jueves, 8 de septiembre de 2016

L´ESTARTITEN

Duela hilabete bat, gutxi gorabehera, Kanpinean nenbilela, goizeko 6:00 etan ohetik altxatu behar izan nintzen L´Estartit izeneko herri batera joateko. L´Estartit Girona alboan dagoen hondartzaz beteriko herri bat da. Bidaiak 6 ordu iraun zituen, hau da, 12:00 etan heldu ginen. Han nire lehengusina, izeko eta osabagaz topatu eta gero, Cal tet izeneko taberna baten bazkaldu genuen. Hurrengo egunean, hondartzara joan ginen, han egon ginen beste egun guztietan bezala, eta hango txiringitoan afaldu genuen gauean. Hurrengo egunean, Hondartzara joan ginenean, uretan zeuden puzkarri batzuetara joateko geratu ginen, baina ezin izan genuen, haize asko zegoelako. Baina penagaz ez geratzeko Gironako "Go Karts" era joan ginen (Go Karts leku bat da, non zuk "kotxe" bat gidatuz zirkuito bateri bueltak ematen dizkiozun) han oso-oso ondo pasatu nuen. Hurrengo egunean lortu genuen puzkarrietara joatea, oso ondo pasatu genuen, baina gauza txar bat pasatu zen: Nire aitak bizepseko tendoia apurtu zuen. Beste egun baten, hondartzan geundela, gure beste lehengusin batzuk etorri ziren guregana eta bananan igota buelta batera gonbidatu gintuzten, hau da, banana itxurako barra batera igo, eta lantxa motora batek eramaten dau. Oso arin doa, eta helburua jende guztia botatzea da. Asko gustatu zitzaidan, baina erorketa apur bat gogorra izan zen. Hurrengo egunean, nire osabaren lagun batek bere txalupan Irla Medetara eraman gintuen Snorkell egitera. Azkenengo astean gure hango lagun batzuen hotelera joan ginen, igerilekura, hain zuzen ere. Oso ondo pasatu nuen, gainera txirrista zeukan. Azkenengoz, karikatura bat egin genuen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario