miércoles, 24 de agosto de 2016

OPORRETAN IKASTEN

Aurten oporretan, Malagara joan gara. Hainbat egun egon garenez, egun gehienetan leku desberdinetara joan gara, gauza eta herri desberdinak ikustera.  Egun baten adibidez, Granadara joan ginen eguna pasatzera. Granadan, Alhambra ikusi genuen eta asko ikasi genuen. Baina askoz gehiago ulertzeko, nire amak liburu bat umeentzako erosi zuen denda batean, eta niri behintzat asko lagundu dit. Ez bazarete inoiz joan  azalpenetxo bat emango dizuet.
Alhambra hiri jauregia, Granadan dago, Sabika mendiaren gainean. Granadan, hainbat izaki bizi izan dira: iberiartarrak, erromatarrak, juduak kristauak… baina garrantzitsuenak arabiarrak izan dira.
Alhambra, Alhamar I sultanaren eskutik eraiki zen. Sultana arabieren erregea da, dena agintzen duena. Sultan horrek dinastia bat sortzen du, kasu honetan Nazarien dinastia, 260 urte Alhambran bizi izan zena. Nazarien dinastiak, asko mentu zuen Andaluzian, gaur egungo Malaga, Granada , Almeria eta Cadizeko zati bat gobernatuz.   Alhambar I- ak, 1238.urtean Sabika mendiaren gainean Alhambra eraiki zuen. Alhambra leku altu batean eraiki zuen, dena kontrolatzeko eta inor ez sartzeko. Antzinan, Alhambra zuria zen urrunetik denek ikus zezaten, baina urteak zehar marroixka kolorera aldatu da, eraikitzeko material marroiak erabili zituztelako. Antzinako Granadan, Alhambrari esker, pertson garrantzitsuak eta famatuak  zeuden, olerkariak, merkatariak, jakintsuak…
Alhambra hiru esparruetan bereizten da: Los Palacios Nazaries, El Generalife, eta La Alcazaba.


Alhambrak, dorre asko ditu, baina bakoitzak gauza desberdinetarako erabiltzen zen, adibidez, jendea aurkezteko edo edozein gauzak jauregietara sartzeko. Antzinetan, sultanari hartzeko,  gonbidatuak perfumatuta egon behar ziren. Musulmanentzat, ura oso-oso garrantzitsua izaten zen, baina Sabika mendian ez zegoen urik. Ura egon behar zenez, inguruetako jakintsu hobereak, kanalez osatutako sistema bat sortu zuten Alhambra guztia urez egon zezan. Musulmanentzat ere, barruko itzura askoz ere garrantzitsuagoa zen kanpoko itzura baino. Horregatik, Alhambra kanpotik ikusita ez da hain berezia. Esan dudanez, Alhambra hiru esparruetan bereizten da, eta orain esparru hoietako ezaugarriak agertuko dira.
LA ALCAZABA: Lehenengo zatia eraikitzen hasi zena izan zen. Hainbat dorre ditu, altuela 30 metrokoa. Hau, Granadako biztanleentzat berezia izan zen, bere kanpaiak ekitalde berezi bat iragartzen zuelako. Horren ondorioz, Granadako ezkutuan dorre hau agertzen da. Eremu honetan ere gauza asko egoten eta gordetzen ziren, esate baterako: Siloak (lurrean egindako zulo bat  janaria gordetzeko), armak…
PALACIOS NAZARIES: Esparru honetan, izena esaten duen bezala, sultana eta bere familia bizi zen. Lorategi eta patio ederrak egoten ziren eta horma guztietan hainbat olerki eta arabiarrez idatziko idazkiak egoten ziren ere. Hoietako olerki batzuk, gaur egun oraindik ikusi edo irakurri ahal dira. Jendea Alhambra guztitik  gehien ezagutzen duen gauza, eremu honetan dagoen “ El Patio De Los Leones” da, bere eureka txikiarekin.
EL GENERALIFE: Hemen, sultanaren eta bere familiaren deskantzatzeko eremua zen. Bere inguruan solo eta lorategiak dira nabarmenak.

Ez dizuet ezer ezango egun batean joaten bazarete, eta joango ez bazarete ni gomendatzen dizuet.


ALHAMBRARA SAIATU JOATEN, ONDO PASATUKO DUZUE ETA. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario