sábado, 18 de junio de 2016

AÑANAKO GATZAGARA


Ekainaren 23-an ibilaldia egingo dugu Añanako Gatzagara eta horreri buruz informazioa aurkitu dut eta horreri buruz hitz egitea bururatu zait.

JATORRIA: Aro Triasikoan -duela 251 milioi urte inguru hasi eta duela 200 milioi bat urte bukatu zen.  Gesaltza-Añana ozeano handi baten murgilduta zegoen. Ozeano horren uren lurrunketak ebaporita-geruza handiak eragin zituen hondoan eta, denborarekin, horiek beste estratu batzuek estali zituzten. Añanan gatza egoteko arrazoia diapiro deritzon fenomeno geologikoa da. Labur azalduta, material antzinakoagoak lurrazal gainera igotzean datza, materialon dentsitate txikiagoa dela medio, likido batean sarturiko airezko burbuila batek goranzko mugimendua duen bezala.


NOLA EKOIZTEN DA: Gatza egiteko denboraldia urtero aldatzen da, baldintza meteorologikoen arabera. Oro har, maiatzean hasi eta irailean bukatu ohi da. Hil horretatik aurrera, gau luzeek lurrunketa-prozesua atzeratzen dute, eta etengabeko euriek eskuraturiko gatz urria hondatu.

Gainerako hileetan, gatz-egileek gatzagak leheneratzeko eta mantentzeko lanak egiten dituzte, ekoizpen-denboraldiari begira. Ontziratzeko moduluan, emakumeek urte osoa egiten dute lan gatza garbitu, ontziratu eta etiketatzeko.

Gatza ekoizteko prozesuak hainbat urrats ditu:


1.- LARRAINEN BETETZEA

2.- KRISTALIZAZIOA 

3.- UREZTATZEA

4.- GATZAREN BILKETA

5.- BILTEGIRATZEA

6.- ONTZIRATZEA

Gatz Haranean, lau gatz-mota ekoizten dira: Iturburuko Gatz Minerala, Gatz Lorea, Gatz Likidoa eta

GATZ MOTAK: Gatz Haranean, lau gatz-mota ekoizten dira: Iturburuko Gatz Minerala, Gatz Lorea, Gatz Likidoa eta Txuzoa.

IRRIKITAN NAGO JOATEKO

No hay comentarios:

Publicar un comentario