
Katalanek beraz, gaurko egunez, bi ospakizun dituzte: batetik, liburuaren eguna, eta bestetik, “Diada de Sant Jordi”, hau da, katalan nazioaren eguna. Sant Jordi, Saint George, San Jorge, edota euskaraz galdutako Done Jurgi, dragoia hil zuen erromatar soldadu kristaua izan zen, eta zenbait herrialdetako patroia da, besteak beste, Kataluniakoa eta Ingalaterrakoa.

Jonen olerkiak

OLERKIAK

Egun hauetan eskolan olerkiak egiten egon gara, bakoitzak 7 edo 8 olerki egin ditugu. Espero dugu zuei asko gustatzea gure olerkiak, hauek nireak dira, besteek ere dauzkate beraien olerkiak eta blogera igotzen joango dira.


ALVARO-REN OLERKIAK

Euskerazko poemak egiten , hemen uzten dizuet nireak. Espero dut gustatzea

OLERKIAK EGITEN

Dulela denbora nahiko, olerkien gaiarekin hasi ginen. Hasieran pentsatzen nuen oso zaila izango zela, eta niri egia esan asko kostatu zitzaidan lehenengo olerkia, baina gero eta gutxiago kostatzen zitzaidan eta orain erreztasun nahiko handia daukat. Gai hau asko gustatu zait, eta pena eman dit bukatu izana. Hona hemen nire olerkien aurkezpena:

NIRE OLERKIAK

OLERKIAK EGITEN

Andereñorekin olerkiak egiten gaude eta oso pozik ikasten gaudelako. Ni konturatu naiz gustatu zaidala eta poema asko egingo ditut. Euskara arloan ikasi ditugu. Lehenengo olerkietan hitzak aldatzea zen bakarrik baina orain gureak asmatzea da.

NIRE POEMAK

ADRIÁNEN OLERKIAK


Eskolan olerkariak bihurtu gara!!!
Olerki asko egin ditugu  eta orain blogean daude.

NIRE POEMAK MIKEL.P


Poema hauek euskara arloan landu ditugu eta hemen dituzue nik egindakoak. Oso lan polita izan da niretzat!

ELENAREN OLERKIAK

Andereñorekin egon gara olerkiak egiten, agian olerkiak egitea guztatzen zait. Hemen daude nire olerki batzuk, ni egindakoak.

LEONARD JUNIOR


Pasadan astean andereñoak esan zigun sugandila arrautzak ekarriko zizkigutela.
Azaldu zigun nola bere ikasle bati natura asko gustatzen zitzaion eta egun batean sugandila arrautzak ekarri zizkiola eta gominola bezalakoak zirela: bigunak, txikiak ...
Azkenean sugandila arrautz bat eta hiru barraskilo arrautz ekarri zizkiguten. Sugandilarena berdea zen eta tuperrrean lastoz estalita zetorren. Barraskiloenak, aldiz, lurrez. Danik, "arrainontzi" batean haien etxea prestatu zuen eta harriz, lurrez eta makil batez osatu zuen. Egia esateko oso polita geratu zitzaion. Benetakoa ematen zuen! Jolastorduan , Iñigo, Ugaitz eta Adrianek sugandilari Leonard junior izena jarri zioten eta barraskiloei Txarli, Txatxi eta Gordi.
Ikasgelan, andereñoak esan zigun ez zela sugandila arrautza kukuarena baizik eta zoritxarrez hilda zegoela.
Ostiralean, Iñigo, Aimar, Iker eta laurok "hileta" egin genion. Bakoitzak hitz batzuk esan eta jolastera joan ginen. Mirenek esan zigun oraindik ez zituela sugandil arrautzak aurkitu horregatik kukuarena ekarri zigula.

   
                 



                                   GOGOA DAUKAGU SUGANDILA ARRAUTZAK IKUSTEKO!!!!     

NIRE OLERKIAK: AKARI

Hemen idatzi ditudan olerkiak euskara arloan ikasitakoak dira. Lehen pentsatzen nuen saia izango zela olerkiak idaztea, baina hainbat egin ondoen konturatu naiz ez dela hain zaia.

miércoles, 20 de abril de 2016

NIRE AITAREN LAGUNA

Azteazken honetan,  Ameriketatik( Texas), nire aitaren lagun bat bisitatzera etorri zen . Joan ginen paseatzera ezagutzeko gure ingurua. Iruditu zitzaion Bilbo zela oso txukuna eta garbia .  Heldu zen jateko ordua, ikusi zuenean jateko zegoela arraina eta arroza, ikaratu zen apurtxu bat, Ameriketan ez delako jaten horrelako gauzarik bakarrik hamburguesak eta  horrelakoak, esaten zuen hemengo janaria zela hobeagoa,  osasuntsuago. Gainera hemen  medikua doanik dela baina Ameriketan ezk. Pasatu zirenean egunak  heldu zitzaion  Ameriketara joan beharra.  
           

ZUZTARLUZE FINALA (ESKOLAKOA)

Gaur goizean eskolako, zuztarluze finala, egin dugu. Gandasegiko areto nagusian elkartu gara lau gelak. Finalera heldu ziren lehiakideak lehiatu dira eta 6.mailako Uxue Castroman eta Ibon Fernandez irten dira garaile. Baina beste hiru bikoteak lan bikaina egin duzue.


 GANDASEGIKO FINALA on PhotoPeach

martes, 19 de abril de 2016

GUTXIREKIN ZENBAT GAUZA EGIN DEZAKEGU!

Thank you Samsara Nepal, children of Gandasegi Eskolako 5 Ikasleak Mailako and all many others for supporting Middle Ear Surgery of all these children. Ear Surgical Camp could be successfully completed only by your kind help and support. Thank you all for helping us

Zuen lanari esker, begiratu zenbat umeri lagundu diezuen. Ume guzti hauei, zuek lortutako diruarekin, ebakuntzak egin dizkiete belarrietan, entzuteko arazo larriak zituztelako.
Nepaleko umeek eskertzen dizuete emandako laguntza. MILA ESKER 5.MAILAKO IKASLEEI.


NEPALEKO UMEAK on PhotoPeach

ZUZTARLUZE FINALA (5.MAILA)

Gaur 5.mailakoen, zuztarluze finala izan dugu. Hiru taldeak elkartu gara gela batean eta lau bikotek finala jolastu dute. Lau bikoteak primeran aritu dira, denek merezi izan dute aurrera egitea lehiaketan. Irakasle guztien partez zorion beroenak parte hartu duzuen bikote guztiei, ahalegin handia egin duzelako.

 ZUZTARLUZE LEHIAKETA on PhotoPeach

domingo, 17 de abril de 2016

NIRE ASTEBURUA KANPINEAN

Larunbatean partidoa ostean kanpinera joan nintzen baina ez zegoen lagunik. Oso triste jarri nintzen baina etorri zirenean ez.
Lehenengo pistolekin egon ginen baina aspertu ginen eta tennisera jolastu genuen. Makinekin jolastu genuen Uncherted izeneko jolasara. Baina eguraldia oso txarra izan zen. Hurrengo egunean tennisera asko jolastu genuen. Futbolera ere eta pistolekin. Geroago lau txorikume ikusi genituen eta bat oso txarto zegoen nire amak eta nire lagun baten amak esan zuten hilko direla guk bere etxea ikutzeagatik baina nik ez dut pentsatu berdina. 
Geroago joan naiz eta etxera pozik itxuli naiz.

INSOMNIOA GARUNEKO KOMUNIKAZIOTARAKO KALTEEKIN ERRELAZIONATUTA DAGO

   Gaur, interneteko web-orri batzuetan albisteak begiratzen egon naiz, eta bakarrik batek nire arreta deitu du: Loak hartu ezin dutenek insomnioa pairatzen dute. Gaizotazun horri aurre egiteko ikerketa batzuk egin dituzte, eta ateratako emaitzak esanguratzuak argitaratu dituzte Radiology aldizkariak: insomnioa duten pazienteek garuneko materia zuria kaltetuta dute.
   Material zuria garuneko neuronen axoiez osatutako zuntz luzeez beteta dago, eta haren zeregina onarizkoa da garunaren funzionamendurako: garunaren aldeak elkar konektatzen dituzte. Hain zuzen ere, insomnio-pazienteen garunetan maetria zuriaren zuntzen egoera aztertu dute, eta anormaltazunak antzematen dituzte. Horietarako, lehen mailako insomnio duten 23 paziente eta 30 kontrol osasuntzu alderatu dituzte. Halako neka, gogo aldetaren arazoak kognitiboak antzematen dira, baita antzietate-arazoak eta depresioak ere. Hortaz, ikerketa parte hartu duten-hartzaile guztien loaren kalitatea isomnio-maila, antzietate-maila eta depresio-maila aztertu dira. Gero, garunaren erresonantzia egin zaie, materia zuriaren zuntzetan kalterik ba ote dagoen ikusteko.
   Ikertzaileek diote materia zurian  ikusi diren kalteen onairrian mielinaren galera egon daitekeela, nerbio-zuntzen inguruan egoten den babes-geruzaren galera, hain zuzen ere. Ikertzaileek ohartarazi dute kalte nerologikoen eta insomnioaren arteko relazioa argitzeko paziente gehiago aztertuko dituzteen ikerketak egin behar direla.
   Goiko irudiak erakusten ditu garunean azaltzen diren eta mielina-zuntzez osatutako sei egiturak desberdinak

IKASTEKO MODU BAT

Otsailan andereñok, euskarazko txapelketa bat genuela esan zigun, Zuztarluze deiturikoa. Entzun genionean, ez genuen ezertxo ere ez  ulertu, baina pixkanaka ulertzen joan gara:

Zuztarluze, Euskara ikasteko jolas bat da, jolasten ikasten delako. 2009. urtean hasi zen, Zuztarretatik Ahora izenarekin eta Galdakaoko udalaren eskutik. Jolasa egin zen umeek Euskara gehiago ikasteko, hemengo ohiturak ikasteko… Jolasa eskoletan asko erabili zenez, beste herri batzuk ere proiektuarekin bat egin zuten. 2012. urtean, jolasa hobetu egin zen. Hobekuntza horretan, Zuztarluze izendatu zuten jolasa. Orain dauden jolasak ipini zituzten: eraikina ala parajea, sinonimoak, irudiak, bertsoak, definizioak, denak 6 probetan banatuta.. Helburua proba bakoitzan punturik gehien ateratzea zen, gaur egun bezala, hau da, puntu gehien lortzen duen bikoteak irabazten du, bikotetan jolasten da eta.

Guri eskolan, orri batzuk eman ziguten erantzunak ikasteko. Gainera, jolastorduetan ensaiatzeko aukera izan dugu, eta noski etxean ere. Klasean parte hartuko zuen jendea, bikotetan elkartu ginen, eta elkar batera ensaiatu behar genuen (ni Oierrekin naiz, eta nire ustez bikote aparta dut).
Apirilaren hasieran, klaseko finala noiz izango zen esan ziguten, eta bihar, data hori helduko da: Apirilaren 18. Bi txandatan egingo dugu, lau bikote txanda bakoitzean. Punto gehien lortzen duen bikoteak, hurrengo egunean klase bakoitzeko bikote hoberenarekin elkartuko da, baita hiru klaseetako bigarren hoberenarekin. Lau bikote hauetatik, bi aterako dira, eta seigarren mailako beste bi bikoterekin elkartuko dira, beheko eskolan. Han, eskolako lehena aterako da, eta Torrezabalen, Galdakaoko beste eskoleetako bikote hoberenekin elkartuko da finalean.

Ni irrikitan nago bihar iristeko, lana asko egin dugu denok eta. 
Zorte on guztiei!!!

Praktikatu nahi baduzue, sartu hemen: 
http://zuztarluze.com/olgau/index.php

ASTEBURUA

OSTIRALEAN: Arratsaldean joan nintzen Fuenmayorrera autobusean, heldu nintzenean arropa erostera joan nintzen nire lehengusuaren komuniorako. Arropa erostea bukatu nuenean etxera joan nintzen afaltzera eta ondoren ohera.

