domingo, 29 de mayo de 2016

GEHIAGO EMAN BEHAR ZAIE

Gaur goizean, sarrera hasten hasiko nintzenean, amak atzo albiste harrigarria irakurri zuela, eta sarrerako balio zuela esan dit. Horregatik, sarrera horreri buruzko informazioa irakurtzen eta idazten hasi naiz:
SUSPENDITZEKO BEHARRA EGON ZEN
Ostiralean, Athleticen emakumezkoen taldeak eta bere entrenatzaileak, pentsaurreko bat zuten, emakumezkoen talde honek, lehenengoa doalako emakumezkoen ligan. Entrenamentua eta ondoren izan zen, baina sorpresa handia eraman ziren: EZ ZEGOEN INOR, ez kamararik ezta kazetaririk ere. Pixkat itxaron zuten, baina ezer ez, eta horren ondorioz, suspenditu behar izan zuten inor ez zelako joan.
Hau adibide ona da, munduari jakinarazteko gizonek emakumeak baino askoz botere handiagoa dutelako, adibidez, atzo milioika pertsona ikusi zuten Chanpioseko finala eta prentsaurreko honetara ez zen inor joan. Kazetariek, bakarrik bi taldeko buruzko albisteak esaten dute, beste guztiak leku batean utzita, baina emakumezkoetan, talde guztiak leku batean uzten dute.


EMAKUMEZKOEI KASU GEHIAGO EMAN BEHAR ZAIE, GAINERA HITZELEZKO JOKALARIAK DIRA FUTBOLEAN!!!!

MOBY DICK

Larunbat gauean "En El Corazón Del Mar" pelikula ikusi nuen. Moby Dick da baina beste izen  batekin. Pelikula asko gustatu zait eta 2 aldiz gutxienez ikusi dut. Pelikulan idazle batek Essex itsasontzia nola ondoratu zen jakin nahi du eleberri bat idazteko. Protagonistak, Owen Chease, Kapitaina eta ume bat dira. Owen Chease Thor da ere da beste beste pelikula batean. Hasieran baleak ehizatzera doaz eta bale bat harrapatzen dute, gero  47 kupel betetzen dituzte olioz eta uharte batera heltzen direnean saldu egiten dituzte. Kapitain zahar batek leku batera heltzean 3000 kupel bete ahalko dituztela. Baina hara heltzean bale bati arpoi bat botatzen diote eta hilko den momentuan Moby Dick ateratzen da, txalupa batengana doa eta itsasontzia eta txalupa ondoratzen ditu. Orduan txalupa konpondu eta txalupetan nabigatzen dute. Amaieran 10 pertsona gutxi gora behera portura heltzen dira. Orduan idazleak Moby Dick eleberria idazten du.



HEMEN TRAILERRA IKUSI AHAL DUZUE (https://www.youtube.com/watch?v=IR98BLFG9t8)



ASTEBURUA


OSTIRALEAN: Arratsaldean, eskolatik atera nintzenean nire lagunekin pintxo-potera joan nintzen eta 9:30ra arte egon ginen 9:30etan nire etxera joan nintzen afaltzera. 10:00 etan afaltzen bukatu nuen eta ohera telebista ikustera joan nintzen.


LARUNBATEAN: Goizean, etxerako lanak egin nituen, etxerako lanak bukatu ondoren nire aita eta amarekin buelta bat emotera joan ginen. Geroago, etxera joan ginen jatera. Jan eta gero irakurtzera joan nintzen 5:00ak eman arte, 5:00ak heldu zirenean kalera joan nintzen nire gurasoekin. Eta gero etxera joan ginen afaltzera eta ohera.

IGANDEAN: Goizean nire amamaren etxera joan ginen jatera, jan eta gero,  pelikula bat ikusi genuen. Pelikula bukatu zenean guere etxera joan ginen eta sarrera egiten hasi nintzen. Sarrera bukatu nuenean dena preparatu genuen, afaldu genuen eta ohera joan ginen

ESPAZIORA JOATEKO IZEN DESBERDINAK

Jende asko izan da espaziora joan egin dena, baina denei  ez zaie guk ezagutzen dugun bezala "astronauta" deitzen. Herrialdearen arabera eman izan da izena, adibidez: Astronautak, Estatu Batuetakoak dira, eta baita Europakoak ere. Beste adibide bat Kosmonautak dira, Errusiakoak, hain zuzen ere. Azkenik, Taikonautak daude, hauek Txinatarrak dira. Sarrera honen bidez, hiru izen hauei buruz dakidana idatziko dut:
Izenik famatuena, "astronauta" da, eta hauei buruz hasiko naiz: Ilargira joandako lehenengo hiru gizakiak astronautak, hau da, Estatu Batuarrak izan ziren, Neil Armstrong, Buzz Aldrin eta Michael Collins izenekoak (Uste dut Michael Collins barruan geratu zela). Orain Taikonautei buruz idatziko dut: Taikonautak arinago esan dudan bezala  Txinatarrak dira, ea Taiko hitzak espazioa esan nahi dau. Hauek Martera eta Ilargira joateko nahia dute. Azkenik, Kosmonautei buruzko informazio apur bat idatziko dut: Hauek Historia egin dute, lehenengo gizona espaziora joaten Kosmonauta izan zelako, Yuri Gagarin izenekoa. Eta ez horregatik bakarrik, lehenengo biziduna espaziora joaten Kosmonauta izan zelako ere bai, eta denok dakigu nor den, Laika txakur Sobietikoa.

LAGUN BAT NIRE ETXERA

Atzo torneo bat hiru taldekoak jokatu genuen, nire taldea eta guztiok bigarrenak bukatu genuen. Hoberena izan zen "puzgarri" batzuk egon zirela, baita pedalezko kotxe batzuk ere.
                    Partidua ondoren dutxatu eta Sergio etorri zen nire etxera bazkaltzera.        
                    Jarraian, egongelan  egon ginen jolasten .
                    Arratsaldean, lagun gehiagorekin egon ginen " Mugurun " eta oso ondo pasatu genuen .
                    Gaur arratsaldean, nire lehengusuaren urtebetetzea ospatuko dugu eta asteburu itzela izango da.
                    
              

KILKERRAK 1

Resultado de imagen de grillosBazenekien kilker baten kantua tenperatura adierazten duela?
Tenperaturak dena hunkitzen du, bereziki bizidun bateri egokitzen dizkion prozesu kimikoak, eta haiei “metabolismoa" deitzen diegunak. Eta ondorioz kilkerrak ezin dute beraien gorputzeko tenperatura erregulatu, horregatik haien prozesuen abiadura honekin aldatzen da. Hau da, zenbat eta bero gehiago, haien prozesu biologikoen abiadura handiagoa. 
Gu kilker baten metabolismoa edukiko bagenu, 37 gradura egoteko gaitasunik gabe, gure tenperaturaren pertzepzioa kanpoko tenperaturarekin aldatuko litzateke, eta gure orkestrak entzungo ziren... kilkerren kantua bezala.
Interesgarriena da matematikazko erlazio bat dagoela tenperatura giroaren eta kilker batek maiztasunarekin lortzen duen soinua egitearen artean, hobeto esanda txalo bat dela: (Cpm / 5) - 9 = T)
Cpm minutuko kantuak dira eta T giro temperatura Celsius graduetan. Ekuazio horrekin, posiblea da temperatura egokiena mugatzea kilkerrari borobiltzen dion airea.

sábado, 28 de mayo de 2016

NIRE KANASTA BERRIA

Gaur kanasta bat jarri didate etxean, 2 m edo holan ditu baina, oso ondo pasatzen dut harekin. Forunean erosi du nire aitak, ez da hain zaila montatzeko baina, asko tardatu dugu.
Partido bat egiteko irrikan nago, ez dut leku handirik baina, gutxienez zerbait da, oso ondo pasatzen ari naiz eta lehen eguna da gainera.
Kipsta markakoa da, oso onak dira, gehien saltzen diranak dira. Asko gustatzen zait saski baloia eta orain kanasta bat duduala, gehiago. Oinarrian zementoa bota behar izan dugu ez jausteko eta denbora asko egon gara hori egiten, horregaitik egon gara hainbeste denbora.


Banoa jolastera...


MOBY DICK

Larunbat gauean "En El Corazón Del Mar" pelikula ikusi nuen. Moby Dick da baina beste izen  batekin. Pelikula asko gustatu zait eta 2 aldiz gutxienez ikusi dut. Pelikulan idazle batek Essex itsasontzia nola ondoratu zen jakin nahi du eleberri bat idazteko. Protagonistak, Owen Chease, Kapitaina eta ume bat dira. Owen Chease Thor da ere da beste  pelikula batean. Hasieran baleak ehizatzera doaz eta bale bat harrapatzen dute, gero  47 kupel betetzen dituzte olioz eta uharte batera heltzen direnean saldu egiten dituzte. Kapitain zahar batek leku batera heltzean 3000 kupel bete ahalko dituztela esaten du. Baina, hara heltzean bale bati arpoi bat botatzen diote eta hilko den momentuan Moby Dick ateratzen da, txalupa batengana doa eta itsasontzia eta txalupa ondoratzen ditu. Orduan txalupa konpondu eta txalupetan nabigatzen dute. Amaieran 10 pertsona gutxi gora behera portura heltzen dira. Orduan idazleak Moby Dick eleberria idazten du.



EL MONASTERIO DE PIEDRA

HAU NI NAIZ MOZOILO BATEKIN


Rumanian santuak ospatzen dira, eta nire santua zenez ba joan ginen Monasterio de Piedra ikustera  inoiz ez gara joan ikustera, nire aita bai joan da aldi batean eta gustatu zitzaionez ba joan ginen familia osoa. Monasterio de Piedra Zaragozan dago eta Galdakaotik Zaragozara 3 ordutan egiten da.

HAU PARKEKO MAPA DA.

Lehenengo parke naturala ikustera joan ginen eta zeuden kaskada pila bat, eta oso handiak ziren. Leku horrek urte pila bat dauka eta ikustea oso polita da, laberinto bat bezala, hainbat lekutik joan ahal zara eta ahal zara galdu. Zaragozan leku hori oso famatua da, geroago gia batekin joan ginen ikustera palazio bat bezalako gauza bat oso interresgarria eta kontatu zigun istorioa.                              

MEDINAN

Egun batean Medinara joan nintzen Garazi eta Junerekin, oso ondo pasatu genuen autoan eta bere  etxean.

Gauean iritsi ginen Medina de Pomarrera hor lo egin genuen Juneren etxean, Medinakoa erraldoia da, lo egiterakoan Garazi istorioak kontatzen hasi zen,  eta ez barregarriak, hobeto esanda, beldurgarriak. Euki genuen beldur bat, orduan konturatu ginen logelan armairu erraldoi bat zegoela eta orduan Garazi hasi zen gauza beldurgarriak esaten armairutaz, jendeataz... orduan berak egin zuen lo armairuaren ondoan, goizean gozaldu ostean Medina bizitatzera joan ginen. Ikusi genuen : gazteluak, elizak, herria... gero afaltzeko restaurante batera joan ginen eta hor ikusi genuen Eurovision.

KUTSADURA

Kotxeak, fabrikak eta zentral nuklearren erruz, laister atmosferako ozono geruza suntsitu egingo da ez  badugu ezer egiten. Gizakiak botatzen duen kutsadura, urte baten sumendi batek 5 aldiz estanda egingo balu bezalakoa da eta sumendi batek 200 kilo errautz bota ahal du 4 ordutan.
Erru gehiena lantegiak dute, auto batek baino 10 aldiz gehiago kutsatzen dute segunduko.

viernes, 27 de mayo de 2016

JOKO OLINPIKOAK

 Lehenengo joku olinpikoak aro modernoan hasi ziren, Atenasen (Grecia) , 1896ko apirilaren 6an eta horretaz  COI  (comite olimpìco internacional) izeneko talde bat arduratzen da.

COI arduradunak dira aukeratzen dutenak hiri batean edo bestean izango diren eta han egingo dira joko olinpiokoak. Hiri horretan egin izan beharko ditu ekintza hauek zeremonia irekiteko eta ixteko eta aukeratu behar dute ze ikur izango duen ere. Eukiko du zuzi bat ere.

Gutxi gora-behera 13.000 kirolariak jokatzen dute eta 33 kirol desberdinak daude .

Irabazleak  lehenengoak, bigarrenak eta hirugarrenak, postua eukingo dute. Dominak urrezkoa, zilarrezkoa eta brontzezkoak da.

  • 2004 ATENAS 
  • 2008 BEIJIN 
  • 2012 LONDON
  • 2016 BRASIL 

    

GURE ARRAUTZATIK DINOSAURIOA LASTER ATERAKO DA!!!!!

OSTEGUNA:
Dakizuenez orain dela gutxi, bi aste eta erdi edo horrela "Olentzerok" dinosaurio arraultz bat ekarri zigun. Arraultz hori asko kostatu zitzaiola aurkitzea esan zigun andereñoak eta horregatik heldu zela horren berandu. Horrek ez zuen asko azola, azkenean ekarri zuelako, eta hori zen garrantzitsuena. Daniri dinosaurioak asko gustatzen zaizkionez, oso pozik dago. Nire ustez Brankiosaurio bat edo Parasaurolophus bat izango da arraultzan dagoena. Neuk T-rex bat edo Velozirraptore bat nahiago izango nuke, baina Parasaurolophus bat edo Brankiosaurio bat erez ez dago hain txarto. Oraindik ez dakigu zer aterako den, baina hemendik denbora gutzira aterako edo jaioko dela ziur. Dinosaurioa horixka da, eta bi puntu beltz ditu, beste alde batetik plastikozko denez oso biguna izango da. Arraultza ere plastikoz eginda dago, uretan sartu baino lehenago bakoitzak arraultza ikutu zuen, plastikozkoa zela ikusteko. Bere arrautza kolore urdinxka eta grixaska baten artean dago, ala ere puntutxo beltzez josia dago arraultza. atean sartuko genuela dinosaurioa, esperimentuak bukatu bezain laster. Baina pena merezi duela argi eta garbi. Arrautza nahiko gogorra den arren, urarekin oso erraz apurtzen da. Andereñoak esan zigun arrainontzi bi dago baietz, niretzat gutzienez. Oso polita delako.  Arrautzatik ateratzen ari den dinosaurioa segurazki larunbatean edo igandean aterako da, eta ez diogu ikusiko ateratzen. Beste moduz begiratuta dinosaurioak ia-ia bi aste behako ditu arraultzatik ateratzeko. Ere ez diogu izenik jarri dinosaurioari eta ondo legoke gizajoak izen edo ezizen bat edukitea. Klase osoarena denez, denon artean erabaki beharko dugu nola deitu.  Danik oso ondo egiten ditu dinosaurioak horregatik dinosaurioa ateratzen denean dinosaurio horren kopia bat eskatuko diot, plastilinaz. Klaseko maskota izango da, barraskiloekin batera.
OSTIRALA:
Azkenean gaur atera da arrautzetik dinosaurioa eta ez da  Brankiosaurioa bat ez  Parasaurolophus bat, Protoceraptos moduko bat atera da azkenean!


miércoles, 25 de mayo de 2016

BERMEON ARRAIN AZOKAN

Igandean Bermeora joan ginen nire izeko hirurak Esther Elisa eta Almu, nire lehengusinak Aroa, Nere eta Ane; nire lehengusuak Alvaro Axel eta Kevin nire lagunak Irune, Jonander Oihane eta Eneko eta  nire hiru osabak Jose Angel  Ina eta Jose arrain azokara. Lehenengo guztiak non geunden whatsapp- etik informatu ginen eta guztiok batera geundenean arrain azoka ikustera joan ginen.Arrain azokan janari tailer bat zegoen eta tailerra egin genuen. Izozki antzeko bat egin genuen eta txalupa bezalako bat. Tailerra egin eta gero itsasontzi bat ikustera joan ginen. Itsasontzi horretan igo ahal zen, baina beti bezala ez ginen heldu ordu bietan itsasontzia itxi egiten zen eta Jonanderreri galdetu genion arratsaldean zabalik egongo ba zen. Arrain azoka ikusi eta gero bazkaltzera joan ginen. Han neska bat zegoen, Ane deitzen zena, nik uste dut 3 edo 4 urte zeukala eta gurekin jolasten egon zen. Oihanek Aroari esalada ia guztia eskuan bota zion eta guztiak barrez eta barrez hasi ginen, ezin genuen gelditu gure barrea. Gero futbolera jolasten joan ginen Eneko Axel Nerea Alvaro eta bostok. Oso ondo pasatu genuen futbolean jolasten eta gero  izozki bat jatera joan ginen. Izozkia jan eta gero Nerea eta nik parkera joan ginen. Han lagun bat egin genuen Andrea izenekoa oso majoa zen eta gero ziba botatzera joan ginen Nerea eta biok. Azkenean itsasontzia zabalduta bazegoen ikustera joan ginen,baina itxita zegoen berriro eta orduan ezin izan genuen montatu. Orduan ez zegoenez zabalduta Galdakaora bueltatu ginen. Galdakaora heldu ginenean pijama jarri eta azterketarako prestatu egin nintzen sciencerako azterketarako eta buruketa azterketarako buruketen azterketa oso ondo prestatu nuenez Bikain atera nuen eta oso pozik jarri nintzen.

martes, 24 de mayo de 2016

LAGUNAREN JAUNARTZEA

Larunbatean nire laguna Jurdanaren Jaunartzera joan nintzen. Bere familia guztia joan zen ikustera. Etorri zen bere lehengusu txikia, Aaron deitzen da. Bere familia Jaenetik zetorren eta Jaunartzearen aurreko egunean etorri zen. Lehenengo elizara joan ginen. Gero argazki batzuk egin genituen eta argazkiak egin eta gero hotelera joan ginen jatera. Jan eta segituan gure bila etorri ziren animazioaren hiru neska eta beraiekin joan ginen Jurdana, Aron eta hirurok. Beste Jaunartzeko neska bat zegoen eta Jurdanarekin Jaunartzea egin zuen eta nik bere laguna egin nintzen eta baita bere lehengusinarena ere. Neska hori Sandra deitzen zen eta bere lehengusina, ni bezala, Oihane. Biak oso majoak ziren eta animaziokoekin joan ginen guztiok. Han hainbat jokutara jolastu genuen, pañuelito, harri txerri morri- ra, carretila... eta hainbat joku gehiagotara. Jolasten geundenean neska bat etorri zen gure bila tarta jateko eta gero tarta jan ondoren berriro joan ginen jolastera.
      
        OSO ONDO PASATU GENUEN JAUNARTZEAN ETA LAGUN ASKO EGIN NITUEN

LAS FÁBULAS

JONEREKIN ASTEBURU OSOA



Ostiral arratsaldean gimnasia ritmikako lagunak geratu ginen erakusketan, ze kamiseta eramango genuen adosteko. Ez ziren denak egon, bakarrik 7 pertsona nire amari zenbatuta. Lanzaderarekin leku batera joan, eta handik metroa hartu genuen. Decathlon-era joan eta kamiseta berde bana erosi genuen, handia geratu arren, ezin genuelako beste kolorekoa hartu. Kamiseta erosten bukatutakoan, autobusa hartzera abiatu ginen, baina han ordu bat itxaroten egon ondoren konturatu ginen greba zegoela. Galdakaora bederatzietan heldu ginen, eta ni Joneren etxean lo egiten geratu nintzen. 00:30-etan oheratu ginen hitzegiten eta dantza egiten egon ginelako.
Hurrengo egunean nire gurasoak Jone eta bion bila etorri ziren eta Nojara eguna pasatzera joan ginen. Zuhaitzez beteriko parke batean bokatak bazkaldu genituen, eta arratsaldean nire lehengusina ikustera hurbildu ginen, hanka tolestu zuelako. Geroago Lehioara joan ginen humore astea zelako eta han espektakulo asko egoten zirelako. Larunbatean ere berandu iritzi ginen etxera, eta Joneren ahizpa txikiaren lagun bat zegoenez bere etxean lo egiten, Jonek nire etxean lo egin zuen.
Igandean, esnatu bezain laster, gozaldu eta Joneren etxera joan ginen. Joneren amak tortitak egin zituenez, bana jan genuen eta gero science eta buruketak ikasten egon nintzen, Jonek bere etxerako lanak egiten zituen bitartean. Jone, bere ahizpa, ahizparen laguna eta laurok elkarrekin bazkaldu genuen. Ilarrak patatekin, oilaskoa, sandia eta kroketak bazkaldu genituen (niri ez zaizkidanez ilarrak gustatzen, platera patataz bete nuen). Arratsaldean paseo bat ematera joan ginen. Nire lehengusina txikiari bisitatu ondoren, pelikula bat ikusi eta katuen barrezko bideo batzuk ikusten egon ginen eta zortziretan, Jone bere etxera bueltatu zen.

lunes, 23 de mayo de 2016

NIRE ASTEBURUA


 Kentzen badugu azterketetarako ikastea, oso-oso ondo pasatu dut asteburua!


Ostiralean klasetik irten eta gero pixka bat Gandasegin geratu nintzen. Gero Santi Brouardera joan nintzen: ama, ahizpa eta hirurok.
Larunbatan bederatzietan partido ”amistoso”  bat euki nuen. 0-3 irabazi genuen: Berriotxoaren aurka jolastu genuen, Berriotxoa pikatu egin zelako: talde bat pikatzen bada beste taldeak irabazi egiten du 0-3 edo alderantziz 3-0. Gero amamaren etxera joan nintzen jatera, eta arratsaldea pasatzen.
Larunbatean, goizean, etxean geratu nintzen ikasten: buruketen mate azterketarako, eta science azterketarako. Arratsaldean lagun batzuekin egon nintzen aititeren parkean. Aspertu ginenean Mugurura joan nintzen, eta han ikusi nituen : Mikek C., Mikek P., Aner, Nikolas , Luka, Sergio…

domingo, 22 de mayo de 2016

ILBETEA

Asteburu honetan, Soncillon egon gara. Oso eguraldi ona egin du, nahiz eta ekaitza izan.
Ostiralean , ilbete itzela egon zen. Hain izugarria zenez, argazki batzuk atera geniozkion; baina ezagun batek teleskopio batetik atera zuen argazki bat eta erakutsiko dizuet.
Denboraldi honetan, udaberrian, herritarrak zelan dagoen ilargia kontutan hartzen dute baratzak landatzeko eta, adibidez, perretxikoak hartzeko. Soncillon perretxikoei "setas de Cucu" deitzen diete
Cucu txoritxoek abesten dutelako era honetan. Amaren lagun betek, gaur, perretxiko eskukada bat eman digu eta arrautzekin afaldu dugu. Gozo-gozo zegoen!!!!



ITURRONDOKO KARABANAK

Asteburu honetan janarizko karabana batzuk etorri dira janaria saltzera.
5 edo 6 karabana daude eta bakoitza janari mota desberdinekin. 
Nik gaur arrautzak patata frijituekein eta txistorrarekin jan dut eta janari hori saltzen duen karabana 2015ean Cataluñako "JANARIzKO KARABANA" hoberenaren saria du.
Hau da:


Mostrando 20160522_204452.jpg
Mostrando 20160522_204452.jpg




Mostrando 20160522_204452.jpg
Mostrando 20160522_204452.jpg








Askoz gehiago zeuden. Bat Mexikoko janariarekin, beste bat txakur-beroekin, beste bat bokatekin...
Hauek beste karabanak dira:

FRANTZIAKO EGAZKINEN ERAKUSKETA


Gaur,  Frantziatik bueltan Galdakaora gintozela, zortzi egazkin ikusi ditugu kolore urdin, gorri eta zuria zeruan zehar margoztuta uzten zutenak. Hara eta hona ibili dira buelta pilo bat emanez eta nire gurasoek esan didate ehizako keinua dela eta Frantziako hiru koloreak zituela, zuria, urdina eta gorria.

Oso gutxitan ikusten dira horrelako gauzak eta niretzat oso harrigarria eta dibertigarria izan da horrelako gauza bat ikustea. Esperientzia berri bat da eta asko  gustatu zait, baina pena bat izan da nire amak argazkirik ezin ateratzea. 

FRANTZIAKO EGAZKINEN ERAKUSKETA IKUSIA DUT ETA EA NOIZ IKUSTEN DUDAN EUSKAL HERRIKOA!

NIRE LAGUNAREN URTEBETETZEA

Atzo Enekok (nire udako lagun bat) bere urtebetetzea ospatu zuen Leioan. 17:00etan irten ginen etxetik bere baserrira joateko eta 17:20etan, gutxi gorabehera, han geunden.  Eneko guri kaixo esatera atera zen bere lagun batzuekin eta errotonda batera joan ginen beste gonbidatu batzuei itxarotera. Etorri zirenean Enekoren baserrira joan ginen eta futbolera, bote-botera eta beste gauza batzuetara jolastu genuen. Gero askaltzera joan ginen, telepizzako pizzak eskatu genituen, mota askotakoak zeuden, barbakoa, oilo eta urdaiazpikoa eta pernil eta gaztakoa. Askaldu eta gero han hitz egiten geratu ginen. Beranduago nire ama eta aita etorri ziren eta ea etxera joan nahi nuen galdetu zidaten baina nik ezetz esan nien. Parke batera joan ginen eta han jolasten aritu ginen, gero etxe batera sartu nahi genuen, etxe horretan ez da bizi inor eta Enekok eta bere lagunek tranpaz beteta dagoela esaten zuten  baina ezin izan ginen sartu itxita zegoelako. Gero etxe horren ondotik pasatzen zen bide batetik pasatu ginen etxean zer zegoen ikusteko eta gero zubi batetik beste aldera zeharkatu genuen.


Berandu egin zenean etxera joan nintzen.
OSO ONDO PASATU NUEN

AITITEREN BASERRIAN



Gaur goizean nire aititeren eta  aitaren urtebetetzea ospatu dugu nire aititeren baserrian. Nire aitite, amama, aita, ama, izeko, osaba... Lehenengo bazkaldu dugu. Gero kartetara jolastu dugu eta nik irabazi dut, gero nire lehengusin txikia lokartu dut. Negar asko egiten dute txikiak, larregi. Geroago nire osabari PSPa eman dotzat pirateatzeko eta abenturako jolasak bajatzeko ezsan dotzat eta PSVITAN uncharted. Azkenean, etxera etorri naz eta jostailuekin jolastu dut.

NOLA EGITEN DIRA TXINATAR TITULUAK ?

Atzo txinatar titulua ateratzeko egin behar den azterketa egin nuen:

Emaitzak jakiteko hilabete bat pasatu behar da zeren eta azterketak Txinara bialdu bahar dira bertan zuzentzeko. Azterketak arkatz berezi batzuekin egin beher ziren zeren eta Txinan makina berezi batzuk dituzte azterketa horiek zuzentzeko,  makinak bakarrik zuzendu 
ahal du tinta 2B izaten baldin bada, goiko partea laranja dute.
Azterketa horiek zuzentzen direnean Txinan egiten dira tituluak . Beste hilabete bat pasatzen denean heltzen dira zuk bialdu duzun lekura eta orduan badaukazu txinatar titulua.
Azterketa 30 galdera ziren eta  
14 galdera baino gehiago txarto badaukazu ez duzu aprobatuko baina nik uste dut aprobatuko dudala.
   

LAGUNTZEKO ADIBIDEA

Gaur goizean, sarrera egiteko asmoz esnatu naiz. Nik ideia bat neukan idazteko, baina aldizkarian albiste bat ikustean ideia hori burutik desagertu eta albiste horreri buruz hitz egitea bururatu zait, oso ikusgarria eta irakurri ondoren  pentsatzeko dela iruditu zaidalako. Baina pentsatzeko irakurri behar da:
IA 800 KILOMETRO
Ultrafondista Oscar Pasarinek, aste batean baino gutxiagotan Santiagoko bidea egitea nahi du, zehazteko, sei egunetan eta zazpi ordutan. Kalkuluak eginez, 115 kilometro egunero hamasei edo hamazazpi ordu korrika egiten eta sei edo zazpi ordu lo egiten. Errekorra eginez gain, jendeari jakinaraziko dio errefuxiatu guztiek distantzia berdina egiten dutela Europara iristeko, eta batzuetan ere bertan hil ere. Adibidez, 2015. urtean 3700 pertsona hil egin ziren gerratik ihesi egiten Mediterraneo itsasoan. Gu ez diogu garrantzi handirik ematen, berak esan duenez, aspertuta gaudelako berdina entrzuteagatik. Baina bera oraindik aspertuta ez dago, gainera bere arrebak, errefuxiatuekin egon da boluntario bezala.

OSCAR PASARÍN
Oscarrek, helburu zaila dela onartu duen arren, gogo askorekin dago egun horiek heltzeko (ekainaren 29 eta uztailaren 4aren bitartean). Kasu honetan, bere hiru txakurtxoak (Thelma, Kala eta Lua) berarekin ez dira joango, beste lasterketa gogorretan egon diren bezala, baina helmugan itzaroten egongo dira. Esan du ere, lehenengo hiru egunak onak izango direla, baina hortik helmugaraino gogorrak izango direla. Lehenengo 60 kilometroak, gauez egingo ditu, gustoko duelako eta baita ohituta dagoelako, eskola batetan sukaldaria denez, (13000 ikasleentzako) gauez korrika egitera joaten delako. Lau kilo ur, zazpi sándwich eta irrati txiki bat, ez aspertzeko eramango ditu. Lagun batek 60 kilometro egingo ditu, beste batek 110 eta gustatuko litzaioke berarekin korrika ateratzen diren Mali, Senegal eta Marfil Kostako lagunak berarekin zati bat korrika egitea.

Euria egiten badu, itzarongo du, euriarekin nekatzen da eta. Oscarrek, ez ditu izan lesio garrantzitsurik, bere hiru txakurrek erritmo berdina eramaten laguntzen diotelako. Berarentzat, ura edatea eta lasterketa bat egin ondoren ondo jatea garrantzitsua da: indabazko lata bat, litro bat esne, fruta eta txokolatzeko sandwich bat. Bere helburuan ere sikologiak zati handi bat du, zati lau batzuetan ezer ez dagoelako.

Nik zorte handia ematen diot dena ondo ateratzeko, eta jendeari bere helburua jakinarazteko. 
    Niri agian nagusitan zerbait halakorik egitea gustatuko litzaidake. 

EGUN ZORAGARRIA

Atzo goizean jaiki nintzen futbol partida bat jolastera "Baskoniaren kontra".Oso ondo pasatu nuen jolasten, azkenean galdu egin genuen baina oso ondo ere jolastu egin genuen. Bukatzeko 10 minutu falta zirenean joan behar nintzen txinatar titulua ateratzeko egin behar den azterketa egitera. Amaitu genuenean joan ginen horko "casting" bat egitera, filma hori LA HIGUERA DE LOS BASTARDOS" deitzen zen eta filmako protagonista KARRA ELEJALDE deitzen da eta ere egin zuen "8 apellidos vascos". Ume asko zeuden eta horregatik kola luzea zegoen. Tokatzen ziztaidanean argazki batzuk egin zidaten baina, hor zeuden ume guztietatik ez zuten hartu inor.
Bukatu zenean txinatar jatexe batera joan ginen jatera OLD SHANGHAI-ra, janaria oso gozoa zegoen. Gehienetan janaria eman zigutenean nik txinatarrez esaten nion askerrik-asko... Dibertigarriena paliloekin jatea izan zen.
Kanpoan loreontzi bat bezalako balde handi bat zegoen eta barruan arrainak zeuden, oso polita dena, gomendatzen dizuet. 
Eguna bukatzeko etxera joan ginen. Nire anaia tabletarekin eta nik Bayern Munich-Borussia Dortmund patidua ikusten,nik Bayernek irabaztea nahi nuen eta azkenean lortu egin zuen, penaltiak arte geratu ziren jolasten, 120 minutu jolasten ikusi nuen eta partiduko txarrena Guardiola joatea izan zen, nire ustez munduko entrenatzailerik hoberena izan da beti. 

sábado, 21 de mayo de 2016

NIRE TXAKURRA



Nire txakurrak Zuri du izena, Bodegero Andaluz bat da, arratoiak harrapatzen dituena. Nire txakurra orain dela 4 urtetik dago nire etxean, bertan jaio zen, nire beste txakurraren kumea da. Oso askarra da, asko gustoko du paseatzea, oso polita da gainera.
Nire futbol baloiarekin jolastea gustoko du: orain dela gutxi apurtu egin zidan , haserratu egin nintzen baina ez zuen nahita egin. Oso ondo pasatzen dut berarekin!

BOKATAPIZZA EGITEN

Azteazkenean futboletik etorri eta gero, etxerakolanak egiten hasi nintzen. Nire arrebak proposatu zuen bokatapizza bat egitea.

Orain dela asko andereño batek esan zigun errezeta bat asmatu behar genuela eta niri bururatu zitzaidan pizza bat bokata batean sartzea baina ez da hain errez egiten.

Osagaiak:
(Argazki honetan bi osagai falta dira)
  1. Tomatea
  2. Gaztaia xerretan
  3. Bakoia edo okela (zatituta)
  4. Kipula 
  5. Tomatitoak (nahi badituzu)
  6. Ogia
  7. Azeituna beltzak edo berdeak
  8. Olioa


Nola egin:

  1. Sartaginean olio pixka bat bota eta kipula zatituta frijitzen ipini sartaginean.
  2. Pixka bat eginda dagoenean "bakoia" edo okela bota gainean, guzti hori sartagina mugitzen.
  3. Eginda dagoenean, azeituna beltzak zatituta bota.
  4. Hori eginda dagoenenan sartagina sutik kendu eta ogia erditik zatitu, ogian tomatea igurtzi, eta gazta xerrak bota gainetik.
  5. Ogia, tomatearekin eta gazta xerrekin labeara sartu.













  6.Atera egiten duzunean, gainetik beste osagaiak bota eta zure bokatapizza badago.


 7.Eta azkenik, jan oso gustora lagun edo familiar batekin batera. 


ATHLETICEN DENBORALDIA

Athleticek aurtengo 2015-2016 denboraldia bukatu du, denboraldi oso ona izan da. Denboraldi hasieran, liga baino arinago, Athleticek superkopa irabazi zuen Bartzelonaren aurka, joaneko partiduan, San Mamesen, 4-0 irabazi zien kataluniarrei. Bueltako partiduan, 1-1 geratu ziren, eta superkopa Bilbora joan zen. Liga hasieran, jokalari oso on bat fitxatu zuten, Raul García izenekoa. Honek gol asko sartu ditu Athleticen alde. Liga oso ondo bukatu egin dute ere, 5. geratu baitira +13 golekin,  62 punturekin, eta 4. gandik (Villarrealengandik) 2 puntura. Ligan 4. taldea izan da gol gehien sartzen, 58 gol sartu ditu eta. Hurrengo denboraldian Europa Leaguen egongo dira berriro, eta ez dute prebiarik egin behar. Europa Leaguen, urte honetan, final laurdenetara heldu ziren, txapeldunak (Sevillak) penaltietan kanporatu zuen Athletic. Hala ere, Aduriz, Athleticen goleatzailea Europa Leaguen gol gehien sartu duena izan da, 10 golekin. Erregearen kopan ere final laurdenetan kanporatu ziren, baina aurkaria Bartzelona zen. Adurizek Zarra saria irabazi du, Espainiako goleatzaile nagusia izan da eta, atzerriko jokalariak kenduta. Partidu gehien jolastu duen taldea izan da (Espainiako ligako taldeen artean), seguruenik, 62 partiduekin. Hori zifra oso-oso handia da, gainera ligan 38 partidu jolasten dituzu, horrek esa nahi du 24 partidu jokatu dituela bestelako txapelketetan. Honetaz aparte, berri txar bat dago: Carlos Gurpegui joan egin dela, eta azkenengo partiduan, Sevillaren aurka (Athletic 3-1 Sevilla), homenaldi bat egin zioten.

LORPEN HAUEK BALIO ASKO DUTE ATHLETICENTZAT, MERITO ASKO DAUKALAKO BERE FILOSOFIAREKIN  HAIN HURRUN HELTZEAK.

JOKU OLINPIKOAK

Oso gutxi geratzen da joko olinpikoetarako, Hego Ameriketan  (BRASI, RIO DE JANEIRO) egingo dira. 2016-koan,  joku olinpikoak dira  kirol askotakoak :  jabalina jaurtiketa, atletismoa ...Eta nazio asko daude.   Egiten dira jokoak bai Udan eta bai Neguan.

  

GURE BLOG BERRIAK

Gaur talde bakoitzak blog bat egin dugu, bizidunen informazioa sartuko dugu. Oso interesgarria izango da blog bat egitea.
Blogak  honi buruz izango dira: ornodunak, ornogabeak, onddoak , loredunak ,loregabeak... ingurun ematen gaudena hain justu. Gauza oso interesgarriak egingo ditugu, blogak gureak bezalakoak izango dira: maskotarekin, erlojuarekin,  linkekin...
Oso ondo pasatuko dugu sarrerak eta holakoak egiten.

martes, 17 de mayo de 2016

ASTEBURU HOBERENA


Ostiralean Santi Brouard-en egon nintzen lagun batzuekin arratsalde osoa. Zerbait ospatzen ari zirela eta, janaria dohainik ematen zuten nahi zuenarentzat. Ni paella, yogur eta mazedonia plater bat meriendatu nituen. Larunbatean Leioara joan ginen gauza bat egiteko asmoarekin, baina hara heltzean konturatu ginen hurrengo astean zela. Azkenean Getxora joan, eta Puerto Deportivo-an bazkaldu genuen. Eguraldi ona egiten zuen, baina ez genekienez zer egin zinemara pelikula bat ikustera joan ginen. Pelikula bukatutakoan, etxera bueltatu eta jolasten egon ginen. Gauean nire aitak esan zidan EUROVISION deitutako lehiaketa bat egongo zela, eta abestiena zenez gustatuko zitzaidala pentsatu zuen. Orduan gauean pelikula bat ikusi beharrean, lehiaketa ikusi genuen 23:15ak arte.

Igandean lagun batzuekn Erdi Aroko merkatu batera joan ginen. Lehenengo Bharat (nire neba), Sara (nire lagunaren ahizpa), Jone (nire laguna), nire ama, lagunen aita eta ni joan ginen; guztira 6 ginen.
Han zeuden puesto batzuk ikusi eta gero parke batean jolasten egon ginen (baina Jone eta ni oso aspertuta). Jolas batzuetara jolasteko aukera izan genuen, eta hainbat gauza desberdin ikusi genituen. Letxugak ere plantatu genituen, eta ondoren, bokata batzuk bazkaldu genituen. Jaten bukatutakoan, nire aita bizikletarekin etorri zen, eta bera jaten bukatu zuenean guztiok taberna batera joan ginen izozki batzuk erosteko. Lurrean zeuden lore eta beste landare batzuekin kolonia bat egin genuen eta gero ura eta "eucalipto"-ak sartu genizkion. Tabernan geundenean Jone eta Sararen ama etorri eta denbora bat barru berriro puestoetara bueltatu ginen. 18:15etan gutxigorabehera, Joneren etxera joan nintzen etxerako lanak egiten saiatzen laguntzeko (berak ni baino 2 urte gehiago ditu), eta Sara gure etxera joan zen. Berandu egin zenean, etxera bueltatu, afaldu eta lotara joan ginen oso kantsatuta geundelako.

GURE ESPERIMENTUAK

ANÉCDOTAS DE LOS SENTIDOS

domingo, 15 de mayo de 2016

KONTUZ IBILI BEHAR DA

Gaur arratsaldean, albiste bat idaztea sarrerarako bururatu zait. Beraz, niretzat albiste interesgarriena bilatzen saiatu naiz. Azkenean bat aurkitu dut, albiste bat baizik guztiontzako abisu bat dela iruditu zaidalako. Uste dut, kontuan hartu behar dugula jarriko dudana, horrela ez bada, arazoak izan ahal ditugu:
OHEAN MOBILARI BEGIRATZEA SOR DAITEKEEN ARAZOAK
Munduan, milioika pertsona erabiltzen dugu mobila, baina ez denok modu egokienean. Hainbat ordu ematen ditugu mobilan, tabletan, edo sare sozialetan. Hori gure osasunerako ona ez da, baina askoz gehiago min egiten diogu gure organismoari ohean mobilarekin egoten, hau da, oheratu baino lehen edo esnatu ondoren. Gauza hau, Dan Siegel psikiatra estatubatuarra jakinarazi du. Mediku honen arabera, arazorik handiena mobilek dauzkaten argi bereziak dira. Gure begi bistatik hain hurbil ditugunez, gure garunak oker, oraindik eguna dela pentsatzen du. Horren ondorioz, logura beranduako etortzea lortzen dugu eta gutxiago deskantzatzea ere. Medikuaren adibidea hurrengoa izan da:
HAU ARAZOAK SOR DAITEKE
Pertsona bat gaueko hamaiketan oheratzen bada eta mobilarekin 45 minutu igarotzen baditu, ezin izango du amets sakon bat hartzea gutxienez gaueko ordu baterarteraino. Hau dena noski, loarekin zerikusia duten hainbat arazoak ekartzen ditu, heldu baten loaldia 7 eta 9 orduen artean igaro baizik, 6 ordu igarotzen delako mobilaren ondorioz. Heldu batek 7 ordu baino gutxiago lo egiten badu, aditzeko arazoak eta gogoratzeko arazoak izan ahal izango ditu. Gainera batzuetan ere, nerbiotasuna eta antsietatea agertzen dira.
Hori guztia ez gertatu dadin, Siegelek gomendio bat egin du:

Ohean pantailak dituzten gauzak ez, irakurtzeko erabiltzen diren “e-book” izan ezik. Hauek pantailan, mobilek dituzten gauza kaltegarri hori ez dute eta. 
ULERTU BADUZUE, SIEGELERI KASU EGIN, GURE ORGANISMOARENTZAT OSASUNTSUAGOA BAITA.

ZELAN GERTATZEN DIRA TSUNAMIAK?


NONDIK GERTATZEN DIREN PLAKATEKTONIKOAK: TSUNAMIAK

Orain dela 12 urte Indonesian tsunamia gertatu zen eta guk gure buruan egiten dugun galdera hau da: Zelan gertatzen dira tsunamiak?

Itsaso azpian ez dago plaka bakar bat, asko baizik eta elkar ikutzen direnean lurrikara bat sortzen da itsaso azpian eta horren ondorioz tsunamia gertatzen da.

Baina ez bildurtu,tsunamiak ezin dira edozein lekutan gertatu. Marrazkian ikusten den bezala ezin da tsunami bat gertatu adibidez Gernikan. Gorriz ikusten direnak sumendiak dira, marra beltzak plakak eta geziak plaka tektoniken muga. Toki askotan gertatu dira tsunamiak eta tsunamien ondorioz jende asko hil da. Tsunamien informazioaren zati bat nire atlas laroussetik hartua da eta gomendatzen dizuet asko ikasten delako liburu horrekin.

ASTEBURUA

Ostiralean: Eskolatik atera nintzenean etxera joan nintzen. 7:00 etan nire aitekin buelta bat emotera joan nintzen. Buelta emon ondoren etxera pelikula bat ikustera etorri ginen eta arratzalde osoa horrela pasatu nuen.

Larunbatean: Goizean nire lagunekin jolastera joan nintzen 1:30 nire etxera joan nintzen 2.30 jan nuen eta irakurtzera joan nintzen. Arratzaldean Ametsek deitu zidan eta bere etxera joan nintzen, zeukan koltxoneta bat super handia baina nik ezin nuen saltatu , han arratzalde osoa egon ginen jolasten eta abar.... 9:00etan nire etxera joan nintzen, afaldu nuen eta ohera joan nintzen

Igandean: Goizean etxerakolanak egin nituen eta ez nuen egin askoz gehiago. Arratzaldean, nire amama bisitatzera joan ginen eta berarekin egon nintzen arratzalde osoa, 7:30etan etxera joan nintzen eskolako guztia preparatu nuen eta afaldu nuen ondoren ohera joan nintzen

EUROVISION LEHIAKETA

Atzo Eurovision lehiaketaren finala izan zen. Hogeita sei herrialdek hartu zuten parte. Lehiaketa honetan herrialde bakoitzak abeslari edo abeslari talde bat presentatzen du lehiaketan eta abesten finalera heltzen da eta aurten, Austria, Holanda, España, Ukrania, Errusia, Australia, etab. hartu dute parte finalean. Herrialdeak abesten dute eta denak abestu eta gero jendea botoak ematen hasten da, baina ez da botoengatik bakarrik irabazten, berrogeita hiru herrialdeko epaileak puntuak ematen dituzte ere, bakoitzak batetik hamabirainoko puntuak banatzen dituzte, gehien gustatzen zaien arabera puntuak banatzen dituzte eta horrela abestiak puntuazio handiagoa eduki ahal dute.

Puntuak eman eta gero lehiaketa horrela geratu zen:
Ukraniak irabazi zuen 534 punturekin.

Bigarrena Australia geratu zen, 511 punturekin.

Hirugarrena, niretzat irabaztea merezi zuena, Errusia 491 punturekin.

Azkena Alemania geratu zen puntu batekin bakarrik.

Españak Barei neskato abeslari bat eraman zuen eta 22. postuan geratu zen 77 punturekin.