domingo, 4 de septiembre de 2016

DOLMENAK BISITATZEN


HEMEN DOLMEN GUZTIAK DAUDE
Atzo Arabar Errioxako dolmenak bisitatzera joan nintzen.


HAU LA CHABOLA DE LA HECHICERA DA
Dolmen edo trikuharriak gorpuak ehorzteko eraturiko monumentu megalitikoak  dira. Dolmenak edo horien aztarnak, beste monumentu megalitikoekin batera, Europa mendebalde osoan, Eskandinaviatik Iberiar Penintsulara, baita Euskal Herrian ere, eta Mediterraneo  aldean kokatzen dira. Europako dolmen zaharrenak Neolitiko  eta Kalkolitiko  aroetan eraiki eta erabili ziren gehienbat, K. a. 4.500 urtearen inguruan hasita eta K.a. 2500 urtera arte gutxi gorabehera, egin ziren fenomeno horiek. Gure bizitan hauek ikusi genituen: El Sotillo, San Martin, Alto de la Huesera, La Chabola de Hechicera, El Encinal, Los Llanos.

Batzuk harri bat gainean zuten, baina gehienak ez zuten harririk. Ni dolmen guztietan sartu nintzen  (Hechicerakoan ezin zen sartu baina ni sartu nintzen argazki batzuk egitera).
 


HAU EL POBLADO DE LA HOYA DA

Gero  Laguardira joan ginen El Poblado de la Hoya ikustera. Han aztarnategi arkeologiko bat dago eta bertan jendea bizi izan baitzen mila urte baino gehiago, Brontze Aroaren bukaeratik (K.a. 1200) Burdin Aroaren bukaera arte (K.a. 250).

Lehenengo museoan bisitatu genuen eta  bi bideo ikusi ere. Gero Hoyako herria ikustera joan ginen eta harrigarria iruditu zitzaidan.
OSO INTERESGARRIA IZAN ZEN DENA

1 comentario:

  1. Gai honeri buruz bez nekien ia ezer eta zure azalpena ondo etorri zait, noizbatean ni ere joaten banaizelako. Irakurri dudanetik, ni nahiago ditut gaur egungo etxebizitzak antzinakoak baino.

    ResponderEliminar