jueves, 8 de septiembre de 2016

DOMIN BAT URRE BIHURTUTA

Pasadan asteko gau batean, telebistako albisteak ikusten genbilela, albiste batek, arrituta utzi zigun. Ia afari osoan albiste horreri buruz hitz egiten egon ginen. Orduan, sarrera bat egitea ideia ona iruditu zitzaidan. Nire iritziz, idatziko dudana ikasgarria eta pentsatzeko modukoa da. Ea zuei zer iruditzen zaizue:
Denok dakizuenez, pasadan asteetan olimpiar jokoak izan dira eta hainbat kirolarik sariak eta dominak jaso dituzte. Haien artean, Malachowsky. Piotr Malachowsky, diskoko jaurtiketako kirolari poloniera da. Kirolari honek munduko irabazlea da eta Rion bere ametsa lortu zuen, domin bat irabaztea, kasu honetan zilarrezkoa.
Baina, Malachowsky bihotz ona duenez, berak lortu zuen domina, enkate batean sartzea pentsatu zuen. Enkate horretan, lortuko zuen dirua, ume baten begiko minbiziari aurre egiteko izango zela oroituz.

Olek Szymansky, hiru urteko deitutako ume bat da. Olek-ek duela bi urtetatik, erretinako minbizi bat zuen eta sendatzeko aukera bakarrra, Nueva Yorken zen, David Abramson deitutako klinika batean. Arazoa zen, ebakuntza horrek, 126000 dolar kostatzen zuela. Kasu hau ikusita, Malachowskyk abuztuaren 26an amaitu zen enkatea egin zuen. Malachowskyk egindako dirua eta lehen hainbat taldek lortutako dirua batuz, dirua kantitate handi horretara heldu da!!
Malachowsky, enkatea amaitzean, facebooken hurrengoa ipini zuen: “Rion, urreagatik borrokatu nintzen. Gaur, mundu guztiari eskatzen diot balio gehiago duen gauza baterako borrokatzea. Ume baten osasunagatik. Denei gonbidatzen diet enkatera gehitzera. Laguntzen badidazue, Olekentzat domina askoz ere baliozkoa izango da urrea baino.”
Hitz hauekin Malachowskyk, Olek sendatzea lortu du. Nik zorionak ematen dizkiot pertson eta kirolari on bateri. Bere entrenamendu guztiak eta esfortzu guztiak utzita, Olek-eri laguntzea pentsatu duelako.

ZORIONAK MALACHOWSKY!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario