sábado, 30 de abril de 2016

ETXEAN GAIZORIK

Larunbatean, kanpinean pistinatik gentozela hotzak harrapatu egin ninduen. Igande osoa etzanda aritu nintzen eta ezin izan nintzen igeritokira joan. Arraina bazkaldu nuen eta ondoren Coca-Cola pixka bat. Indar gabe nengoenez lotan geratzen nintzen edozein momentutan, etxera joan ginenean aitak amari deitu egin zion eta aste osoa libre zeukanez Gazteizen lan egiten zuelako eta San Prudentzio zelako etxean geratzeko esan zidan, beraz ezin izan nintzen eskolara joan.

Astelehen goizean, hobeto egon nintzen arren medikuarengana joan nintzen, medikuak esan zidan denetarik jan behar nuela: txokolatea, gauza hotzak, olioa... izan ezik, beraz gauza garbiak. Bazkaltzeko, makarroiak ezer gabe jan nituen eta ez zitzaizkidan gustatu.
Arratsaldean, berriro tripako mina neukan eta gauean 5 aldiz gutxi gora behera altxatu nintzen komunera joateko. Ez nuen batere ondo lo egin gau hartan.

Astearte goizean tripako mina izan nuen baina lehengusu-lehengusinekin egon nintzen. Medikuak jarabe bat eman zidan eta nazkagarria da. 

Horrela egon naiz aste osoan ostiralean izan ezik, oso ondo egon  nintzela. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario