jueves, 11 de agosto de 2016

JOKU OLINPIKOAK

Resultado de imagen de Olimpiadas Joko Olinpikoak kirol askotako eta nazioarteko ekitaldi handia da,  lau urtean behin antolatzen dituztenak bai uda partean baita neguan ere. Udako eta Neguko Olinpiar Jokoen artean bi urteko tartea dago.
Olinpian (Grezia) burutu zituzten hamabi mendetan zehar, K. a. 776tik 393. urtea arte.1894an Pierre de Coubertin frantziarrak berpiztu zituen jokoak eta Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB) sortu zuen. Lehendabiziko udako Olinpiar Jokoak 1896 hasi ziren. Bertan 12 herrialdeetako kirolariek parte hartu zuten. 1920 Anberesen egindako seigarren jokoak arte, ez zen egon zin egin eta banderak zabaltzeko zeremoniarik. Batzuetan politika jokoekin nahasita ibili ziren; Berlineko Olinpiaketan (1936) nazien ideologia arrazistak ez zuen begi onez ikusi kirolari beltzen parte hartzea eta arrakasta; Munichekoetan (1972) Israeleko parte hartzaileak hil zituzten. Kanadan (1976) Afrikar eta arabiar hemeretzi herri erretiratu egin ziren Zeelanda Berriaren parte hartzeagatik protesta egiteko. Zeelanda Berriak Hego Afrikara ekipoa bidali izana, nahiz eta han aparheid politika erabili, izan zen arrazoia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario