viernes, 29 de abril de 2016

MILA ESKER!!!!

Kaixo!

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi nizkizuen izan dudan agurragatik. Brutala izan da. Esker anitz guztioi.

Zin egin dizuet bisitan joango naizela, eta nire hitza bete egingo dut. Baina astearte honetan ezin izango naiz gerturatu eskolara. Zergaitik galdetuko didazue. Eskolatik irten eta jarraian enpresa batek deitu egin nau lan eskaintza bat eginez Durangon. Gaur egungo krisialdiarekin eta nik dudan diru kopuruarekin ezin diot eskaintza honi uko egin. Ordezkapen bat izango da, baina ez eskola batean termitak (egurra jaten dituzten insektu batzuk) eta beste ohiko plagak kontrolatzen. Bidaliko dizuet argazkiren bat laister, ikusiko duzue nola lan egiten dudan...

Milesker umeak eta Mireneri noski! Bideo xume hau egin nuen baina ez nuen nahi zuek nire aurrean ikustea, beraz heldu da ikusteko garaia.

ANIMO GAZTERI! ETORKIZUENA ZUENA DA ETA IKASI BEHAR DUZUE BIZITZARI AURRE EGITEN

MILA ESKER!!!!!!!!!! on PhotoPeach

No hay comentarios:

Publicar un comentario