domingo, 4 de septiembre de 2016

OPOR LUZEAK NIREAK!

Urte guztietan Cambrilsetik 3 kilometrotara dagoen camping batera noa nire guraso eta nebarekin. Beti bi hilabete egoten gara campinean, baina noizbait Reus, edo beste hiri batzuk bisitatzen ditugu. Batzuetan ere Reuseko zinemara goaz. 
Normalean lehenengo 15 egunak oso aspergarriak izaten dira lagunak ez ditugulako, baina aurten uztailaren 6-an nire lagun bat etorri zen. Denbora guztian oso txarto jausten zaidan neska batekin zegoen, orduan ez nintzen berarekin joaten. 
Uztailaren 14-an Aquopolisera (urezko parke akuatikora) joan ginen. Ez zitzaigun eguzki handirik egin, baina bai edo bai krema bota behar izan genuen. Ura pixkat hotza zegoen, baina ez hainbeste. Baina hori bai, uretatik ateratzen nintzenean hotza nuen haizea egiten zuelako. Ogitartekoak gerizpea zegoen leku batean jan genituen eta postrez krepe bat laurontzat. Arratsaldean beste irrista batzuetara joan ginen, baina gehieneta aita eta biok leku batetik joaten ginen eta ama eta neba beste batetik. Arratsaldeko sei terdietan parkea zazpiretan itxiko zela esaten hasi ziren, eta zazpiretan Aquopolisetik irten eta kampinera bueltatu ginen.
17-an edo, asko aspertzen nintzenez lagunarekin  jolastera joatea erabaki nuen txarto jausten zaidan laguna egon arren. Gau hartan, beste urtetan bezala, berarekin geratu nintzen eta berari ezker beste lagun berri batzuk ezagutu nituen. Hurrengo egunean denak jolastera joan eta piszinara abiatu ginen. Jan genuen, eta jan ostean berriro geratu ginen, eta horrela egun guztietan.
23-an Abadiñoko lagun bat etorri zen, eta bi neba dituenez, nire nebarekin jolasten zuten. Duela hiru edo lau urte ezagutu ginen eta egia esan, oso ondo eramaten gara. Abuztuaren 1-ean pasadan urtean kanpinean egon ziren lagun guztiak etorri ziren, baina zoritzarrez, uztailan egindako lagunak joanda zeuden Abadiñokoa izan ezik. Abuztuaren 15-etik aurrera ez genituen lagunak, bakarrik bat eta orduan 25-ean Port Aventura-ra joango ginela erabaki genuen.
Orain esan dudan bezala, abuztuaren 25-ean Port Aventura-ra joan ginen. Aquopolisen bezala aita eta biok alde batetik joan ginen eta ama eta neba beste batetik; aita eta ni Dragonkann eta horrelako atrakzio fuerteetan montatu nahi genuelako eta alderantziz nire ama ez eta nire neba ezin zuelako.
Dragonkann, eta montaña rusa batzuetan montatu ginen, baina jateko txikien aldera abiatu ginen. Jan ondoren 2 espektakulo ikusi genituen, beste 2 atrakzio batzuetan igo eta ia arratsalde osoa espektakuloak ikusten eman genituen. Zortzi terdietan edo nire nebarekin atrakzio batzuentan montatu ginen. Gero afaldu genuen eta afaldu ostean sushiriak ikusi genituen. Hamabiak inguruan bueltatu ginen eta segiduan lotara joan nintzen.
Resultado de imagen de port aventura
Abuztuaren 30-ean Galdakaora bualtatu ginen, baina nire neba, izeko eta osabarekin, Palentzian geratu zen. Ni berriz, hurrengo egunean lagun batekin Bakiora joan nintzen. Atzo bueltatu ginen, baina lagunaren etxean lo egiten geratu nintzen. Bakion bakarrik bi egun egon nintzen baina uste dut nahiko dela.



1 comentario:

  1. Ni ere, izena gogoratzen ez dudan parke akuatiko batera joan naiz. Oso ondo pasatu genuen ere. Gu ere sakabanatuta egon ginen, nire ama eta nire anaia, eta nire aita, nire arreba eta hirurok. Gure egunean berriz, eguzkia gogor jo zuen.

    ResponderEliminar