jueves, 25 de agosto de 2016

GIRONA BISITATZEN

girona CALAS bilaketarekin bat datozen irudiakOrain dela egun batzuk Gironan egon ginen eta gure plana bi aste egotea izan zen. Lehenengo kanpina aurkitu behar genuen eta Camping Playa Brava deitzen zen batera joatea pentsatu genuen. Kanpina oso ondo zegoen eta gainera, hondartza ta guzti zuen. Tokiak bisitatzera joaten ginen baina noizbehinka ere, kanpinean zeuden jarduerak ere egiten genituen.

 Egun batean kalak bisitatzera joan ginen eta oso politak ziren denak, baina, egia jakin nahi baduzue, ez zeuden postaletan bezala hutsik, baizik eta bete-beteta.

Aste bat ondoren, kanpina aldatzea erabaki genuen Girona beheragotik ikusteko eta Camping Salata deitzen zen  batera joan ginen. Egun horietako batean, Daliren museoa ikustera joan ginen baina ez zenez sarrerarik geratzen Daliren lorategia ikusi behar izan genuen. Kanpina Roses-en zegoen eta hondartza oso hurbil genuenez, noizean behin joaten ginen. Azkenean bi egun lehenago joan ginen Gironatik, horrek apur bat "fastidiatu" zidan, baina egia esan,

PILO BAT GUSTATU ZITZAIDAN GIRONA!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario