domingo, 19 de junio de 2016

ASTEBURUA ITSASNEREKIN


Ostiralen Iratiren urtebetetzea izan zen eta 18:00etan bere txokoan ospatu zuen. Pertsona guztiak iritsitakoan, meriendatzen hasi ginen eta oso goxoa egon zen dena. Batzuk mobilarekin ibili ziren eta Iratiri ez zitzaion gustatu, denok batera jolastea nahi zuelako. Geroago antzerkiak egiten jolastu genuen eta guztiz dibertigarria izan zen. Etxera joan ginen Itsasnerekin, bera gure etxean geratzen zelako lotan, apur bat jolastu eta lotara joan ginen. Goizean altxatu ginenean, erosketak egitera joan ginen gu bakarrik eta bukatu ondoren etxera joan ginen. Arratsalde-gauean Bilbora joan ginen argiena ikustera eta eskailera batzuetan zeuden kandela batzuk pizten aritu ginen. Oso ondo pasatu nuen baina gehiago gustatu zitzaidan pasadan urtekoa.

OSO ONDO PASATU NUEN ASTEBURUA ITSASNEREKIN ETA NIRE AHIZPAREKIN!

1 comentario: