domingo, 29 de mayo de 2016

ESPAZIORA JOATEKO IZEN DESBERDINAK

Jende asko izan da espaziora joan egin dena, baina denei  ez zaie guk ezagutzen dugun bezala "astronauta" deitzen. Herrialdearen arabera eman izan da izena, adibidez: Astronautak, Estatu Batuetakoak dira, eta baita Europakoak ere. Beste adibide bat Kosmonautak dira, Errusiakoak, hain zuzen ere. Azkenik, Taikonautak daude, hauek Txinatarrak dira. Sarrera honen bidez, hiru izen hauei buruz dakidana idatziko dut:
Izenik famatuena, "astronauta" da, eta hauei buruz hasiko naiz: Ilargira joandako lehenengo hiru gizakiak astronautak, hau da, Estatu Batuarrak izan ziren, Neil Armstrong, Buzz Aldrin eta Michael Collins izenekoak (Uste dut Michael Collins barruan geratu zela). Orain Taikonautei buruz idatziko dut: Taikonautak arinago esan dudan bezala  Txinatarrak dira, ea Taiko hitzak espazioa esan nahi dau. Hauek Martera eta Ilargira joateko nahia dute. Azkenik, Kosmonautei buruzko informazio apur bat idatziko dut: Hauek Historia egin dute, lehenengo gizona espaziora joaten Kosmonauta izan zelako, Yuri Gagarin izenekoa. Eta ez horregatik bakarrik, lehenengo biziduna espaziora joaten Kosmonauta izan zelako ere bai, eta denok dakigu nor den, Laika txakur Sobietikoa.

3 comentarios:

  1. Ni ez nekien taikonautak existitzen zirenik.

    ResponderEliminar
  2. Nik ez nekien taikonautak esistitzen direnik ere ez.

    ResponderEliminar
  3. Nik ez nekien taikonautak esistitzen direnik ere ez.

    ResponderEliminar