LARUNBATEAN: Goizean nire lehengusuarekin joan nintzen parkera jolastera han ordu 1 eta erdi egon ginen jolasten, ondoren gurasoekin joan ginen beste ordu erdi eta geroago jatera joan ginen.
Arratsaldean 5:30etan paseora nire lagunekin joan nintzen 7:30ak arte 7:30etan nire beste lehengusu batzuekin joan nintzen, han hitz egiten egon ginen afaldu ordua izan arte. Afaltzeko ordua izan zenean denok afaldu genuen eta ondoren ohera.

IGANDEAN: Goizean berriro Galdakaora etorri nintzen eta etxerako lan guztiak egin nituen.

DE DANIEL

 Hoy mi papa nos llevo a mis hermanos y a mi al cine, despues subimos a jugar a las maquinas, entonces me entro mucha hambre y fuimos a comer a un restaurante. Cuando nos fuimos eran las 10:00 de la noche y cuando llegamos a casa mi madre me dijo que me fuera a la cama yo solo, pero mis hermanos se quedaron despiertos.

EBRORA IBILALDIA


EBROA
Astelehenan: Goizean nire izeko, osaba, eta nire lehengusuarekin  joan nintzen Ebrora, excursio bat egitera joan ginen. Autoz  joan ginen ibiltzeko bide bat aurkitu arte. Bide hori aurkitu genuenean ibiltzen hasi ginen eta Ebrora heldu ginen. Ebrora heldu ginenean, arratsalde osoa gelditu ginen jolasten.Ondoren etxera joan ginen eta konturatu ginen 9:00 zirela eta etxera joan ginen afaltzera. Eta azkenik ohera.

NIRE LEHENGUSUARI BISITAN





Hamabian nire lehengusua jaio berria bisitatu gendun. Nire arreba, nire ama eta ni joan ginen. Lehenengo, lanzadera hartu gendun Bolueta arte. Hor metrora igon ginen. Heldu ginenean Kruzesera, bere gelara joan ginen. Hor berarekin egon ginen. Nik altzoan hartu nuen eta nire amak ere. Oso gutxi pisatzen du, horregatik egun gehiago gelditu zen ospitalean. Bera, hamaikan jaio zen eta nire beste lehengusu bat hamarrean Ia egun berdinean.





WWE

Sarrera zelan egin pentsatzen ari nintzela bururatu zait Wwe-koa egitea:
Wwe borrokako programa bat bezalakoa da, hori bai ez dira benetan jotzen. Nik lehen ez nekien zer zen baina orain zale amorratua naiz. Gehien gustatzen zaidana da egiten dituzten saltuak,zelan antzezten duten... Baina gehien gustatzen zaidana ez dela borroka eta borroka denbora guztian haien artean pikeak daude, hitz egiten ateratzen dira eta norbait hitz egiten gagoenean bere aurkaria ateratzen da bapatean berari molestatzen eta borrokan hasten dira.
Orain dela gutxi Wrestlemania 32 egin zuten, Wrestlemaniaz aparte beste asko daude adibidez Extreme Rules, Fastline, Survivor Series, Summerslam... Horiek guztiak Wwe barruan daude baina horiek ikusteko ordaindu behar da, Raw eta Smackdown ez dira ordaindu behar eta Neoxen ematen dute, Raw larunbaten 14:00 15:00 eta Smackdown igandean ordu berdinean. Inportanteena Wrestlemania da eta urte honetan AT&T Stadiumean egin dute Dallasen (Estatu Batuak).
Borrokalari batzuen izenak eta argazkiak erakutsiko dizkizuet orain:
Hau Adrian Neville da nire borrokalari gustukoena
                        
Dean Ambrose
Dean Ambrose
Roman Reigns

AZKEN TRIMESTREA

Azken trimestrean gaude, horrek esan nahi du azken ebaluaketan gaudela. Azken ebaluaketa inportantena da, zerbait txarto egitean notatik asko kendu ahal digute. Azterketa asko eukiko ditugu   gero eta zailagoak izango dira.
 Azken ebaluaketako notak asko axola dute , izan ere nota hauek lehen ebaluaketako notak aldatu ahal dituzte   (falta zitzaiguna). Horrek esan nahi du mate penkatzen badugu, ebaluaketa guztietan penkatu dugu.  Gutxienez  hori dena amaitzen denean, udako oporrak datoz, gutxi falta da.

AGUR AZAZKALAK JATEARI

UMEA AZAZKALAK JATEN
RAYLEX PRODUKTUA
Lehen azazkalak jaten nituen eta nire gurasoak kokoteraino zeuden. Produktu guztiak probatu genituen, baina ez zuten funtzionatzen. Egun batean, nire ahizpak esan zidan produktu berri bat atera zela eta orduan erosi egin zidan, produktu hori Raylex du izena. Bere kutxatxoan  mugikorrerako aplikazioaren izena ikusi genuen eta mobilean instalatu genuen. Egun bakoitzean marranada bat ateratzen zen, adibidez: txerri baten ipurdian bakteria gutxiago daudela ordenagailu baten teklatuan baino... Aholkuak ere ateratzen ziren, adibidez: almendrak jaten badituzu azazkalak arinago hasi egiten direla. Oso ondo dabil Raylex produktua. Azazkalak jaten dituzunei aholkatzen dizuet erostea oso garestia da, baina azazkalak ez dituzu berriro jango.

ZUZTARLUZE LEHIAKETA



Orain hilabete batzuk andereñoak Zuztarluze lehiaketari buruz hitz egin zigun, bikoteka zela eta nolakoa izango zela esan zigun. Orain  aste batzuk andareñoak Zuztarluze lehiaketarentzat oso gutxi falta zela  esan zigun eta asko entrenatzeko ere bai. Eskolan geratu ahal baginen galdetu genion andereñoari eta berak baietz esan zigun. Eta ostiralean Zuztarluze lehiaketari buruz den-dena kontatu zigun eta nor aurkeztuko zen ere galdetu zigun. Zer esan zigun kontatuko dizuet:
ASTELEHENEAN: Klaseko finala izango da, klasean zazpi talde aurkeztu dira. Bi lehiaketa egongo dira, bat lau taldeekin eta bestea hiru taldeekin. Lehiaketa bi  horietatik puntu gehien lortzen duen taldeak bigarren fasera joango da, bostgarren mailako beste klaseko batzuekin. Hiru klasetatik  puntu gehien lortzen dituen bigarrenak ere hurrengo fasera pasatuko da(seigarren mailakoak berbera egingo dute).
ASTEARTEAN: Bostgarren mailako finala izango da. Bostgarren mailako klaseetatik pasatu zirenak beraien artean lehiatuko dute eta lehenengo eta bigarren puntu gehien egiten dituzten taldeak hurrengo egunera pasatuko dira(seigarren mailakoak ere).
ASTEAZKENA: Bostgarren eta seigarren mailako finala izango da. Bostgarren eta seigarren mailako umeak bere klaseekin Gandasegira  joango dira seigarren mailaren bi irabazleen aurka. Hortik bat pasatuko da final finalera joateko, beste eskola batzuen aurka.

AZKENEAN!



Gaur bertan etxean interneta jarri didate, ez du abiadura handirik, baina niretzat asko da .
Urte hasieratik itxaroten nenbilen,  beranduegi etorri dela uste dut ,   azkenean lortu egin izan dute  ADSL jartzea.  Hala ere, oso geldo doa baina nahikoa da nire   ustez, horri esker bloga gehiago begiratu ahal izango dut.
Sarrerak egin, ordenagailuaren bidez pelikulak ikusi ,etxeko lanak egin ahal izango ditut.
Aurerapen handia da niretzat, lehen ezin nuen ia ezer egin, sarrera gutxi egiten nituen eta ezin nuen etxeko lan hoiek egin, desastre bat zen.
Orain hori guztia eta gehiago egin ahal dut.